«Badirudi bakoitzak giza eskubide jakin batzuk defenditzen dituela»


2021eko uztailaren 19an
Bakearen aldeko Koordinakundeko kideei elkarrizketa:Zubero eta Aspuru
«Badirudi bakoitzak giza eskubide jakin batzuk defenditzen dituela»
Itziar Aspuru eta Imanol Zubero, Bakearen Aldeko Koordinakundeko kideak
Talde bakezaleen arteko bileren lehenengo atala bukatu berri da. Bigarren fasea hasiko dela esperantza azaldu dute hainbat taldek, nolakoa izango den batere zehazturik ez badago ere. Elkarrizketen hasieran nahiko zuhur sartu ziren, baina azkenerako protagonismo handi samarra hartu du Bakearen Aldeko Koordinakundeak. Orain arteko ibilbidea eta etorkizunari buruzko galderak luzatu dizkiegu taldeko bi kide hauei.
ARGIA. Zer ikasi duzue prozesu honetan?
ITZIAR ASPURU. Gure balorazioa baikorra da. Elkarrizketa hauetara zuhurtasunez sartu ginen, guk mantentzen dugun ideia tinkotasun malguarena da. Elkarrizketa prozesu batean sartzeak malgutasun apur bat eskatzen du, baina horretarako gure printzipio tinko mugiezinak zeintzuk diren zehaztu genuen. Printzipio hauen artean dago, gatazka bortitza eta gatazka politikoaren artean ez dagoela ezinbesteko harremanik. Mugimendu ezberdinak gehiago ezagutzeko aukera izan dugu.
A. Beste talde batzuekiko zenituen klitxeak apurtu al zaizkizue?
I.A. Batzuetan buruan era ohartu batean ez, baina zeharo ezberdinak diren jarrerak ikusten dituzunean, ideia horiek defenditzen dituen pertsonak ia buztan eta adardun etsai bezala ikustera iristen zara. Elkarrizketa hauetan konturatzen zara besteak ere pertsona arrazionalak direla.
A. Nola ikusi dituzue Amnistiaren Aldeko Batzordeak?
IMANOL ZUBERO. Ikusi izan da badaudela zenbait talde jarrera ideologiko gogorrak dituztenak, eta AAB horrelakoak dira. Baina prozesuari dagokionez, ikusi da aldeko jarrera garbia azaldu dutela. Elkarrizketan sartu dira eta zentzu horretan uste dut irudi faltsu bat saldu nahi izan dela, gogorrak direla, alegia.
A. Elkarrizketen bigarren fasean sartzeko prest al zaudete?
I.A. Badago jarraitzeko asmoa, baino oraindik definitu gabe nolakoa izango den. Pertsona arteko bilerak izan beharrean taldeen arteko bilera izatea lortu behar dugu.
I.Z. Garrantzitsua litzateke prozesuan atera ditugun gauza onak gizartera ere igarotzea, horrek gizartean ere elkarrizketa zabaltzea ekarriko du.
A. Zer espero daiteke etorkizuneko bileratik? I.A. Gutxieneko helburua elkar ezagutzea zen eta bigarren helburua puntu komunak bilatzea litzateke, eta uste dugu lortu dezakegula.
I.Z. Argi dago zer ezin den espero. Guk ez dugu alderdiek lortu ezin duten konponketa lortu. Hori ez da gure eginbeharra, giza mugimendu baten helburua gizartean oinarri bat sortzea litzateke, gizarteak konponbidea onartu dezan oinarria sortu behar dugu. Konponbide politikoa, teknikoa politikariek jarri behar dute.
A. Zuen oinarrietako bat gatazka bortitza eta gatazka politikoaren artean ezinbesteko harremanik ez dagoela onartzea da. Hala ere, gizartearen zati batek harreman hori ikusten du, eta ez al da hau aldez aurretiko oztopoa?
I.A. Harreman hori dagoela mantentzen duten bakarrak biolentzia babesten dutenak dira. Bi gatazka hauetako aldeak ikusteak azaltzen digu gatazka hauek ezberdinak direla, aldeak ere ezberdinak baitira. Badago zenbait jende, gatazka politikoari dagokionez, abertzaletasun erradikala edo deitzen zaion horretan kokatzen dela eta, aldiz, biolentziaren aurka dago. Horrek garamatza erlaziorik ez dagoela esatera.
A. Zein bide proposatzen du BAKek bakea lortu ahal izateko?
I.Z. Guk ez bakea lortzeko, baina behintzat biolentzia zuzenena amaitzeko biolentziaren arazoari giza eskubideak errespetatuz aurre egitea proposatzen dugu, eta gaur egun giza eskubideak bortxatuak izan daitezkeen bi esparru daude; bata ETAren ekintza armatua da eta bestea tratu txarrak, torturak eta antzekoak dira. Uste dugu ETAk bere ekinbidea utziko balu eta tratu txarrak eta torturak egotea ekar dezaketen lege bereziak kenduko balira, aurrerapauso handia emango litzatekeela. Bi hauek oso garrantzitsuak dira, eta ETAk bere borroka jarraitu arren giza eskubideen bortxaketen aurka borrokatu behar da, eta alderantziz ere bai.
A. Zuen mobilizazioak batez ere ETAren ekintzen aurka azaltzeko izan dira. Aldiz, presoen giza eskubideen bortxaketak eta baldintza txarren inguruan ez duzue ia salaketarik egin. Ez al da hau zuen ibilbidean hutsune bat?
I.A. Argi dago atxilotuen eta presoen inguruko giza eskubideetan sartu nahi dugula. Baina mobilizatzen hasi baino lehen, ikusi beharko dugu nola, eta abar. Hala ere, ez gara agian era berean mobilizatuko edo beharbada ez du mobilizaziorik eskatzen, ikusiko dugu.
I.Z. BAK bezalako talde batek irudi jakin bat du eta bat-batean espetxeen munduan sartuko balitz posible da jendeak hauek hona zatitzera datoz, ez dakit zeinen besoa dira eta abar esatea. Baina ez dugu zakurrak izotzetan bezala ibili nahi. Horretarako kolaborazioa bultzatu nahiko genuke eta agian ez da BAK bezala mobilizatzea behar. Gu beharbada Senideak iritsi ezin daitekeen tokietara iritsi gaitezke. Hala ere, argi utzi behar da BAK ez dela esparru horretan lan egiteko sortu, beste zenbait elkarte daude horretarako, Giza Eskubideen Aldeko taldea eta abar. Oso mundu zaila da sartzeko, eta ez ditugu inola ere gauzak okerragotu nahi. Batzuetan ez sartzea leporatzen dizute, baina sartzen zarenean ere zure aurka azaltzen dira. Teoria argi daukagu baina praktika ez da hain erraza.
A. Zer da Bakea Orain taldetik ezberdintzen zaituztena?
I.Z. Bi taldeak ezberdintzeko punturik garrantzitsuena dugun eraketa eredua da. BAKek talde ezberdinak ditu eta oso jende ezberdina dago. Horregatik, asko kostatzen zaigu erabaki bat kaleratzea edo zerbaiti buruzko balorazioa ateratzea. Bakea Orain bezalako taldeak, aldiz, txikiagoak dira eta horretarako erraztasun handiagoa dute. Ideologikoki, dena den, ezberdintasunik ez dago.
A. Zer iruditzen zaizue Elkarri-k arazoa konpontzeko azaltzen duen bidea?
I.Z. Elkarri-rekin asko hitz egin dugu eta erlazio ona daukagu. Elkarri prozedurari buruz ari da, mami gutxi du ordea, eta zehazten joan beharko da. Batzuetan ez dakigu oso argi eskaintzen duena prozedura hutsa den edo mamia ere eskaintzen ote duen.
A. Baina prozedura egokia iruditzen al zaizue?
I.Z. Zenbait arazo ikusi dizkiogu. Zenbaitetan mugarik gabeko elkarrizketa ez genuke defendituko. Bi arazo ikusten ditugu, asko zehaztu behar dela elkarrizketarena, hau da, zertarako eta zein helbururekin eta bestetik, non berresten den elkarrizketa prozesu hori.
A. Autodeterminazioarena ere oinarrizko eskubidea da, BAKek ez al du eskubide hori bermatua izan dadin bideak jartzeko borrokatzeko asmorik?
I.A. Guk ez dugu gatazka politiko eta gatazka bortitzaren arteko derrigorrezko harremanik ikusten eta beraz, gure helburuen barnean ez da sartzen gatazka politikoa konpontzea. Bestetik, guretzat bizitzeko eskubidea besteen gainetik dago.
I.Z. Guk edozein ideia politiko defendigarria dela diogu, baina bide demokratikoak erabiliz. Badakit armadarena eta abar esaten dela, baina hor BAK bezala ez gara sartzen. Guri hori aitzakia iruditzen zaigu. Herri batek benetan gauza bat eskatzen duenean, lortzen du.
A. Julio Iglesiasen bahiketa garaien jende asko mobilizatzea lortu zenuten, baina aldi berean, ez zaizue iruditzen, nahi gabe agian, polarizazioan ere parte hartu zenutela?
I.Z. Julio Iglesiasen bahiketa dela eta egin genituen mobilizazioak eta lazo urdinaren kanpaina eta abar proposamenak besterik ez ziren izan, eta ez zen zilegi lazoa daramana bakezalea da eta besteak ez esatea. Garai hartan ikusi zen ENAMeko zenbait talde bahiketa justifikatzen saiatzen zirela, bestelako bidegabekeriak ere bazeudela esanez. Biak salatu behar dira eta ez bata bestearen aitzakia gisa erabili, bestela moral bikoitzean erortzeko arrisku handia genuke. Polarizazioa besteen salaketak izan ditzakeen arrazoi zatia ez onartzetik dator, eta batez ere bakoitzaren eskaerak bestearen eskaeren aurka erabiltzetik. Bahiketan zehar askotan esaten zen, Julio bahiturik dago, baina presoak ere egoera latzean daude, eta hau ez zen hainbeste presoak hor daudela oroitarazteko, baizik eta Julio Iglesias bahitua zegoela ahaztarazteko.
Giza eskubideak giza eskubideak direla ikusi behar dugu eta hauek defenditzeko erarik egokiena gatazkari ez lotzea da. Hemen batzuk giza eskubide batzuk defenditzen dituzte eta besteek beste batzuk. Azkenean, giza eskubideen bortxaketak gutxiestera ere jotzen da, ez duzu sinesten besteak zer esaten duen.
A. Zein eragin dauka zuengan Ajuria Eneko Itunak?
I.A. Maila politikoan oso garrantzitsua izan zen. Guretzat erreferentzi gune bat da politikan eta gu gizarte mailan oinarritzen gara. Maila ezberdinean gaude, baina erreferentzia da eta gaur egun ere indarrean dago, ez da zaharkitua geratu.
Aitziber Yarza
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBakezaleakBakearen al
PertsonaiazASPURU1
PertsonaiazUBERO1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude