«Zenbait talde bakezaleren helburua ez da bakea, sufrimenduak irautea baizik»


2021eko uztailaren 19an
Ramon Gaztelumendi, Senideak elkarteko bozeramaileari elkarrizketa
«Zenbait talde bakezaleren helburua ez da bakea, sufrimenduak irautea baizik»
Ramon Gaztelumendi, Senideak taldeko bozeramailea
Apirilaren 23rako Ahaideak, Gureak, AFAPP, Salhaketa eta Senideak taldeek «Ez dago aitzakiarik, euskal preso guztiak Euskal Herrira» lelopean manifestaldia deitu dute Donostian. Lehen aldia da hau Ipar zein Hegoaldeko taldeak eta baita preso sozialen egoeraz arduratzen direnak horrelako ekintza batean biltzen direla. Gai honetaz eta baita presoen inguruko egoeraz aritu gara Ramon Gaztelumendirekin.
ARGIA. Zergatik aukeratu duzue «Ez dago aitzakirik, euskal preso guztiak Euskal Herrira!» leloa?
RAMON GAZTELUMENDI. Sakabanaketak dakartzan lege zanpaketen ildotik Senideak-ek askotan esan du une honetan euskal presoek hemen behar luketela izan, legeak horrela diolako eta giza eskubideen defentsarako lehen urratsa izango litzatekeelako. Leku guztietara joan gara eskaera honekin, baina batzutan bergizarteratze puntuarekin hasten dira, besteetan konpetentzia arazoak direla eta abar, sakabanatzea ahaztuz. Hori ezin da onartu eta horregatik diogu ez dagoela aitzakiarik.
Instituzioek jaramonik egiten ez dutenez, uste dugu gizartea dela bide egokitik ez dabiltzala instituzioei ikustarazi behar diena.
A. Ipar zein Hegoaldeko talde ezberdinak bildu zarete lehenengoz horrelako ekintza bat antolatzeko. HB, EMA, EB eta HAren arteko akordioak izan al du horretan eraginik?
R.G. Ez du eraginik izan. Gatazka politikoa dago Ipar zein Hegoaldean eta Estatu frantseseko espetxeetan ere oso egoera larrian daudenez ikusi dugu gauzak elkarrekin egin behar ditugula. Hau lehen urrats bat besterik ez da.
A. Preso sozialekin lan egiten duten erakundeekin batera antolatu duzue manifestaldia. Nola lortu duzue akordio hori?
R.G. Preso sozialei dagokienez, senideok ezagutu ditugu preso sozialen familiartekoak eta preso politikoek ere ezagutzen dituzte preso sozialak. Hor betidanik gobernutik zabaldu nahi izan da preso sozial eta politikoen arteko ezinikusia, baina hori ez da egia. Espetxeetan badago elkartasuna beraien artean. Preso sozialei dagokienez, egoera oso latza da eta preso sozial euskal herritar batzuk badaude Espainiako espetxeetan zehar sakabanatuak. Helburuak agian ez dira antzekoak, baina argi dago une honetan beraiek ere euskal preso guztiak hemen egotea beharrezko ikusten dutela. Preso politikoen kasuan berezitasunak kanpoan dauden interes politikoak eragiten ditu eta horren aurrean beti izango dute Senideak.
Intsumisoen senitartekoek ez dute manifestaldia antolatu baina atxikipena azaldu dute. Intsumisoak egun Euskal Herrian daude espetxeratuak, baina kanporatzeko mehatxuak ere jaso dituzte eta horregatik manifestaldiaren zentzua ere Euskal Herrian dauden presoak ez kanporatzea da.
A. Alderdiekin harremanak izan dituzue, nola ikusten duzue alderdien papera?
R.G. Gure kezka euskal alderdien jarrera da. EAk edo EAJk ez dute dinamika iraunkor bat izan presoekiko. EA izan da agian salaketak batzuetan egin dituena, Legebiltzarrean eta abar, baina gero, aldiz, udal askotan oso jarrera ezberdina izan du. Ez du dinamika finkoa sekula izan. EAJrena, berriz, jakina da. Ez dute arazoa konpontzeko borondaterik azaltzen.
A. Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta Denon Artean-ek antolatu nahi duten bergizarteratze forumean parte hartzeko gonbitea jaso al duzue?
R.G. Ez. Bergizarteratzeari dagokionez, guk irteera indibiduala errespetatzen dugu, baina kolektibo baten nahia errespetatu behar dela ere ikusten dugu. Bergizarteratzea politika hutsa da eta horrekin errealitate bat estali nahi dute. Une honetan bergizarteratzea iraungia dago. Zer da bergizarteratzea? galderaren aurrean, bergizarteratzea sakabanatzea da eta honen ondorioz ematen ari diren sarraski guztien sortzailea da erantzun behar da. Egun garaipen politiko bezala dago planteatua bergizarteratzea.
A. Talde bakezaleen papera nola baloratzen duzu?
R.G. Talde asko daude hor, baina talde batzuek, izenak esatea une honetan ez zait egokia iruditzen, sekula ez dute ekimen eta dinamika iraunkor bat izan presoen egoera konpontzeko. Orain modan dagoen hitza bergizarteratzea denez, protagonismo bila dabiltza plataformekin eta abar. Talde hauek lehenik sakabanatzea salatu beharko lukete eta gobernuari presoak Euskal Herrira ekartzea eskatu. Senideon artean ez dauka sinesgarritasunik talde hauek presoekiko duten jarrera.
A. Bakearen Aldeko Koordinakundeko jendearekin hitz egitean behin eta berriro diote orain arteko beraien akatsa izan dela atxilotu nahiz presoen giza eskubideak ahaztuta izan dituztela eta horretan hasi behar dutela.
R.G. Giza eskubideak betidanik izan dira bortxatuak eta hori da estalita egon den errealitatea. Zoritxarrez, eman diren azken gertakizunekin ezin izan da hau gehiago estali eta mezua aldatu beharrean gertatu dira. Zenbait taldek orain arte kolaborazio lana egin dute hori estaltzen. Horregatik, nik esango nuke une honetan defentsa hori interesatua dela, estrategia baten bidean, eta hau ez da bakearen bidea, ezta gutxiago ere.
A. Maroño ondotik zer espero du Senideak-ek talde bakezaleen arteko bileretatik?
R.G. Senideak-ek ez du ulertzen nola egon daitezkeen hainbeste talde beren burua bakezaletzat dutenak, eta jarrera benetan kezkagarria dutenak. Ikusten genuen zenbait talde bakezaleren helburua ez dela bakea, baizik eta sufrimendua mantentzea. Gogorra da, baina horrela da.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakSenideak
PertsonaiazGAZTELUMEN2
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude