«Maastrichteko Itunak diru oligarkiaren esku uzten du Europa»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xoxe Manuel Beiras, BNGko bozeramaileari elkarrizketa
«Maastrichteko Itunak diru oligarkiaren esku uzten du Europa»
Xoxe Manuel Beiras, BNGko bozeramailea Galiziako Legebiltzarrean
Lisboan izan ginen berarekin, Maastrichti buruz Portugaleko UDP, HB eta BNGk antolatutako Forumean. Berba pausatu eta isiletik berehala pasatu liteke dramatismoz jotako hizketaldira. BNGko buru publikoa da baina baita barne burua ere. Egitura Ekonomikoko katedraduna eta Santiagoko Ekonomi Zientzietako Fakultateko irakaslea. 57 urte dauzka, horietatik 30 politikan murgildua eta oraindik urteetarako indarrarekin. Areago Blokearen garai indartsuenean.
ARGIA. Europako hauteskundeetara Esquerra Republicana eta EArekin joango ote zineten susmoa indarrez entzun zen. Zer gertatu da?
X.M. BEIRAS. Gure arteko harremanak oso puntualak izan dira, une politiko zehatz batzuetakoa. PNG BNGn sartu aurretik harremanak zituen indar bi horiekin eta BNGn sartu ondoren mantendu egin izan ditu, besterik ez. Bai, egon izan dira proposamenak EA eta Esquerraren aldetik, baina Europaren eraikuntzari buruzko oso iritzi kontrajarriak dauzkagu eta ez genuen ikusten elkarrekin koalizio batean joateko aukerarik.
A. Baina Heribert Barrerarekin egon zen negoziazio ahalegin bat, ez?
X.M.B. Ez da zehatza. Koalizioa osatzeko bera eta Garaikoetxearen ahozko proposamenak izan ziren baina gure erantzuna sotila baina finean ezezkoa izan zen.
A. Maastrichten aurkako jarrera oso gogorra duzue, laburbilduko didazu zergatik?
X.M.B. Batetik, Maastricht Estatuen Europaren _Herrien Europaren aurka_ adierazle gogorrena da. Bestetik, Maastrichetik desberdintasunean oinarritutako diseinu politikoarekin, Europako periferia egoera larrian jartzen da, eta noski Galizia periferia horretako partaide da. Hirugarrenik, gainera, hori egiten den moduarekin proiek- tu hori, Estatuen konstituzioen gainetik ere, Europa diru oligarkiaren esku uzten du.
Horrez gain, banku zentralen sistemen bidez, inongo gainegiturak kontrolatuko ez duen Europako banku zentralaren eraikuntzan oinarritutako diru politika ongizate estatuaren lepotik egitea onartezina da. Gure herria moduko herrietako langile eta nekazarien bizkar egin gura da hori. Europa horren izaera jada erabat antisoziala da eta Maastrichteko eskema operatiboan izarera hori areagotu egiten da.
A. Baina Maastrichtek estatuei ere subiranotasuna kenduko ei die, eta horrek nazio eta erregioei aukera gehiago emango dizkie akaso.
X.M.B. Estatuek ez dute konpetentzia eta ahalmenik galtzen, hauen botere demokratikoek baizik, esate batera legebiltzarrek galtzen dute boterea. Finean, Brusselako ministro kontseilua estatu kideen gobernu buruen artean osatua dago. Alemania eta Frantziako estatu egiturek, batipat, indartzen jarraitzen dute. Estatu espainiarra egitura bezala ahultzen dela eta horrek Galizia, Euskadi eta Kataluniako askatze prozesuak areagotu ditzakeela pentsatzea, etorkizun ikuspegi akats larritzat jotzen dugu. Portugalekin hori gertatzen bada, zer ez da gertatuko estaturik ez dugun nazioekin.
A. Hala ere Maastrichten Europa hori nagusitzen ari da.
X.M.B. Ez, nik uste dut ekonomikoki baino Maastricht politikoki nagusitzen ari dela. Ekonomikoki porrotera doa: erabateko porrota konbergentzia politikaren inguruan; banku zentralen sistemaren eraikuntzarako jarri ziren datak ere atzeratu egin behar izan dira; 1996rako estatuen erdiak konbergentzia planek jarritako baldintzak ez dituzte beteko...
A. Maastrichteko garra bera bakarrik itzaliko dela pentsatu behar da orduan.
X.M.B. Ez da kontua besoak gurutzatuta egon behar dugula, beronen porrota gauzatu arte. Nola egin bere aurka? Bi mailatan, batetik herri eta nazio intereseko tresna gehiago eskuratuz; eta bestetik, Maastrichteko Itunaren aurkako jarrera dugunon arteko etengabeko elkarlanaren sarea antolatuz, garatzen denean Maastrichti alternatiba egin ahal dezagun.
Bestetik ekialderantzako hedapena ere akatsa da eta mendebaldean hori sofritzen ari gara.
A. BNGk hartu duen indarrarekin, joko instituzionalari ere gogor ekin dio. Bere izaera oso zabala kontuan harturik, ez al dio horrek barne kontraesanik ekartzen?
X.M.B. Ez, eta harrigarria bada ere, are gehiago kanpotarrentzat, aparatu instituzionalak ez du tutik ere aldatu BNGren izaera eta pentsaera.
Kontuan hartu behar da oraindik ez garela iritsi 300.000 botoetara, eta PPk 700.000 dituela eta PSOEk 300.000 eta zerbait. Aurrerago, modu lineal honetan hazten jarraitzen badugu, izan dezakegu horrelako arazorik, baina oraingoz behintzat ez.
A. Baina gehiago haztea gaitz samarra izango da.
X.M.B. Azken hauteskundeetan, esaterako, abertzale ez direnek, Blokeak nazionalismoaren gorena ere pasatu zuela esan zuten. Gure gorena errealitate sozialak emango digu. Eta zein da errealitate sozial hori?
Galizian inoiz ez dela izan burgesia nazionalik, eta gaur egun ere ez. Galizian oligarkia oso urri bat dago, bere besoak Galizian zabalduta dituena eta atzerriko botere ekonomiko eta politikoen menpe, funtsean kapital handia eta transnazionalen zerbitzura. Horregatik, beste herri edo gizarte batean herri klaseen etsaiak liratekeen sektoreak, egungo Galizian ez da horrela gertatzen.
Zergatik? Kontraesan nazionala nagusi delako, periferia garelako, eta erdi mailako burgesia horrek, kapital handiarekin duen borrokaren eragina berarentzat oso kaltegarria delako, herri klaseekin edo proletargoarekin duena baino askoz kaltegarriagoa delako.
Horrek eremu sozialean dauka isla, beraz Galiziako oinarri soziala zabala da baina puntu komun ugari dituena. Hori ikusita, BNGren gorena ez dakit zein den, baina badakit oraindik horretara ez garena iritsi, ezta gutxiago ere.
A. Marxismoaren gainbehera garai hauetan, zure burua marxistatzat jotzen duzu.
X.M.B. Espainiako telebista baten esan zutenez, Portugaleko prentsako titulu batean «azkarra naizelako naiz marxista» nioen. Egia da, ez da harrokeria. Ezkerreko pentsaera marxismo barik ulertezina da. Oraindik ez dago marxismoa ordezkatu duen ezkerreko pentsaerarik.
Koherentziaz jokatu behar dela uste dut. Azken urteetan jendeak marxismoari uko ez ziola egiten esatera ausartu ez bada, ni bai. Zentsura ez dut maite izan inoiz, gutxiago autozentsura.
A. 1987ko Europako hauteskundeetan HBrekin apurketa izan zenuten. Orain, berriz, Lisboan elkarlanari ekin diozue.
X.M.B. Estatu gabeko herrietako indar nazionalisten harremanek elkartasun handikoak izan behar dute. Baina aldi berean, indar politiko bakoitzaren testuingurua eta bere askapen proiektua zehatz mehatz errespetatu behar da. Ezin da, besteen erabaki subiranoa eta indar baten taktika eta estrategia politikoa, norberaren errealitatean oinarritutako taktikara makurtarazi.
HBri BNGrekiko hori gertatu zitzaiola uste dut. Egoera horren ulermena aldatu da harrezkero. Gaur egun bakoitzak, bere testuingurua kontuan hartuz, bere bideari jarraitu behar dio.
Xabier Letona
16-19

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGaliziaBNG
GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
PertsonaiazBEIRAS1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude