«Elkar lanean hasteko ezin gara biolentzia amaitu arte zain egon»


2021eko uztailaren 19an
Sabin Intxaurraga (EA)-ri elkarrizketa
«Elkar lanean hasteko ezin gara biolentzia amaitu arte zain egon»
Sabin Intxaurraga, Bizkaiko EAko lehendakari berria
Zeanuriko alkatea eta Gasteizko Legebiltzarreko parlamentaria da Sabin Intxaurraga, orain, Bizkaiko EAko lehendakari aukeratu dutena. Elkarrizketa egiterako unean kaleratu zen EUEk koalizioa amaitutzat ematen zuela berria. Egoera nahasi horretan, Sabin Intxaurragak aurrerantzean bere alderdiak eraman dezakeen bidearen berri azaldu digu, abertzale aurrerakoien arteko elkartzea bultzatuz.
ARGIA. Azken unean Maria Luisa Larrañaga ere aurkeztu zen Bizkaiko EAko lehendakaritzarako. Zein desberdintasun dago zuen programen artean?
SABIN INTXAURRAGA. Ez dut uste desberdintasun handirik dagoenik. Helburuetan bat gatoz baina sentsibilitate ezberdinak daude arazoen aurrean, eta norberak ere ukitua ematen dio. Nik argi eta garbi esan nuen nire ukituak zein diren. Alde batetik, euskara dago. Bestetik, herri honetan alderdi batek abertzale kontserbadoreen esparrua bereganatua du. Aldiz, alderdi aurrerakoi edo sozial-demokrata edo, azken batean, ezker abertzalea sakabanatuta dago: alderdi ezberdinetan eta helburu politikoak lortzeko biolentzia defenditzen dutenen eta ez dutenen artean. Nik abertzale aurrerakoiak edo ezker abertzalearen esparru hori batzeko urratsak ematea proposatzen dut. Urratsok bilguneak aurkituz etorriko dira. Elkarguneak indartu eta lehenbailehen batasuna lortzera jo, baina hori geroak esango du.
A. Elkargune horiek bultzatzeko indarkeria gainditzea jartzen al duzu aurretiko baldintza gisa?
S.I. Ez. Ezin gara biolentzia bukatu arte itxoiten egon, beharbada denbora igaroko bailitzateke. Ajuria Eneko Ituneko alderdiek HBrekiko eraman dute politika ez da egokia izan. Denok gaude herri honen normalizazio eta bake prozesuaren alde, eta gauza batzuetan ETA lankidetza zabaltzeko oztopo izan arren, argi dago HB gauza bat dela, eta beste bat, guztiz ezberdina, ETA. Elkarguneak hor daude eta eguneroko lanean ETA ez da existitzen, ETAk ez du zerikusirik. Baina kontuan izan behar da ETA batez ere ezker abertzalearen esparruan batasuna lortu nahi dugunontzat dela kaltegarria.
A. Bakea autodeterminazioaren bidez etorriko al da?
S.I. Herri honetan ETAren indarkeria badago, baina biolentzia instituzionala ere badago. Autodeterminazioa ez onartzea ez zait indarkeria erabiltzeko aitzakia iruditzen. Baina herri honen borondatearen kontra joatea ere biolentzia da.
A. Zu independentistatzat definitu duzu zure burua, EAn jende guztia horrela sentitzen dela uste al duzu?
S.I. Alderdi abertzale bateko kideak independentistak gara, gainera gure estatutuan helburua Euskadi aske bat lortzea dela azaltzen da. Independentista izango ez banintz, azken batean autonomista edo zentralista izango banintz, ez nintzateke EAn egongo.
A. EAko militantziaren zati handi bat EAJtik dator. Zuk EA ezkerreko alderdi bezala aipatzen duzu. Ez al zaizu iruditzen jatorria kontuan izanik militantziaren zati handi bat ez dela ezkertiarra sentitzen?
S.I. EAko militantzia aztertuz, %50etik % 60ra bitartean EAJtik datorrela ikusten da, baina gainontzeko % 40ak ez du zerikusirik izan EAJrekin. Beharbada EAko militantziaren zati bat, oso zati txikia, EAra EAJrekin gertatu ziren istiluetan Karlos Garaikoetxearekin identifikatuagoa sentitzen zelako sartu zen, sozial arloko politikari hainbeste garrantzirik eman gabe. Baina hau militantziaren oso zati txikia da, ez nuke % 5etik gora kokatuko. Gainontzekoak EAJtik EAra etorri ziren EAJren politika sozialarekin eta politika abertzalearekin bat ez zetozelako.
Tamalez, azken hauteskundeetan ikusi da EAk ikuspegi kontserbadorearekin lotuta egon den hauteslegoa galdu duela. Orain EAri botoa ematen diotenak alderdiaren politikarekin identifikatuta sentitzen dira bere politikarekin.
A. EA-EUE koalizioa iritsi al da benetan bukaerara?
S.I. Momentuz badirudi EUEk koalizioa amaitutzat eman duela. Berriro elkartze prozesu bat ematea gustatuko litzaidake. Hori posible litzateke lau ardatz nagusitan bat etorriz. Hau ez bada horrela, hobe da gauzak bere horretan uztea eta bakoitzak bere aldetik jarraitzea. Ezker abertzalea batzeko lau ardatzak hauek lirateke: autodeterminazio eskubidearen alde joatea; herri honetako normalkuntza eta bake arazoa konpontzeko bat etortzea, eta ez helburuetan bakarrik, baita tresnetan ere; hauteskundeetan eta hauen ondoren egin behar den itun politikan akordioa lortzea, eta baita, krisi ekonomikoari dagokionez ere.
A. Zer dela eta etorri da proposamena une honetan?
S.I. Ardatz horietatik hirutan ezberdintasunak daude. Autodeterminazio eskubidea ikusteko eran ezberdintasunak daude, Estatutuaren erreforma dela eta, normalkuntzan ere EUEk tresna ezberdinak ikusten ditu, Ajuria Eneko Ituna baliagarria dela uste baitu. Itun politikari dagokionean ere badirudi estrategia aldatu duela eta EAJrekiko harremanak sendotzearen bidetik doala. Horregatik, zehazteko ordua iritsi da.
A. Sektore batek Albistur kaleratu nahi duela zabaldu da. Zu kaleratzearen alde al zaude?
S.I. Albistur EAren zati bat da, EAko kide garrantzitsua eta ez nator bat ezkutuan egindako adierazpen horiekin. Nahiz eta berarekin bat ez etorri, Albisturrek eskubide guztia du adierazpen horiek egiteko.
Aitziber Yarza
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazINTXAURRAG2
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude