«`Babes bereziak" dituzten enpresek besteok bidegabez erasotzen gaituzte»


2021eko uztailaren 19an
Lur hiztegi entziklopedikoa kaleratzeko arazoei buruzko erreportaia
«`Babes bereziak' dituzten enpresek besteok bidegabez erasotzen gaituzte»
Lur Hiztegi Entziklopedikoaren arduradunak azken hilabeteotako `gerraz':
Lur eta Eusenor proiektuen inguruan hamaika hitz egin da, bataren eta bestearen ildoak, lekuak eta zereginak auzitan jarriz. Eusenorrekoekin elkarrizketa egin ondoren, Lurrekoei egin diegu leku. Josu Zabaleta zuzendaria, Koro Nabarro lexiko eta zuzenketen arduraduna eta Iñaki Mujika gerentearekin solastu gara.
ARGIA. Kontaidazu nola hasi zen eta zertan den Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
JOSU ZABALETA.
Proiektua eta lan hasiera 1983-1984 ingurukoa da. Hasieran irakaskuntzara bideratua zen batez ere. Bost mila folio idatzi ondoren, proiektua atzeratzea erabaki zen, argitaratzeko dirulaguntzarik ez zela, proiektua ongi burutzeko hizkuntza eta antolamendu arazoak zirela, eta garai hartako merkatuak ezin zuenez berez horrelako proiekturik finantziatu, gaur bezala.
Geldirik utzitako proiektua, merkatuak bideragarri egin zezakeela eta ingurune eta antolamendu baldintzak egokiak zirela uste izan zen momentuan berriro ekin zitzaion lanari, gauzak eguneratu _oso aldatuak baitziren oso denbora laburrean euskarazko irakaskuntza, komunikabide eta gizarte inguruneak_, taldea berriro antolatu eta lana martxan jarri zen, 1988an.
A. Zuen asmoak Lur Hiztegi Entziklopedikoa honetan bukatzen al dira?
KORO NABARRO.
Ez, bai zera. Hiztegiak aurrelan asko ditu: gaien aukera, gaien trataera, hizkuntz eredua eta beste mila gai finkatu behar dira aurrenik. Gero erredakzio talde bat osatu, eta lan horretarako trebatu, sekulako diziplina eskatzen duen lana baita. Horiek guztiak beharrezkoak dira kalitatezko lana egingo bada. Inbertsio horiek guztiak _denbora eta diru inbertsio astunak_ ez dira egiten obra bakar bat _nahi den luzeena ere_ egiteko. Hau ez da etxe bat egiteko igeltsariak hartzen dituen kontratistaren lana. Lur Hiztegi Entziklopedikoa da oraingoz gure lan nagusia, baina ez bakarra. 1994. urtean bertan beste lan batzuk argitaratuko dira.
A. Zertan da «Entziklopedien gerra» deitu izan dena?
IÑAKI MUJIKA. Lur argitaletxea bederatzi urtez aritu da lan honetan, bake-bakean, irabazi guztiak eta gehiago _kredituak_ euskarak ez zuen baina euskaraz behar zuen hiztegi entziklopediko bat prestatzeko inbertituz. Horretan ari zela, bere lan guztiak alferreko bihurtu eta asmo guztiak zapuztu diezazkiokeen enpresa bat sortu nahi izan zaio ondotik, inork ezer arriskatu gabe, diru publikoz: batetik hirurogeita hamar milioi pezetako dirulaguntza harturik eta bestetik hasieran beste hiru mila milioi, gero mila eta ez dakit zenbat, geroago zortziehun eskatuz.
Erasoa horren aurrean, gauzak bere lekuan jarri nahi izan ditugu: alde batetik legeari dagozkionak (bidegabeko konpetentzia, eta abar), eta bestetik euskal argitalpenen gaiari dagozkionak (hiztegigintzan eta beste zenbait gaietan monopolioak sortzeak euskararen normalizazioari ekar diezazkiokeen kalteak eta abar). Argitze horiek ere, lehenik dagokienekin hitz eginez konpondu nahi izan dira: ia urte t'erdiz ahalegindu gara era batera eta bestera Eusenor proiektuaren bultzatzaile nagusi bihurturik zebilen Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako idazkariarekin hitz egin nahian. Ez du inoiz ere gurekin hitz egin ez konponbiderik bilatu nahi izan. Erasoa ia guztiz indartzear zela _Eusenor fundazioa sortzea_, kalera atera dugu arazoa. Hartan parte hartzeko eskatuek atzera egin dute. Ulertu baitute Lurri diru publikoz egin nahi zitzaion erasoa bidegabekoa zela, gauzak egin nahi ziren bezala egitea guztiz kaltegarria zela luzerako, Lurrena kontuan hartu gabe, euskararen normalizaziorako.
A. Eusenor eta Lur sail bera ari al dira goldatzen?
I.M. Lurrek urtetarako lana du diseinaturik. Eusenorrek publikoki zehaztuta dituen asmoak liburu bidezko entziklopediagintzari dagozkio guztiak. Bere izaera zehaztuz argitaratu dituen txostenak irakurtzea aski da: entziklopediak argitaratzeko enpresa baten egitura du guztiz. Geroztik, guregandik desberdintzeko, multimediak eta abar asmatu dira. Hasieran zehaztutako helburuak aldatu dituzte. Organigrama aldatzea ahaztu zaie. Argitaraturik duten enpresa egitura eta organigrama (zuzendariez gainera, idazleak, marrazkilariak eta abar) paperean argitaratzeko hiztegiak egiteko dira oraindik ere. Elkarrizketa honen ondoren aldatuko dituzte. Gainerakoak halako gauza orokor lausoak dira: multimedia eta abar «liburuak», «filmeak», «diskoak» esatea bezala da, edo «produktuak». Lurrez gainera beste argitaletxe asko dira Euskal Herrian. Denok ari gara merkatuan, merkatuaren legeen arabera jokatuz, gizalegez, nork beretzat bentaja eta mesede bereziak eskatu gabe. «Babes berezi»ko enpresek gainerako guztiok bidegabez erasotzen gaituzte.
Hain zuzen, euskarak gizarte arau normaletan bizibidea izatea da euskara normalizatzea; argitalpenen funtzionamendu normala merkatua baldin bada, merkatu arauak betetzen ahalegindu behar dute euskal argitalpenek. Eta horren kontra jokatzea normalizazioaren kontra jokatzea da.
Euskarazko argitalpenek behar dituzte laguntzak oraindik ere. Baina laguntza horietan berdintasun printzipioa hausteak _lan berdinari laguntza berdina eskatzen duen printzipioa, alegia_ merkatu eta berdintasun legea hausten du.
A. Euskarak informatikari heltzea apustu nagusia dela esaten da. Zer diozue?
J.Z. Informatika, liburua bezala, argitalpen bide bat da, kanala. Euskara ez da salbatuko ez galduko kanal batzuk erabiltzen direlako edo ez direlako, gizarteak apustu egiten duelako baizik. Lehen erabaki horren ondorio dira gainerako guztiak. «Informatikarik gabe euskararenak egin du» esateak hizkuntzari dagokionez ideologia faltsua _ala «etorkizuna = informatika» liluraz ideia bat saldu nahia_ erakusten du. Informatika geroz eta merkeagoa eta geroz eta erabil errazagoa da _merkatuak hala agintzen du_. Tren hori ez doa, esan den bezala; etorrian dator oraindik. Behar denean behar duenak erabiltzen du; ez du sekreturik.
Guk ez dugu auzi horretan askorik sartu nahi; bigarren mailako gauza da. Guk hizkuntz ereduari eman diogu garrantzia. Liburuz nahiz disketez, zer eratako euskara? Hori da gure galdera, zeren jada disimulotan ibili beharrik ez dugu: hemen jan behar izan ditugun euskara motak _batzuk, asko_ ez dira esatekoak ere: haurrek eskolatik ekarri eta gurasoek ulertzen ez dituzten testuak, iragarkiak, eta mila abar. Horretan zer konpondu asko dago oraindik. Azterketa sakona egin behar da «euskara teknikoaren» izenean batez ere egin diren mila arrozkerien jatorriak eta gertatzeko eta zuzentzeko mekanismoak argitzeko. Koldo Mitxelena zenak esaten zuen euskara gaztelaniaren morroi eta ispilu ari zela bihurtzen gehiegitxoren lumetan. Oraindik ez da zuzendu. Eta okerragoa: ahopetik denek onartzen duten gai hori aipatu dugunean inork ez dio erantzun nahi izan, zezena goserik hiltzea nahiago izan dute toreadoreek.
A. Entziklopediagintzan ba al da lekurik proiektu bat baino gehiagorentzat?
I.M. Euskararen normalizaziorako gauza ona da bat baino gehiago izatea. Diru publikoak proiektu batera bideratzen badira, eta besteetara ez, bat hura besterik ez da geratuko; beste guztiek ezin izango dute bizi. Hori monopolioa da. Enpresa filosofia askorik ez da behar hori jakiteko. Horren atzean filosofia absolutista samar bat ezkutatzen da: «Ez ezazu hiztegirik egin, zuretzako lekurik ez da eta» esaten da gaur. Bihar esango dizue: «Ez zaitez hasi euskaraz idazten, euskarak behar dituen idazleak baditu eta». Zer esana baduenak, esan beza... dela hiztegi, dela liburu, dela bestelako.
J.J. Petrikorena
46-49

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeLur
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakEntzikloped
PertsonaiazABALETA8
PertsonaiazNABARRO1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude