argia.eus
INPRIMATU
«Europa da gure merkatu potentziala»
2021eko uztailaren 19a
Juan Mari Uzkudun,Copreziko buruari elkarrizketa
«Europa da gure merkatu potentziala»
Juan Maria Uzkudun, Copreciko burua eta 1994eko enpresari saritua
C opreci, elektrogailuentzako osagaiak egiten dituen Aretxabaletako kooperatibaren buru den Juan Maria Uzkudunek Gipuzkoako Merkatal Ganbarak ematen duen Enpresari Saria jaso du aurten. Lortutako kalitatea eta hobekuntzak izan dira arrazoiak.
ARGIA. Azken hiruzpalau urte horiek ez dira izan onenak arlo horrentzat, eta hala ere 1993an Coprecik % 10 igo ditu salmentak. Zein izan da formula?
J.M.UZKUDUN. Egia da merkatua ez dela handitu eta hala ere guk salmentak igotzea lortu dugula, baina egon dira faktore lagungarri batzuk, hala-nola pezetaren baligutxitzea eta abar. Guk, konpetitibitatearen lehia oraindik irabazi gabe izan arren, gogor ekin diogu horri. Kalitatea ere funtsezkoa izan da; gestio sistema sinpleak ere garatu ditugu bestetik, eta horri esker eguneroko akatsei irtenbideak arintasunez ematen ikasi dugu. Kanpora begira, bezeroa zaintzea eta honen nahiak betetzea izan da gure leloa. Hauekiko harremanak ugaritu eta zaindu ditugu.
A. Oso merkatu garatuetan sartu zarete: Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Eskandinabia eta abar. Zuen kanpo salmenta % 67 igo da. Hori al da euskal enpresen etorkizuna? Kanpora jo behar dugu?
J.M.U. Enpresa guztiak ezin dira leku edota merkatu berdinetatik bideratu. Baina, nahitaez, Europa da gure merkatu potentziala. Ez bakarrik han saltzeko baizik eta hemen kopetentzia ere Europan kokatutako enpresak izango direlako. Konpetitibitatea lortu behar dugu, lehian daudenek maila hori ematen dutelako.
A. Merkatuen aldaketa azkarrak aipatzen direnean, kooperatiba eraginkorra al da enpresa eredu moduan?
J.M.U. Ados nago egungo merkatuen ezaugarria aldaketa dela. Eta horri erantzuteko, azkarrak eta malguak izan behar dugu. Egunkooperatibetan ezaugarriak eta prestakuntza nahikoa daukagu behar den bezain arinak izateko. Kooperatiba barneko konpromezuak eta integrazioak erantzuna hobetzen du, gainera. Dena den, arintasuna ez da figura juridiko bati esker lortzen.
Myriam Gartzia
21

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazUZKUDUN3
EgileezGARTZIA3Ekonomia