«Literaturak ihes egin dio hemengo errealitateari»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Aldai idazleari elkarrizketa bere azken liburuari buruz
«Literaturak ihes egin dio hemengo errealitateari»
Xabier Aldaik «Bala zeru urdina» bere lehen poesia liburua argitaratu du
Azpeitiarra, 18 urte, Enpresa ikasketak egiten hasi berria, Xabier Aldaik bere gaztetan poema liburua kaleratu du Susa argitaletxearen eskutik: ageriko pozen zeru urdina zartatzen duten 31 bala. Hauxe duzue elkarrizketaren mamia. Honezaz gain, belaunaldi berriaren ekarpenaz eta literaturaren gainean aritu da, oro har, mizto zorrotzez eta aurpegi emanez.
ARGIA. Nola sortu zaizu idaztearena?
XABIER ALDAI Jose Luis Otamendik ematen zizkigun euskarazko klaseak eta hark animatu ninduen zeozer egitera.
A. Zergatik poesia eta ez narratiba?
X.A. Narrazioan, idazten duenarengandik bereziko den pertsonaia bat sortu behar delako eta ez dut nahikoa heldutasunik horretarako.
A. Poesian, berriz, pertsonaia nagusia norbera al da?
X.A. Nire kasuan, poemei batasuna ematen dien elementua nitasuna izan daiteke, baina bestela ez dut uste nire irudiko batere dagoenik.
A. «Bala zeru urdina» izenburuak zer mezu dakar?
X.A. Poz giroa adierazten du zeru urdinak, gauzak ondo doazela; bala, horren aurka doan zerbait da (azalean poza, barrutik usteldura).
A. Zerk kezkatzen zaitu idazteko orduan?
X.A. Gai zehatzik ez dago. Burura datorkidan oro dut idazgai, batipat, momentu puntual bateko kontakizunak.
A. Liburuak bi zati ditu.
X.A. Lehenengoa gogorrena, kritikoena; bigarrena, askoz ere intimoagoa, diario baten egituraz. 31 poema guztira.
A. Poesia laburrak edo luzeak, zer nahiago?
X.A. Poesia narratiboaren bidetik jo dudanez, luzeak nahiago. Balore literarioari baino garrantzi handiagoa ematen diot mezuari eta horretarako luze aritzen naiz.
A. Jose Luis Otamendik egindako hitzaurrean zure poesia modernoa dela aipatzen du, Arestiren ondotik egin den modernoena.
X.A. Ezin da gure artean konparaziorik egin: gure poesiaren urteotako jarduera Arestiren jarraipena da; nik, aldiz, lan bat baino ez dut egin.
A. Literatura banda berririk badatorrela...
X.A. Lehenago ere, zenbait gaztek banda literarioak sortu zituzten, eta horrela arituta errazagoa zuten heldutasuna lortzea.
Lubaki-rekin ere gauza bera gertatuko da. Kalitateko jendea badago, eta bere fruituak berehala ikusiko dira.
Euskal literatura munduari freskura ekarriko dio. Euskal Herrian dinosauru asko daude, liburu asko eta politak egindakoak, baina ezer berririk ez dakarte.
A. Zergatik hain irakurle gutxi gurean?
X.A. Idazlea urruti dago herriarengandik. Idazlea oso ona dela esaten da bere hizkuntza oso aberatsa denean, objetu bat definitzeko hogei sinonimo ateratzen dituenean... baina gero, irakurtzen duenari oso zaila egiten zaio interpretazio bat egitea eta askotan ihes egiten dio.
Idazten denean gehiago erreparatu beharko litzaioke errealitateari eta gizarte honen beharrak asetu. Literaturak, hemen bizi den errealitateari ihes egin dio. Gehiago hartu izan da euskararen normalizazioa lortzeko arma moduan, ordea ezin da horretara bakarrik mugatu.
A. Idazle aritzeko asmorik?
X.A. Euskal literaturan dinosauru eta mesias asko dago eta ez dut nire burua horien moduan ikusten. Ez nuke nahi gainera. Esperientzia oso polita izan da, gauza asko atera ditut honetatik; haatik, beste esperientzia askotara irekita egon behar dut. Gauza gehiago daude nire bizitzan, une honetan inportanteagoak direnak.
A. Berdin tratatuko al zaitu kritikak (bere adina gogoratuz)?
X.A. Jendeak beti uste du 35 urteko bat askoz ere jakintsuago, helduagoa dela, eta hari bai, kritika egiten zaio, eta besteari, gazteari, ez. Horren kontra nago. 35 urte edo 18 izan, batari eta besteari berdin egin behar zaio kritika eta merezi badu egurra eman.
J.J. Petrikorena
48-49

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakALDAI1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazALDAI1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude