«Sustraiko desoreketara jo barik, gatazkek ez dute irtenbiderik»


2021eko uztailaren 19an
Marco Rizzardini SODePAZ taldeko kideari elkarrizketa
«Sustraiko desoreketara jo barik, gatazkek ez dute irtenbiderik»
Marco Rizzardini, SODePAZ taldeko kidea
Marco Rizzardini Italian jaio zen duela 34 urte, Venezian, eta 1987tik Madrilen bizi da. SODePAZ (Bakea eta Garapenerako Elkartasuna) gobernuz kanpoko erakundeko kidea da eta erakunde honek ateratzen duen «Africa America Latina» aldizkariaren koordinatzailea. Somalian NBEk izandako partehartzea eta EEBBen jokabideaz aritu gara berarekin.
ARGIA. EBBek iazko abenduan, Somalian, partehartze humanitarioari ekin ziotenean, haren jokaerak ezustekoa sortu zien nazioarte mailako mugimendu aurrerakoi ugariri eta, oro har, ezkerrari.
MARCO RIZZARDINI.
Egia da hori, baina lehenbizi argitu behar da `partehartze humanitarioa' kontzeptua oso zalantzagarria eta oso susmagarria dela. Helburu ilunen susmoa dago horren atzean. Guztia ez zen hasieran azaldu ziguten bezalakoa izan.
A. Baina zer interes eduki dezakete, bada, EEBBek Somalia moduko herri txiro batean?
M.R. Partehartzearen interpretazio ekonomiko bat eginez, petrolioa aipatzen da arrazoi moduan. Mundu Bankuak egin zituen lupeko miaketa batzuetan petrolioa agertu zen eta, ondorioz, Siad Barrek kontratu ugari sinatu zituen petrolioaren eremuko multinazional askorekin.
Hau ez da arrazoi nahikoa, ezta gutxiago ere, baina azalduko ditugun beste batzuekin batera partehartzearen interesak itxura bat har dezake. Afrikako adarraren zentzu estrategikoa ere azpimarratzen da, bertatik kontrola baitaitezke Ekialde Erdiko petrolio bide nagusienak. Horrez gain, eremu horretan amerikarren presentzia ziurtatuko litzateke eta, gainera, mendebaldeko propagandak fundamentalismo islamistaren iturri gisa jotzen dituen Sudan eta Iemen moduko herrialdeetatik oso gertu izango lirateke. EEBBetatik bertatik, «Itxaropena Itzuli» operazioa, EEBBetako defentsa gastuak (39 bilioi pezeta, 1.700 miliar libera) justifikatzeko modu bat litzateke.
A. Nazioarteko ordena berria ere aipatu izan da partehartzearen eragile gisa.
M.R. Esandako guztia egiazkoa dela uste dut, baina garrantzitsuena Golkoko gerra eta gero Somaliarekin egin nahi den nazioarteko esperimentua da. Jadanik partehartzea askoz ere arrazoigabeagoa da; hau da, partehartzea estatu haren onerako izango dela pentsatzea nahikoa izatea. SODePAZen garrantzi handia eman diogu azken interpretazio honi. Finean, mundu mailako polizia izatea da, baina polizia gaiztoaz gain ona ere badagoela adierazi guran.
A. Partehartu behar da ala ez?
M.R. Jarrera aurrerakoi eta ezkertiar baten ikuspuntutik enbargu guztiak edota, oro har, populazioari eragin diezaioketen neurri guztiak ezetsi behar dira. Onar litekeen enbargu bakarra armena da, eta Bosniako musulmanekin ikusten da horrek ere, kasu horretan bederen, ahulena oraindik ahulago bihurtzen duela. Noski, zeresanik ez partehartze zuzenei buruz. NBEko agirien benetako izpirituari jarraiki, bitartekaritza lana bultzatu behar da etengabe.
A. Baina azken urte hauetan sortu dira zenbait gatazka, erlijio arazoek edo nazionalek eragindakoak batipat, egoera oso larritan jarri izan duena herri edo talde zehatz bat. Jugoeslavia ohia kasu, Kaukasoa, kurdoak... Zer egin hauetan?
M.R. Oso argi eduki behar da irtenbideak ezinezkoak direla munduan dagoen botere eta aberastasunaren desoreken sustraietara jo barik. Ez da posible arazo horiei irtenbidea ematea NBE eta batez ere Sergurtasun Kontseiluak egun duen indarra edukita; Iparrak Hegoaren zurrupatzaile izaten jarraitzen duen bitartean. Baina, bestalde, egia da mugimendu aurrerakoiek ez dutela erantzunik azken urteetan gertatzen ari diren gauza askori bat-bateko irtenbiderik emateko, areago azken urteetan ezkerrak bizi duen noraezarekin.
A. Somaliako kasuan, zein da irtenbidea?
M.R. Edozein lekutan bezala, diplomatikoa eta negoziatua izan behar du. Partehartzearen aurretik ere, bere postutik kendu zuten Mohamed Shamon NBEko ordezkari bereziak salatu zuen legez, bide diplomatikoak ez ziren guztiz agortu. Batek daki nork erabaki zuen berau kentzea. Ezinezkoa da mendebaldeko ereduak Somalian edota, oro har, Afrikan ezartzen saiatzea; eta mendebaldea behin eta berriro saiatzen da horretan. Eraikuntza nazionalerako egitarau batek bakarrik konponduko du Somaliakoa eta horretarako, lehenbiziko urrats gisa, indar atzerritar guztiak handik ateratzea ezinbestekoa da.
Xabier Letona
14-15

GaiezGizarteaSektore bazPobreziaGKE
PertsonaiazRIZZARDINI1
EgileezLETONA1Gizartea

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude