«Unibertsitateak erabateko independentzia politikoa behar du»
2021eko uztailaren 19a
Jose Antonio Corriente,NUPeko errektoretzarako hautagaiari elkarrizke
«Unibertsitateak erabateko independentzia politikoa behar du»
Jose Antonio Corriente, Errektoretzarako hautagaia:
ARGIA. Zeintzuk dira zure programaren ildo nagusiak?
JOSE ANTONIO CORRIENTE. Unibertsitatean talde lanean arituko den talde baten premia dago. Bestalde, unibertsitateak erabateko independentzia politikoa izan behar du. Honela, beharrezkoa da Nafarroako Gobernua eta beste erakundeekin harreman onak mantentzea, eta orain ez bezala, gardenak izatea. Unibertsitate ereduari dagokionez, gizartearen eskariari erantzun nahi diogu, ikerketa eta irakaskuntz kalitatea zainduz, eta baliabide guztiak erabat aprobetxatuz. Gestioan ere asko hobetu behar da. Azkenik, unibertsitatearen irudia zaindu behar da gizarteari begira.
A. Zeintzuk lirateke, epe laburrera, heldu beharreko erronkak?
J.A.C. Lehena, instituzioaren garapena burutzea. Hori, ia urtebetez, klaustro eratzailearen arabera egongo da. Errektoretzan behin-behineko taldea sortu nahi dugu, klaustro eratzailearen lanak bultzatu eta jarraitzeko. Hurrengo urtean estatutu horiek aplikatu beharko lirateke, juntak, dekanoak eta abarrak hautatuz, prozesua errektore berria izendatuta amaitzeko. Bestalde, irakaslegoaren bilakaera orekatua bultzatu behar da; bai egungo irakasleena, baita jada prestakuntza eta promozio bidean daudenena. Bestalde, ikerketa instituto bultzatu beharra dago irakaskuntzan, irakasleen etengabeko formakuntza ziurtatzeko. Titulazioei dagokienez, ez dugu kopurua handitu beharra ikusten, dagoena bultzatzea baizik. Ikerketa ere sustatu behar da. Azkenik, ikasleen errektoreordetzaren suspertzea beharrezkoa da.
A. Euskararen alorrean xederik baduzue?
J.A.C. Orain arteko zerbitzuari eutsi behar zaio, euskara normalizatzeko egitura gisa. Bestalde, unibertsitateko hizkuntz politika planifikatu eta gauzatu asmoz, eta euskarazko instituto eta katedra bultzatu xedez, legozkiokeen eskuduntzak izango lituzkeen erakundea sortu beharra dago. Horrekin batera, eskaintza sare berria osa daiteke, bai gai baita ikasketa aldetik ere.
Iñigo Herce
28