«Elkarte laboralen egokitze ahalmena krisi garaietan handiagoa da»
2021eko uztailaren 19a
Xabier Agirre, Elkarte Laboralen Taldeko lehendakariari elkarrizketa
«Elkarte laboralen egokitze ahalmena krisi garaietan handiagoa da»
Xabier Agirre, Elkarte Laboralen Taldeko lehendakaria
Elkarte Laboralen Taldeko enpresen administrazio kontseiluko lehendakariek txosten bat eman dute argitara enpresa hauek konpetitibitate mailan dituzten arazoak azalduz. Oraingoz eztabaida prozesuan bada ere, Xabier Agirrerekin hitz egin dugu soldata eta ordutegien malgutasunean oinarritzen den txosten honi buruz.
ARGIA. Elkarte laboralak enpresa eredu hobea dira krisi garaietan agertzen diren arazoei aurre egiteko?
XABIER AGIRRE. Krisi garaietarako egokitze ahalmena handiagoa izan daiteke. Eta gainera, zenbait enpresa garai hauetan elkarte laboral bihurtzen dira, jabeek enpresa ixteko asmoa dutelako, edo langileen ekimenez.
A. Krisi garaietan, eskuarki, elkarte laboralek hartzen dituzten neurriek onarpen handiagoa dute langileen artean bestelakoetan baino.
X.A. Bikoiztasun bat ematen delako, hau da, langilea enpresaren bazkide da. Hala ere, ohizkoa izaten da eztabaida sakonak egotea. Krisi garaietan neurri murriztaileak hartzen dira, baina enpresaren emaitzak positiboak badira, langileek bestelako enpresetan baino gehiago nabaritzen dute eta egiten diren hitzarmen zehatzak langileentzako abantaila handiagoak dituzte.
A. Nafarroan elkarte laboralek koorapetibek beste ordaintzen diote Haziendari. EAEko Diputazio desberdinekin ari zarete antzeko akordioa lortzeko.
X.A. Guk ordaintzen dugun zerga kooperatibenarekin parekatzea da helburua, hots, % 20 ordaindu, gaur egun % 35 ordaintzen baitigu. Neurri fiskal berri hauek ez dira eskubide berezia, zeren eta kooperatibetan bezala elkarte laboraletan etekinak erreserbetan edo enpresaren piztean inbertitzen baitira.
A. Martxan jarritako beste prosezu bat elkartze edota fusioena da. Siderurgia mailan sortzear dagoen San Blas Taldea adibide dugu.
X.A. Seguraski uda ostean talde bezala hasiko da. Beste sektore batzuetan era saio batzuk egin ditugu, estanpagintzan eta grafikagintzan, baina zaila da industria sakabanaketa handia delako, eta askotan zuzendaritza mailan ere oztopo handiak egoten direlako.
Myriam Gartzia
23