«Herri lana zigortzeko mendekua dira atxiloketok»


2021eko uztailaren 19an
Jaime Iribarreneri elkarrizketa politika eta gazteei buruz
«Herri lana zigortzeko mendekua dira atxiloketok»
JAIME IRIBARREN
Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakaria, beste bost herrikiderekin batera atxilotua izan ondoren tratu txarrak jaso izana salatzeagatik, komunikabideetan behin eta berriz aipatua izan da. Joan den igandean atxilotu zuten berriro, eta espetxeratu jarraian. Egun batzuk lehenago aritu ginen berarekin, gazteen munduaz eta etorkizunaz.
ARGIA. Etorkizunak gazteen esku egoten jarraitzen al du?
JAIME IRIBARREN. Etorkizuna beti dago gazteen esku, etorkizuneko helduak baikara; baina etorkizuna lausotuz doa politika helduek egiten duten heinean. Ez baitira inoiz gazteon etorkizuna bultzatzen saiatzen. Babesik gabe gaude egungo erakundeetan. Gizarte arazoek bereziki eragiten digute, hala-nola etxebizitza, langabezia eta beste hainbat arazok gugan dute sehaska berezia.
A. Konponbideak erakundeen aldetikoa izan behar al du?
J.I. Guztiok parte hartu behar dugu. Politikariek, gobernuek, udal erakundeek, gazte politika berriak eratzera jarri behar dute euren burua. Adibide bat jartzearren, Euskal Herria osoan ez dago horrelako ezer.
Beste alde batetik, gazteok eraketa baten beharra dugu. Eztabaidatu behar dugu, foro zabaletan, gure arazo larrienak zeintzuk diren erabakitzeko. Gazte erakunde politikoek tesi horiek ezagutzeko aukera izan beharko lukete. Gazteok ere konpromezu hori onartu behar dugu. Urtarrilaren 27an izan zen greba orokorrean, esate baterako, Madrileko politika ekonomikoari erantzun zioten langileek, baina guk ere hor zer esan handia genuen, langabetuen gehiengoa gaztea baita. Lan lege berriekin ikusi da zein gogorki eraso egiten diguten. Uste dut hori dela gure etorkizunaren adibidea. Ez digute ezer deusen truke emango, eta gure etorkizunagatik sufrimendu eta borroka asko izango ditugu.
A. Horretarako prestaketak garrantzi handia du. Hezkuntzak pisu gero eta handiagoa du. Egungo gazteek jasotzen duten hezkuntza sistema, baina, egokia al da etorkizun gogor horretarako?
J.I. Garai batean baino gazte unibertsitari gehiago dago. Baina dena ideologizatzeak desilusioa ekarri du. Unibertsitatean sortu izan diren hainbat ideologiaren porrotak eragin zuzena izan du.
Hezkuntza sistemaren akatsik handiena sistema hori eratzen dutenengan datza. Eraketa horren helburua etorkizunerako profesionalak lortzea dela diote, baina etorkizun hori ez da existitzen.
Egungo hezkuntzak gainera makinak nahi ditu, ekoizpenerako egokiak, ez pentsatu eta ikasteko gaitasuna duten gazteak. Tristea da, adibidez, euren kideak diren hainbat ikasle intsumiso espetxean egonagatik mugitzen ez diren ikasleek tasengatik izugarrizko mobilizazioak sortzea. Eta ez dut esaten eskubiderik ez zutenik.
A. Nola definituko zenuke egun instituzio politikoek duten gazteekiko jarrera?
J.I. Botere publikoaren egungo arduradunak eta instituzioetatik ezin dugu gure arazoen konponbiderik itxaron. Krisi ekonomiko latza dugu, eta historikoki ere botereak inoiz ez dio arreta handiegirik eskaini gazteriari.
Bestetik, egungo eskuindar politika dago. Denok dakigu politika eskuindarrak ez duela elkartasun balorea garantzitsuen moduan. Berez eta ekonomikoki lehendik babestuak daudenak babesten ditu, okerrago daudenak kolpatuz etengabe. Gazteok babesik gabeko multzo handia gara. Erasoak garbiak dira. Politika zentralistaren ondorio dira. Horrela, Nafarroan eta Euskal Herria osoan baditugu beste gehigarri batzuk. Adibidez, ez gaituzte onartzen herri konkretu bateko partaide bezala, ekologikoki erasotzen gaituzte... Etorkizuna erasotzen digute.
Noski, badira oso ongi bizi diren gazteak _enpresarien seme-alabak, familia onekoak_, baina gazte gehienak langile xumeen haurrak gara.
A. Baina haur horiek ere gero eta eskuindarragoak direla dirudi... Langile xumeen oinordekoak izan arren.
J.I. Gazteak gero eta ezkerrerago daudela uste dut. Gazteak, gazte izateagatik soilik, eta ikusi duena ikusita, ez dut uste egungo boterearen ekimenetan parte har dezakeenik.
Hala ere, egungo agintariak diren 68ko historikoak etengabe ari dira esaten beren garaian gazteak askoz ere iraultzaileagoak zirela, baina hori ez da guztiz egia. Alegia, egia da mugimendu bat bazela, baina gutxiengo batena zela ere bai.
Egungo gazteek eskuin aldera jotzen dutela... Gutxiengo direlakoan nago. Gainera, zer da eskuina eta zer ezkerra egun? Alde batetik esaten da gazte asko eskuindarrak direla, baina esaten da, halaber, gazteek kontzientzia antimilitarista sakona dutela. Kontraesana da, baina uste dut gizarte aldaketa bat nahi dugun gazteak garela.
A. Aurreko hamarkadako gazteek gauza ugari utzi zizkioten oraingoei. Gaztetxeak, irrati libreak, etxe okupatuak, musika mota bat... Kontraesan eta guzti, zer utziko dute egungoek?
J.I. Egoera politikoa ez da berdina. Orduan diktadura ofizialetik irten berriak ziren, trantsizioan sartzeko, eta egun inor gutxik daki zer motako erreformara heltzen ari garen. Egia da erreforma hau gizarteko maila zabaletan ezarria dela, baina onartu behar da aurreko sistema ere oso ongi ezarria zegoela.
Beste aldaketa nabarmen bat zaletasunetan gertatu da. Aisialdia nola betetzen dugun orain eta nola betetzen zen orduan. Droga sintetikoak adibide bat dira. Baina funtsezko pentsaerak ez dira aldatu. Gazteona, oraindik, iruzurrari alergia bortitzena dioen multzoa da. Asteburuak igarotzeko aukerak aldatu dira. Ez dut esaten oraingoa hobea denik, baina ez dut uste aldatu behar denik ere. Gehienez ere, informazioa ziurtatu beharko genuke gazte bakoitzak egiten duenaren ondorioak jakin ditzan.
A. Baina lan horretan gazte guztiek parte hartu behar dutela diozu, eta gazte erakundeak eta baseen arteko harreman lasairik ez da sumatzen. Lan egin nahi duten gazte asko ez dira horrelako erakunde publikoez fio.
J.I. Gazte kontseiluak tresna egokiak izan daitezke, izan behar dute baina, leku guztietan bezala, partaideek erabakitzen dute nora eraman kontseilua. Nafarroan, adibidez, gure esku dugu Kontseiluari izaera instituzional ala baseetakoa ematea. Uste dut gure aukera baseetara jotzea dela. Gazte aurrerakoi, kritiko, erreibindikatibo, ez kontsumista eta solidario baten aldeko apustua egiten dugu.
A. Askotan aipatu izan duzu gazte kontseilu desberdinen batasunaren beharra. Nola dago prozesu hori?
J.I. Administrazioko gazte sailek eraketa arazoak dituzte. Batez ere beren ekimenek ez dituztelako euren helburu diren gazteak kontuan hartzen; ez dakitelako zer lan eskatzen dugun; ez dutelako politika barneratzailerik.
EAEko eta Nafarroako Gazte Kontseiluak elkartuta daude, baina oraingoz asmo hitzarmen bat besterik ez da. Hala ere, gauzak hobera doaz, autonomia sistemak prozesuari batere laguntzen ez dion arren.
A. Berriozarren ere horrelako apusturik gauzatu al da?
J.I. Bai, oso herri dinamikoa da. Udal arazoekin konprometitzen den herria; kultur nortasuna mantentzeak eskatzen duena inoiz ahaztu ez duena.
A. Bertako sei gazteren atxiloketetan horren ordaina ikusi izan da.
J.I. Erne egoteko deialdi bezala uler daiteke. Berriozarren orain arte eman izan den eredu ona jarraitu izanez gero, beste herriei zer gerta dakiekeenaren adibide izan daiteke.
Nire ustez mendekua da, herri lanak lortu duena zigortzeko edo. Hala ere, bide onetik ari garela erakutsi dugula uste dut. Iazko urrian hasi zen presio katearen azken atala izan da atxiloketena. Herriak oso ongi erantzun du, ordea.
Amagoia Iban
35-38

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakTortura
GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaArazoak
PertsonaiazIRIBARREN1
EgileezIBAN1Politika

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude