«Frantses aginteak okzitaniera folklorera mugatu gura du»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Robert Marty-ri elkarrizketa Okzitania eta D'oc hizkuntzari buruz
«Frantses aginteak okzitaniera folklorera mugatu gura du»
Robert Marty, Okzitaniar Ikasketen Institutuko lehendakaria
Okzitaniak Frantziako lurraldearen erdia hartzen du ia, Ipar Euskal Herria izan ezik hegoalde osoa. Trobadoreen lanari esker Europako kultura garrantzitsuena izan zenak, dena den, bizirauteko arazo larriak dauzka. Robert Marty, Europako Legebiltzarrean izan zen okzitaniar kultura eta D'Oc hizkuntzaren egoera azaltzen, eta bertako kafetegi batean solastu ginen berarekin.
ARGIA. Zer da Okzitaniar Ikasketen Institutua?
ROBERT MARTY. Gure zentroaren hastapenetara abiatzeko erresistentziaren garairaino hurbildu behar dugu. Alemanak sartu zirenean bazen talde bat Okzitaniaren probintzia zentzua lantzen zuena _zentzu folklorikoan_ eta talde honek alemanekin elkarlanean jardun zuen. Okzitaniar Ikasketen Institutua horren aurka sortu zen hain zuzen, zentzu aurrerakoi batetik eta folklore hutsean geratzen ez zen okzitaniar kulturaren benetako jarduera batez hornitua.
A. Zein du zeregina?
R.M. Gazteak eta hezkuntzaren begirunean oinarritzen gara. Okzitaniar hizkuntza eta kultura bizitza publikoan normalizatzea da gure helburua. Horretarako, gure hizkuntza normalizatze bidean jarriko lukeen sistema fonetiko bat asmatu behar zen, eta horretan jardun dugu. Institutuak hizkuntzaren idazkera sistema bat asmatu du, trobadoreen sisteman oinarritua eta okzitanieraren dialekto guztiei egokitzeko modukoa. Arazo bakarra provenzalistena da (Provencekoak), arrazoi sentimentalak medio oraindik euren idazkerarekin jarraitzen baitute, baina gainerako lurralde guztietan gure sistema hedatua dago jada. Okzitaniera izan zen idazkera normalizatu zuen Europako lehen hizkuntza, XII. mendeko Europan jende ikasiak okzitaniera hitz egiten zuen. Gaur egungo ingelesa izan zen orduan, idatziz Europa osora hedatutako hizkuntza.
A. Zein da okzitaniar hizkuntzaren behar nagusiena?
R.M. Oso argia da: ez dugu inongo ezagutza ofizialik, ez da lege arloan existitzen eta orduan ezin duzu berarentzat ezer eskatu edo aldarrikatu, behintzat legeari dagokionez. Frantses aginteak okzitaniera modu folklorikoetara zokoratu gura du.
Gaur egun 13 milioi pertsonatik 4-5 milioi okzitanieraz berba egiteko gai dira, eta 7-8 milioi pertsona ulertzeko. Beraz, aukera handiak dauzkagu aurrera egiteko. Duela hiru urte okzitaniera irakasteko irakasle titulu batzuk onartu ziren: hori da dugun gauza bakarra. Baina orain egin berri duten erreformarekin ez dago ia ikaslerik, okzitanierak bizitza honetan ez duela baliorik erakutsi gura da, hizkuntza lotsagarritzat aurkeztu izan da. Nola ikasiko dute gazteek okzitaniera gero bizitzeko balioko ez badie? Horregatik, gaur egun guretzat garrantzitsuena koofizialtasuna lortzea da.
A. Frantziak oraindik ez du sinatu Hizkuntz Gutxiagotuen Agiria, baina bestetik, Gobernutik itxaropen ugari barreiatu dira.
R. Gerra ostean, 50eko urteetan, urtero lege-proiektu bat aurkeztu izan da baina hortik aurrera ezer ez. Gobernuan daudenek, «ezin dugu, itxaron egin behar da» diote. Orduan oposizioak baditu proiektuak baina ez ditu aurrera eramaten, eta gobernukoak oposizioan geratzen direnean orduan badituzte proiektu berriak... Etengabeko joan-etorria da, baina inoiz ez da ezer gertatzen.
A. Dena den, okztaniar kulturak orain indar handiagoa erakusten du, ez?
R.M. Bai, hau zoratzekoa da. Gutxiago egiten da berba, baina gehiago idazten. Inoiz ez dira azken hogei urteotan beste liburu argitaratu, baina hizkuntza ondo dakiten zaharrak hiltzen ari dira apurka. Beraz, zaharrak eta Calandretetara (bertako ikastolak) doazen gaztetxoen artean hutsune oso handia dago.
A. Strasburgheraino etorri zara D'Oc hizkuntzaren arazoak azaltzera. Ba al duzu konfiantzarik Europako Legebiltzarrak Frantziari Hizkuntza Gutxiagotuen Agiria onartzeko egin diezaiokeen presioan?
R.M. Ez gehiegi. Konfiantza handiagoa dugu guk geuk egin dezakegun lanean. Gura beste proposamen egin ditzakete, baina gero aurrera eramateko indarrik ez badago... Jadanik ito egin gaitezke proposamenetan, baina gehiago egiten ez bada jai dugu.
A. Kultur hazkundeaz bat, ikusten al da guzti hori aldarrikatu eta bilduko duen jarduera politiko indartsuen beharrik?
R.M. Batzuek uste dute ezetz, nik baietz. Ni kultur elkarte bateko lehendakaria naiz eta kultur jardunean dihardut soilik, baina okzitaniar jarduera politiko indartsua mesedegarria litzatekeela uste dut. Orain arte kultur arloan lortutakoa borroka politikoen ondoren lortu izan dugu.
A. Helduen mailan D'Oc hizkuntzarekiko hutsune handia dagoela aipatu duzu, ba al dago zerbait berezia haiei zuzendua?
R.M. Helduek jadanik ez dute ikusten zein balio atera diezaioketen gure hizkuntzari eta ikastera animatzen direnak batez ere denbora duten jubilatuak dira. Gure arazo nagusiena bizitza ekonomikoa kontrolatzen dutenengana heltzea da. Dena den, zenbait ekoizlerekin harremanetan hasi gara eta Kataluniarekin gero eta harreman ekonomiko handiagoa dugu. Katalanek gustuko dute okzitanieraz idatzitako gure lurreko ohizko gauzak erostea. Horrez gain, liburu merkatu txiki bat ere zabaldu dugu Katalunian, katalanez irakurtzen duenak okzitanieraz ere irakurtzen du eta.
A. Gazteak edozein hizkuntzaren etorkizuna dira. Nola erakarri?
R.M. Orain, batez ere musikaren bidez. Frantzian eta mundu mailan arrakasta handia duten taldeak dauzkagu. Rap eta reggae egiten dute, okzitanieraz kantatzen dute, eta disko salmentan goi mailakoak dira Frantzian. Hiri handietako zenbait auzunetan okzitanierak oso arrakasta handia dauka atzerritarren artean, beraientzat ez delako frantsesa moduko hizkuntz inperialista, integraziorako hizkuntza baizik. Gazteek gure hizkuntzarekiko gero eta jarrera hobea erakusten dute.
Xabier Letona
16-17

GaiezHizkuntzaD'oc
PertsonaiazMARTY1
EgileezLETONA1Hizkuntza


Azkenak
Emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta egoiliar bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildakoemakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman dute, baina bertan hil da emakumea.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


Eguneraketa berriak daude