argia.eus
INPRIMATU
Andoni Tolosa: «Irratsaio bat abesti bat edota olerki bat baino zailagoa da»
2021eko uztailaren 19a
Andoni Tolosa Egin Irratiko esatariari elkarrizketa
Andoni Tolosa: «Irratsaio bat abesti bat edota olerki bat baino zailagoa da»
Denetarik egin izan du hernaniar honek: marraztu, abestu, idatzi... Baina ziurrenik zuk «Egin Irratia»n zuen «Hitz konjuroak» saioaren bitartez ezagutuko zenuen, literaturaz mintzatzen. Hau baita azken aldian gizon honen lan tresna erabiliena: irratia. Programazio aldaketak direla eta, «Apur t'erdi» saioan topatuko duzu.
ARGIA. Hilabete ta erdi dira jada «Egin Irratia»k bere programazio berria martxan jarri zuenetik. Berrikuntzen zer nolako balorazioa egiten duzu?
ANDONI TOLOSA. Harrera oso ona izan duela uste dugu. Oraindik ez dugu daturik, baina jaso dugun inpresioa hori izan da. Deiak dira orain arteko erreferentzia zuzena. Jauzi kualitatibo nabarmena izan delakoan nago. Adin nagusitasunera heldu gara, nolabait, bai forma, bai edukin aldetik. Saio kulturalen aldeko apustua egin da, inoiz ahantzi gabe gure informatiboenganako ardura, beraiek baitira gure programazioaren ardatza.
A. Hala ere, zuen irratia oso egoera larrian dago.
A.T. Eragozpen instituzionalei erantzun kreatiboa ematem saiatu gara. Horrek ekarri du gero eta entzulego zabalagoa izatea. Uste dut horrek asko eragozten duela gure irratiaren desagerpena.
A. Literatur saioa egiten duzu. Honen krisia heldu al da uhinetara?
A.T. Guztia dago krisian, literatura legez, baina horri erantzuten saiatzen ari dira. Halaber, azken aldian hain ezaguna egiten ari den Lubaki banda eta abar. Literatura, beste gauza asko ebzala, prozesu baten barruan dago, eta literaturak berak emango dio erantzuna.
A. Zure saioa entzuten dutenek irakurtzen dutela uste al duzu?
A.T. Entzulea ez da inozoa. Asko eskertzen ditu betikotasunetik kanpo geratzen diren saioak. Arazoa ez da irratiarena. Ezta entzulearena ere, gizarte osoarena baizik, ez duelako gauza berririk eskaintzen.
A. Zer da zailagoa, abesti bat, olerki bat ala irratsaio bat osatzea?
A.T. Irratsaio bat, abestiak kanpora zabaltzeko idazten diren bitartean olerkiak barrurako baitira. Eta irratsaioak bi prozesuen batuketa dira.
A. Zer nahiago duzu, irrati formula ala betiko irratia?
A.T. Betikoa, zalantzarik gabe. 50etako hamarkadan egiten zen irratia desagertu egin da, eta nire ustez txarrerako izan da. Atzerantzako pausoa eman du.
A. Irrati-nobela bat.
A.T. «Lucecita» eta, batez ere, «Los Porreta».
A. Abesti bat.
A.T. Tom Waits-en edozein.
A. Liburu bat.
A.T. Letendre-ren «Peter-Punk» izeneko komikia.
Amagoia Iban
71

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazTOLOSA2
EgileezIBAN1Komunikabid