argia.eus
INPRIMATU
Edurne Ormazabal: «Agian entzuleak galduko ditugu hasieran, baina gutxiengo izango direlakoan nago»
2021eko uztailaren 19a
Edurne Ormazabal kazetariari elkarrizketa, ETB eta Euskadi Gazteaz
Edurne Ormazabal: «Agian entzuleak galduko ditugu hasieran, baina gutxiengo izango direlakoan nago»

Musikaz betetako kale batean agertu zitzaigun tolosar hau pantailetan. Katuak zituen lagun aurkezle lanetan. Duela lau urte eskasetik hona Euskadi Gaztea proiektuaren koordinatzaile lanetan ari da. Euskaraz gauzatuko da proiektua urtarriletik aurrera.
ARGIA. Zein kaletako katua zara?
EDURNE ORMAZABAL. Ez dakit. Oso aldakorra naiz eta denetatik gustatzen zait momentuaren arabera. Bizitza lasaia gustatzen zait, batzuetan jarraian kontrakoa nahi izateko.
A. Zazpi bizitza al dituzu zuk ere?
E.O. Ez dut uste. Bakarra dut eta ongi aprobetxatzea nahi izaten dut.
A. Publikoki bi ezagutu dizkizugu guk. Bat ETBko «Katu kale»n eta bestea Euskadi Gaztea-ko koordinatzaile lanetan. Gogorra izan al zen bizimodu aldaketa?
E.O. Telebistarekin, egia esan, ez nuen publikotasun zentzu hori izan. Lan publikoa zen, bagenekien, baina batez ere lana izan zen. Eguneroko bizitzan ez nuen gehiegi nabaritu, eta gaur egun ere ez.
A. Noizbait jarri al dizute txintxarria?
E.O. Inoiz ez diot inori utzi.
A. Gazte izateagatik irrati-formula gustatu behar al zaizu?
E.O. Ez. Amorrua ematen dit «irrati-formula» esamoldea kalitate txarreko musikarekin lotzea beti. Ez du zer izanik horrela. Azken batean, irrati-formula modu bat besterik ez da. Jende bati gehiago gustatuko zaio musikan gehiago sakonduko duen saioa, baina beste batzuei irrati-formula. Niri biak gustatzen zaizkit, unearen arabera.
A. Lortu al du heldutasuna Euskadi Gaztea-k?
E.O. Oraindik ere gauza asko falta zaizkigu, baina nolabait ere lortu du leku bat egitea Euskal Herriko irratigintzan. Beharrezkoa zen leku hori. Heldutasuna oso hitz serioa da. Oraindik sinetsi nahi dut beste formula batzuk erabil ditzakegula. Hasi ginenean, gure formula erronka zen, eta lortu dugu heldutasun maila bat.
A. Dena euskaraz egitea heldutasunerako urratsa al da?
E.O. Beste erronka bat da. Azken finean Bilbo eta Gasteizko entzuleei dena euskaraz eskaintzea desafioa da. Beharbada hasieran entzule batzuk utziko ditugu bidean, baina gutxiengo izango direlakoan nago.
A. Zein unetan itzaltzen duzu zure irratia?
E.O. Oso gutxitan, zoritxarrez. Nire ingurukoak, lagunak, gehienak musika edota irrati mundukoak dira, eta lana utzi eta gero ezin dut deskonektatu.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irruzendariak
PertsonaiazORMAZABAL5
EgileezIBAN1Komunikabid