«Zaila da ilusionismoari esker bizi ahal izatea»


2021eko uztailaren 19an
Iñaki Caballero magoari elkarrizketa Tolosako Magia Jaialdiari buruz
«Zaila da ilusionismoari esker bizi ahal izatea»
Tolosako Magia Jaialdian parte hartuko du Iñaki Caballerok
Maiatzaren 25etik 27ra arte izango den Tolosako 5. Magia Jaialdian parte hartuko du Iñaki Caballerok. 11 urte zituela egin zuen bere lehen emanaldia ikastetxean, eta egun magia jolasak egiteaz gain Xixka Gipuzkoako Ilusionismo Elkarteko kide da. Bere etxean hartu gintuen, eta ilusionismoaren egungo egoerari buruz mintzatu zitzaigun zenbait amarru egin zizkigun bitartean.
ARGIA. Ilusionismo ikuskizunak aurkezteko aukera gutxienetariko bat izango da Tolosako Magia Jaialdia.
IÑAKI CABALLERO.
Hala da. Egin dezakezu magia lagunen aurrean, baina ordainduta jarduteko aukerak gutxi dira. Orain, maiatzean, magia emanaldiak antolatzen dituzte jaunartzeetan, baina krisia dela eta gaizki dago egoera. Norbaitek deitzen zaituenean, gutxi gora-behera zenbat kobratzen duzun aipatu eta atzera egiten du. Egia esan, mugimendu gutxi dago.
Gainera, dirua lortzeko baino, zaletasunez egiten dugunez, aukera ona izaten da Tolosakoa. Jaialdian zehar herriko taberna guztietan aritzeko aukera izaten dute hasi berriak diren gazteek. Zirkuitua egina daukate eta emanaldi ugari egiten ditu bakoitzak.
A. Bost urte beteko ditu aurten jaialdiak.
I.C. Txantxa gisa hasi zen. Ez genekien nolako erantzuna izango zuen ikusleen artean. Lehenengo urteak arrakasta handia izan zuen, eta urtero ekitaldi ezberdinak gehitu dizkiogu egitarauari. Duela bi urte afaria antolatu genuen lehenengo aldiz, afaria eta gero magia jolasak eginez.
Baina arazorik ere izan dugu urte hauetan. Jendearen erantzun aldetik hobetu da jaialdia, baina aurrekontu aldetik okerrera egin du, aurrekontuak urtez-urte murriztu egin baitizkigute. Duela bost urte genuen diruaren erdia baino gutxiago daukagu aurten; beraz, magia egin behar izaten dugu egitaraua prestatzeko. Instituzioak inplikatu nahi ditugu jaialdiak aurrekontu finkoen babesa izan dezan.
A. Zeintzuk dira ilusionismoaren gainerako premiak?
I.C. Zaletasun bezala hartuta, ilusionistak ez dauka batere arazorik. Pezetarik gastatu gabe, karta zahar batzuk hartu, kalera irten, tabernetan jolasak egin eta izango duzu ikuslerik.
Profesional gisa jardun nahi baduzu sortzen dira arazoak. Gero eta toki gutxiago daude emanaldiak egiteko _arlo honetan ere sumatu da krisiaren eragina_, eta telebistak konpetentzia handia egiten du. Telebistan jardun badezakezu oso ondo. Gaur egun, telebistan agertzen direnak dira ondo diharduten ilusionistak, kate pribatuek kontratatu eta lan finkoa izaten baitute. Zaila da ilusionismoari esker bizi ahal izatea.
A. Tolosakoaz gain, izaten duzue beste hainbat jaialditan parte hartzeko aukerarik.
I.C. Aurten ez dakit egingo duten, baina Gasteizen urtero antolatzen da jaialdi bat. Bilbon ez, baina izaten dira beste ekitaldi batzuk, afariak, esate baterako.
A. Jaialdiez gain, non jardun dezake, ilusionismoari esker bizi nahi duenak, urtean zehar?
I.C. Garai onak eta txarrak daude. Maiatza garai ona da, ohitura bilakatzen ari delako jaunartzeetan mago bat kontratatzea. Haur baten urtebetetze jaian parte hartzeko ere deitzen dizute, baina aretorik ez dago. Ez dago mago batek behar bezala jarduteko lekurik.
A. Ilusionismoa ez al da hartzen bigarren mailako ikuskizun bezala?
I.C. Bai. Iragan mendean ilusionismoak oihartzun handia zuen. Lehen telebistarik ez zegoen eta jendea maizago joaten zen ikuskizunetara. Jendeari kostatu egiten zaio magia eta gainerako ikuskizunetara joatea, baina eserita daudenean eta magia egiten hasten zarenean erantzuna ona izaten da. Jendeari gustatzen zaio.
Badago magiaren alde lan handia egin duenik, Tamariz kasu. Tamarizek duintasuna eman dio magiari, jendearengana hurbildu du, eta magia mota guztiak aurkezteko kezka du gainera. Zaletasunak berritzeko lan handia egin du, eta hori nabaritzen da, gazte ugari animatu baitira azken aldian. Normalean, diru-zorroa lapurtzearekin lotzen du jendeak magia. Hori da, hain zuzen, xixka hitzaren esanahi bat.
A. Zein helbururekin sortu zenuten Xixka Gipuzkoako Ilusionismo Elkartea?
I.C. SEIren (Espainiako Ilusionismo Elkartea) sukurtsal bezala hasi ginen, eta Elkarteen Legea onartu zenean elkarte independente bat sortzea erabaki genuen, nahiz eta SEIrekin loturarik mantendu. Zaleak bildu, bakoitzak dakiena besteari erakutsi, ondo pasatzea... Horiek dira Xixka sortzeko garaian kontuan izan genituenak.
A. Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzean elkarte bat dago.
I.C. Gipuzkoak, Bizkaiak, Nafarroak eta Arabak, bakoitzak bere elkarte independentea dauka.
A. Noizko Euskal Herriko ilusionismo elkartea?
I.C. Badago federazio bat sortzeko ideiarik. Ados jartzea besterik ez zaigu gelditzen.
A. Beharrezkoa izango al litzateke?
I.C. Mesedegarri izango litzateke. Egia esan, gure jarduera ona da. Lau lagun izanagatik ere, zerbait antolatzen denean denok joaten gara. Badago trukea gure artean. Instituzioetatik gauzak lortzeko garaian eta, zenbat eta jende gehiago izan federazio horretan hobe izango litzateke.
Joxi Goikoetxea
48-49

GaiezKulturaAntzerkiaBesteak
GaiezKulturaEkitaldiakJardunaldia
PertsonaiazCABALLERO2
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude