argia.eus
INPRIMATU
«Frantziako merkatuetara sartzeko tranpolin ona dateke Iparraldea»
2021eko uztailaren 19a
Jose Larrea Iparlat enpresako arduradunari elkarrizketa
«Frantziako merkatuetara sartzeko tranpolin ona dateke Iparraldea»
Jose Larrea, Iparlateko Administrazio Kontseiluko lehendakaria
Gurelesa, Iparlat eta Copeleche kooperatibak biltzen dituen esneki enpresak Urnietan eraikiko du UHT brikak egiteko lantegia. Duela gutxi onartutako kapital handitze baten bidez finantzatuko dute bai lantegia bai enpresaren plangintza estrategikoa.
ARGIA. Urnietako lantegiaz gain, zeintzuk dira plangintza estrategikoaren osagaiak?
JOSE LARREA. Beste inbertsio garrantzitsu batzuk aurrikusi ditugu Iruñeko lantegirako, batez ere esnekietarako: yogurrak, izozkiak, eta abar. Honek 900 milioiko aurrekontua du.
Gainera lantegi honek Europako homologazioa lortu du duela gutxi.
A. Hori hain garrantzitsua al da Europako merkatuari begira?
J.L. Europako Batasunaren edozein herrialdetan oztoporik gabe saltzeko aukera ematen digu.
A. Europako merkatuak oso gogorra dirudi euskal esnekientzat.
J.L. Oraingoz Frantziara hedatu dugu gure merkatua, eta Ipar Euskal Herria dugu merkaturik onena.
Dena den, zaila izango zaigu Europan saltzea. Baina esne baino, esne hori manipulatzeko kostuak egokiak badira, gure esnekiak saltzeko aukera izango dela uste dut.
A. Zeintzuk izango dira, beraz, Europan salduko diren Iparlaten produktuak?
J.L. Batipat esnekiak. Yogurren gama osoa, irabiakiak eta urteko garai batzuetan baita esnea ere.
A. Iparraldea erabiliko duzue Europarako tranpolin bezala?
J.L. Bai, oraindik esnekien sektorean Espainiako produktuek ez daukatelako arrakastarik. Aldiz, gurea euskal produktua izanda, konfiantza handiagoa sortzen da Iparraldeko merkatuan. Egin ditugun azterketen arabera, Iparraldea Frantziara sartzeko tranpolin ona dateke eta Frantzia Europarako ataria dugu.
Myriam Gartzia
21

GaiezEkonomiaIndustriaJangaiak
GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazLARREA2
EgileezGARTZIA3Ekonomia