«Euskal lurraldetasunaz bost eleberritako lehen urratsa da»


2021eko uztailaren 20an
Elkarrizketa Itxaro Borda idazleari bere azken liburuari buruz
«Euskal lurraldetasunaz bost eleberritako lehen urratsa da»
Susaren eskutik Itxaro Bordaren azken idazlanak argia ikusi du
Kalean da jadanik Itxaro Bordaren azken eleberria, «Bakean ützi arte» izenburukoa. Amikuzeko idazle emankor hau, oraingoz etengabe idazten dituen poesien kaleratzea alde batera utzirik, lan honekin bost ataletan banatuko duen proiektu erraldoi bati lotzen zaio. Zuberoa eta Nafarroa zeharkatzen duen gasbidearen historia errealean oinarriturik, zubereraren hautu garbia egiten du lanketa berezi eta sakona eskatu dion idazlan honetan.
ARGIA. Zein izan da liburu honen nondik norakoa?
ITXARO BORDA. 1990. eta 1993. urte arteko Zuberoako borroka bat nahi nuen aipatu, gasbidearen aurkakoa, eta horrelako gai bat literaturara igarotzen ez bazen, lur hau burdinazko suge arriskutsu batek zeharkatzen zuela nehor ez zela ohartuko iruditu zait. Ez da salaketa bat, baina esan beharra zegoen.
A. Hautu horrekin batera, zubereraren aldekoa ere azaltzen da lan honetan.
I.B. Euskalkiaren aukera garbia izan da, ez euskara batuaren aurka joateko, nehondik ere ez, lur honetan oraino hizkuntza horretan mintzatzen delako, horren egungo lekukotasun bat da. Izan ere, oso ekoizpen txikia ematen da gaur egun zubereraz idatzirik. Denbora aurrera joan ahala zuberera gero eta gehiago ari da galtzen eta erabiltzeko apustua agertzen da orrialdeotan.
A. Euskalkiaren lanketa berezia igartzen da, hiztegitik hasiz.
I.B. Amikuze eta Zuberoako hitzak usu agertzen dira, ikerketa-lan baten ondorio gisa. Laguntza handia izan dut inguruan hiztegi mailan. Harriturik gelditu naiz pentsatzen bainuen zuberera pastoraletan egokitzen zela bakarrik. Gaurko eleberri batean erabiltzeko hizkuntzaren posibilitateak zein zabalak diren ikusirik, nahikoa aberats da egungo errealitatean kokaturik eleberri bat osoki zubereraz idazteko.
A. Irakurleen aldetik, ez du beldurrik ematen euskalki txiki batean idazteak?
I.B. Arrisku handia da euskalki famatu baina txiki batean idaztea, jende askok beharbada ez baitu eginen indarra irakurtzeko. Baina esperantza dut euskalkiaren mugetatik harat ere irakurria izango dela.
A. Zure idazle-ibilbidean poesia eta hitz-laua nahasirik eman dituzu, eta badirudi beti ere zure bizipenek baldintzatzen dutela idazten duzuna. Non gelditzen da «Bestaldean» liburuaren urruntasuna?
I.B. Hiri handietan biziz gero, hein bateko bakardadean, indibidualismoan murgiltzen zara. Honat etorririk eta bertan hiru urte emanik jada, halako kolektibitate batean sarturik ikusten duzu zeure burua, parte hartzen da bortxaz kasik hemengo bizimoduetan, borroketan... Nabari da sentimendu hori liburuan.
Liburuaren eraikuntza ere ez da autore batena, kolektibitate batena baizik. Hizkuntza mailan lagundu nautenak, informazioa biltzen, eranskinetako agiriak, irratietako saioak... Narratibara jo dut libertate gehiago dudalako poesian baino eta denboran isurtzen den istorio bat kontatzeko hobe da edukiez baliatzeko.
A. Oso autobiografikoa dirudi liburuak, eguneroko bizipenei hertsiki loturik dagoena.
I.B. Hala da, Maule eta Zuberoa nola bizitzen dugun, gure ohizko ingurumena nola osatzen den. Liburuak, bestalde, segida ukanen du bost istoriorekin, hurrengo lauzpabost urteetan, errealitatea eta fikzioa nahasiz. «Bakean ützi arte» eleberrian agertzen den detektibe bera da protagonista jada idatzirik dudan bigarrenean.
A. Zein da zure helburua bost eleberri ezberdineko saila osatzeari ekiterakoan?
I.B. Euskal Herriko lurraldetasuna eta euskararen galera eta berreskurapenerako urratsak jorratuko ditut lanotan. Zuberoan kokatzen den lehenetik Amikuzera noa, bertako euskalkian idatziz. Ondoren Nafarroako Erriberara, eta handik Bilbo edo Arabara. Amaiera Donostian izango da, saihetsetatik erdigunera bilduz.
Lurraldetasuna leku bakoitzean nola sentitzen den aztertuko dut, euskal mediak... lekuan lekuko euskalkia lantzen saiatzen ari naiz alde teorikotik abiatuz.
A. Errealitatea fikzioa eta tradizioarekin bat eginik agertzen da eleberrian zehar.
I.B. Tradizioa osagai bizia da eta hautu konszientea da eginikoa. Dena Berreterretxeren kantoriarekin hasi zen, bertako egoera eta egungoaren artean badelako paralelismorik, orduko borrokek badutelako loturarik gaur egungo gasbidearenarekin: bi partetan banaturik jendea, erroak oraingoan ere oso barne eta ondorio luzekoak izango direnak, eta abar. Tradizioa bai, baina baliatu behar dugu nahi dugun bezala, gure beharren arabera, ez fosilizaturik.
A. Sarreran, idaztea nolabait otoitz egitea dela aipatzen duzu. Zer dela eta baieztapen hori?
I.B. Idazteak hustutze bat suposatzen du, buruan duzun oro isurtzen duzu hor, gogoeta luzeak egin eta gero. Neurri horretan da otoitz baten antzeko eginkizuna, zentzu zabalean ulertua, eta era askotakoa izan daiteke: euskarazkoa, fede modukoa, lurraldetasunarena... Nork bere barnera eta bere herriaren barnera eginiko jauzia.
Ritxi Lizartza
56-57

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBORDA1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazBORDA1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude