argia.eus
INPRIMATU
«PSOE sozialdemokraziaren helburuetatik aldendu da»
2021eko uztailaren 19a
Miguel Angel Anzizar, Nafarroako UGTko idazkariari elkarrizketa
«PSOE sozialdemokraziaren helburuetatik aldendu da»
Miguel Angel Anzizar, Nafarroako UGTko idazkari nagusia
Nicolas Redondoren agurra bere alderdi-anaiaren kontrako hitzek osatu zuten, sindikatua eta alderdiaren arteko distantzia nabarmenduz. Ez dira garai onenak UGTk gaur egun bizi dituenak. Miguel Angel Anzizar, Nafarroako UGTko idazkari nagusiaren iritzia jaso dugu.
ARGIA. UGT berbera al da 36. kongresuaren ostekoa?
M.A. ANZIZAR. Gauza dexente eztabaidatu ditugu. Hauen artean, barne antolamenduari dagokiona, federazioak indartzeko asmoa agertu baita. Elkartasun irizpidea ere landu dugu eta zuzendaritza bera berritu dugu. Dinamika bera aldatu da, baina etorkizunak esan beharko digu zenbateraino.
A. Federazioen indartzeak EAEko eta Nafarroako UGTren arteko batasuna ekar dezake?
M.A.A. Ez. Zegokionean aztertutakoaren arabera, ez dugu uste horrelako batasun batek onura ekar dezakeenik. Gauza puntualetarako egungo harremanak nahikoak dira. Ez da aurrikusten horrelako batasunik ez epe laburrera ez ertainera.
A. CCOOekiko ekintza-batasuna sendotu egin da azken, baina gehiago eskatzen zuenik ere bazen.
M.A.A. Ekintza batasun hori gehiago lantzekotan gelditu gara baina, berez, ekintza batasuna ez da helburua. Ikuspuntu bakar batetik sindikatu biak aztertzea garrantzitsutzat jotzen dugu langileen eskubideak defenditzeko. Noski, lortu nahi genuke beste sindikatu batzuekin, hau da, ELA eta LABekin ekintza-batasuna.
A. Kongresu honen beste ondorioetako bat PSOErekiko distantzia izan da. Itzulerarik gabeko bidea?
M.A.A. Hori ez dago gure esku, PSOE izan delako sozialdemokraziaren helburuetatik aldendu dena. Gure irizpideak sozialismo demokratikoarenak dira eta, badirudi bidea utzi dutenak PSOEkoak direla, lan arloan martxan jarri dituzten politikak liberalagoak direlako. Hala ere, hau burukideen arazo bat dela uste dut, alderdi sozialistako burukideak liberalak direla sozialdemokratak baino.
A. PSVren auzia hortxe dago. Nola konponduko da arazoa?
M.A.A. Nafarroan ez dugu arazorik izan, agindutako etxebizitza guztiak eraikita edota eraikitzen ari baitira. Hala ere, eta zuk esaten duzun bezala, duela gutxira arte kredituetarako aukerarik ez zegoen baina badirudi apurka ateak zabaltzen hasi direla. Azken bi hilabeteetan asko aurreratu da eta espero dut zuzendaritza berriak auzia konponduko duela.
Myriam Gartzia
25

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaUGT
PertsonaiazANZIZAR1
EgileezGARTZIA3Ekonomia