«Ikus-egiturak eta irudiak sortzeko gai dira mimoa eta dantza»


2021eko uztailaren 19an
Nola Rae eta Sally Owen aktoreei elkarrizketa
«Ikus-egiturak eta irudiak sortzeko gai dira mimoa eta dantza»
Nola Rae eta Sally Owen mimoak aritu ziren Eibarko Antzerki Jardunaldietan
London Mime / Theatre taldearen eskutik, nazioarteko mimo antzerki onenetarikoaren antzezpena egin zuten Nola Rae eta Sally Owenek Eibarko Antzerki Jardunaldietan. Pantomimaren artea: sentimenduak, pentsamenduak, emozioak sentiaraztea; hitzaren muga gainditu eta begiradaren bitartez ikuslearen partehartzea biltzen ditu Eibarren aurkeztu zuten «Y el buque seguia navegando» obra.
ARGIA. Emigrazioa da Carlos Traficen zuzendaritzapean Eibarko Antzerki Jardunaldietan aurkeztu duzuen «Y el buque seguia navegando» antzezlanaren oinarria.
SALLY OWEN. Lekuz aldatzen zarenean beti zurekin daramazu atzean uzten duzuna. Emigratzen duenean jendeak ez du ezertan aldatzen bere egoera berria. Adibidez, italiarrak Australiara joan direnean Italia txikia eraman dute beraiekin.
Obra honetan nik italiar baten papera egiten dut, eta Nola Raek eskoziar batena. Oso ezberdinak dira bi pertsonaiak, ezberdinak baitira bakoitzaren kultura, baina ezin diote elkarri ihes egin, ametsetan ere ez.
ARGIA. Jendeak berdin egiten du barre hemen edo beste edozein tokitan?
NOLA RAE. Nik egiten dudana unibertsala da. Aurkezten dugun ikuskizuna antzekoa da toki guztietan, baina indar handiagoaz adieraz dezaket tokiaren arabera. Kultura batzuek une hori garratzagoa baitute, eta beste batzuk berriz gozatu beharrean daude.
ARGIA. Nolakoa da euskal ikuslea?
NOLA RAE. Beroa, gaztea, lasaia; oso atsegina.
ARGIA. Hizkuntzaren mugarik ez duenez unibertsala izateko gai da hitzik gabeko antzerkia.
NOLA RAE. Gainera, ikusleak hitzik gabeko antzerki obra bat ikusten duenean beste zentzumen batzuk erabiltzen ditu, begirada esate baterako. Mimoa eta dantza ikus-egiturak eta irudiak sortzeko gai dira.
ARGIA. Zein da zuen helburua, antzerkigintza, konpromezua, komertzialtasuna?
NOLA RAE. Gure helburua ikusle guztiengana heltzea da. Denek dasta dezaketen antzerkia da guk egiten duguna, gazteenek eta zaharrenek berdin gustuko dutelako.
ARGIA. «Y el buque seguia navegando» barre egiteko ikuskizuna dela esan genezake?
SALLY OWEN. Ez, egia da jendeak ondo pasatzen duela, baina oso lineala da. Xehetasun ugari ditu, erritmoz landuta dago, eta ikusleak ere erritmo honetan parte hartzen du.
ARGIA. Bi egun beranduago, «La ultima carga de Elizabeth» aurkeztu zenuen Eibarko Jardunaldietan, London Mime / Theatre taldearen eskutik ere. Emakumearen papera antzezten duzun lehen aldia izan zen.
NOLA RAE. Beti egin ditut gizonen paperak kritikatzeko alde gehiago nabaritzen nituelako, baina emakumearen arloan bat aurkitu dudanean erabili izan dut. Margaret Thatcher eta nire ama izan dira obra honetan inspirazio iturri. Egunero, etxeko hausturaren aurka borrokatzen den emakumearen istorioa da; eta beharbada bere bakardadearen seinale, Elisabeth erregina dela sentitzen du protagonistak.
Maite Gerenabarrena
50-51

GaiezKulturaAntzerkiaMimoak
GaiezKulturaAntzerkiaJardunaldiaEibarko ant
PertsonaiazRAE1
PertsonaiazOWEN1
EgileezGERENABARR1Kultura

Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude