argia.eus
INPRIMATU
«Hasi berri garen enpresoi ez digute arnasa hartzen uzten»
2021eko uztailaren 19a
Antonio Garamendi, EHko Enpresari Gazteen Elkartekoari elkarrizketa
«Hasi berri garen enpresoi ez digute arnasa hartzen uzten»
Antonio Garamendi, Euskal Herriko Enpresari Gazteen Elkarteko arduraduna
Eustat-ek, Eusko Jaurlaritzako estatistika institutuak egindako aztarketaren arabera, 1986 eta 1991 bitartean, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban enpresarien kopurua hirukoiztu egin zen. Koalitatiboki bestalde, enpresari berri hauek gehienak zerbitzuetan lan egiten dute, eta normalean enpresa txikiak izaten dira. Guzti honetaz, EAEko esparrura mugatzen den Enpresari Gazteen Elkarteko lehendariarekin, Antonio Garamendirekin aritu gara.
ARGIA. Egin dezakezu elkarteko kideen erretratu-robota?
ANTONIO GARAMENDI.
Argi utzi behar da, hasieratik, elkartea ez dela patronal bat. Elkartearen kideoi dagokigunez, ezaugarri komun bakarra enpresari izaera da. Ez gara ekonomiaren arlo bakarrean aritzen, nahiz eta gehienak zerbitzuetan lan egin, eta gure enpresak txikiak ala ertainak dira. Bestetik, gizonezkoak zein emakumezkoak gaude _hauek gero eta gehiago_, eta elkartean sartzeko adina 25 eta 35 urte artekoa da, nahiz eta 40 urte bitarteko batzuk ere badiren.
Interes defentsa baino, izpiritu bat bultzatzearren sortu ginen. Gure ideia enpresa humanizatzea da, goitik behera, eta pertsonak jartzea enpresa unibertso horren erdian.
A. Enpresariez heroiak balira hitz egin ohi da anitzetan.
A.G. Ez dut uste gure elkartean heroiak daudenik; aldiz, pertsona arruntak dira, normalean lan handia egiten dutenak, baina arruntak. Gainera, gure helburuetako bat enpresari izatearen zama arintzea da, hau da, ez da hain zaila enpresari izatea. Enpresa eta enpresariez hitz egitean jendea harritu egiten da. Industri baten jabea enpresaria da, eta bere kasa eta beste bi lagunekin ari den igeltsaria ere enpresaria da.
A. Ohizko enpresa ereduak krisian daude, enpresa eredu berria behar dela diote, langileen inplikazio handiagoarekin. Ados al zaude?
A.G. Ez dut uste ohizko enpresa ereduak krisian ala baliogabe gelditu direnik. Egia da enpresa handiek eta txiki edo ertainek dituzten arazoak ez direla berdinak. Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainek dituzten arazoak eta WVrenak ez dira berdinak. Beraz, eredu eta arazo desberdinez ari gara.
Hala ere, nik ezagutzen ditudan gazte enpresarien negozioetan ez dut sindikaturik ikusi, oso enpresa txikiak direlako, bospasei pertsonatakoak eta, aitakeriatan jausi gabe, familia handi bat bezalakoak dira. Enpresak bizi duen egoeragatik, eta elkarte anonimoak ala mugatuak izan, askotan kooperatiba bat balira bezala funtzionatzen dute.
A. Enpresa txikiak izatea ez al da txarra?
A.G. Euskal Herriko industri sareak birziklai prozesua bizi du eta zoritxarrez, industria honen pisua murriztuko da; baina negozioak egiteko sare berria sortzen ari gara. Bizkaian kokatuko da, esaterako, Europako sotfware institutua eta horrek teknologia eta berrikuntza ugarri ekarriko ditu Euskal Herrira, bertatik esportatuko direnak. Teknologia saltzeko ez dira beharrezkoak enpresa handiak. Eta jendea badago lan hori egiteko, hemengo langileria koalifikazio handikoa delako.
A. Zer iruditzen zaizkizu Eusko Jaurlaritzak eskainitako abantaila fiskalak?
A.G. Nire ustez, Eusko Jaurlaritzak badu borondate ona baina batzuetan onartu behar da gauzak ez direla ondo egiten. Zenbaitetan badirudi Administrazioa 15 urte atzeratuta bizi dela. Abantaila hauek lortzeko 30 langileko enpresa izan behar duzu eta inbertsio minimoak 50 milioikoa izan behar du. Beraz, ez da niretzat eta ez dakit norentzat den.
Orain arte, indarrean jarri diren neurriek kolpeak gutxitzeko balio izan dute gauzak berriak sortzeko baino. Eta aldiz, hasi berria den enpresa batek bakarrik neurri administratiboetan inbertsio gogorrak egin behar ditu, ez digute arnasa hartzen uzten. Gobernuek eta alderdi politikoek badute gauzak egiteko borondatea, baina batzuetan erratzen dira, gestioa hobetu liteke. Gehienetan, arazoa barrutik bizi dutenen iritzia jaso behar da.
A. Zein da zure iritzia Madrileko itun sozialari buruz?
A.G. Egin dezaketen gauza bakarra zuloak estaltzea da. Gaur egiten ari direna duela bost urte egin behar zuten. Orduan konpetitibitateaz hitz egiten zen, eta enpresa txikia eta ertaina zintzilik utzi zuten, interes tipoak oso altuak izan dira... Borondatea egon daiteke, baina argi dago erratu egin direla eta hori ere ez dute onartzen.
Myriam Gartzia
18-19

GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazGARAMENDI1
EgileezGARTZIA3Ekonomia