«Nire bizitzako jokaldirik zailena Boliviara joatea izan zen»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Azkargorta Boliviako selekzioaren entrenatzaileari elkarrizket
«Nire bizitzako jokaldirik zailena Boliviara joatea izan zen»
XABIER AZKARGORTA
Gonbidapenez 1930 eta 1950eko Munduko Futbol txapelketetan parte hartu bazuen ere, oraingoa lehen aldia izan da Boliviako futbol selekzioak sailkapena lortu duena. Estatu Batuetan izango da Bolivia. Eta taldearen zuzendari, euskaldun bat, Xabier Azkargorta. Gaztetxoak entrenatzetik Espainiako lehen mailako hainbat talde entrenatzera heldu zena zalantzaz beterik joan zen Ameriketara.
ARGIA. Entrenatzaile izatera oharkabean iritsi zarela idatzi dute zenbait komunikabidek. Egia al da hori?
XABIER AZKARGORTA. Ez. Alde batetik, artean jokalari nintzela, beti pentsatu izan nuen entrenatzaile izaten bukatuko nuela. Azpeitiko ikastolan soinketa irakasle nengoenean ere gazteak entrenatzen nituen. Zarauzko hondartzako txapelketan ere umeen talde bat entrenatzen nuen... Buruan nahiko sartuta neukan entrenatzaile izatea.
Egia da ez nuela uste maila hauetara helduko nintzenik, baina entrenatzea beti izan dut helburu. Azpeitira itzuli eta gero, amateur gisa aritu nintzen jokatzen eta aldi berean gaztetxoekin hasi nintzen.
A. Hain gora heltzea espero ez zenuelako egin zenituen agian mediku ikasketak.
X.A. Nahiko kostata gainera. Gure aitak, gainera, uste zuen ez nuela inoiz bukatuko. Bost urte eginak nituen Bilbon eta bi bakarrik falta zitzaizkidala ikusita, Bartzelonan amaitzea erabaki nuen.
A. Espainiako Lehen Mailako Español taldearen entrenatzaile zinela izan zen hori. Aurretik Hirugarren Mailako talde bi eta Bigarren Maila B-ko bat entrenatuak zenituen. Zein da mailarik gogorrena entrenatzailearentzat?
X.A. Onena Lehen Maila da. Entrenatzaile batek, gaztetxo, regional, hirugarren, bigarren zein lehen mailako taldeen aulkian, berdin berdin sufritzen baitu. Lehen Mailan komunikabideen presioa gehiago sentitzen da, baina diru zein estatus mailan askoz ere hobeto dago. Maila guztietan berdina den sufrimendua konpentsatuagoa da.
A. Garai horretan ezagutu zenuen zure laguna den Diego Armando Maradona jokalaria.
X.A. Barcelona F.C.era etorri zenean, ni Español taldearen entrenatzailea nintzen, eta bera ezagutzeko aukera izan nuen. Harreman ona sortu zen gure artean. Ondoren, Espainiako Ligara itzuli zenean, nik jada irekia nuen klinikan azter zezatela eskatu zuen. Guk egin genizkion azterketa guztiak eta guk osatu genizkion pisua galtzeko taulak.
A. Español taldean, Espainiako beste hainbatetan ondoren egin bezala, urtebete eta gutxi iraun zenuen. Hala ere, guztietan lan ona egin izanaren inpresioa utziz... Zure lana beharrean zure zorte ona aipatu izan dute.
X.A. Zorteak emakume izena duela esaten da. Eta izen hori duenez, konkistatu egin behar dela. Uste dut zortea horrelakoa dela. Ona denean ez dela nola-hala heltzen. Lana egin behar dela bera hel dadin.
Kontua da ikastolan lanean eta Ondarroan entrenatzaile nengoela, Tarragonara joatea tokatu zitzaidala. Horretarako gauza asko utzi behar izan nituen. Baita nire andreak ere. Lana eta dena utzi eta Tarragonara joan. Partidua amaituta denek dakite emaitza, baina hasi aurretik apustua gogor egin behar da. Gero, ongi irteten denean, denek diote zorte ona izan dela, baina zortea aurretik bilatu egin behar da.
A. Zorte bila joango zinen Boliviara ere, futbol munduko ia inork ez baitzuen sinesten zuk han egin zenezakeen lanaren balioan.
X.A. Egia da inork ez zuela sinesten nigan orduan. Nire amak uste zuen Boliviara misiolari gisa joan nintzela. Berez horrela zen, gainera. Baina hara iritsi eta gero, nahiko jokalari onak zeudela konturatu nintzen.
A. Zer gertatu zen zu hara heldu eta jokalari on horiek Estatu Batuetako Mundu Txapelketarako sailkatzea lortu duen taldea bihurtu bitartean?
X.A. Oso irekiak zeuden edozer gauza ikasteko. Han beti erabili dudan sistema honako hau izan da: futbolean bizitzan bezalaxe jokatzen dela pentsatu behar da. Hori maximatzat hartuta, bizitzen erakutsi diet jokalariei. Hau da, furtbolaria baino lehenago pertsona jarri, eta ondoren jokatzen hasi.
Guztia ongi joan da batez ere oso irekiak zeudelako edozer gauzatara. Nire hitzaldietara paper eta kasetarekin joaten ziren. Badakit han erakutsi nituen gauza mordoa hemengo jokalari profesional askok ez zizkidatela entzun ere egingo.
A. Beraiek ere zerbait erakutsiko zizuten...
X.A. Bizitza oso gogorra dela erakutsi didate. Ez dela batere erraza. Hemen asko kexatzen garela ustez dugun bizimodu txarraz, eta hara joan behar dela bizitzaren benetako gogortasuna ezagutzeko.
A. Nolakoa da hango bizimodua?
X.A. Oso gogorra. Adibide bat jartzearren, hemengo jokalari profesionalen bizimaila ezagutzen dugu. Nik Bolivian sarritan ez nuen jokalariekin kontaktuan jartzeko telefonorik, ez zutelako horretarako dirurik. Bizileku itxurosorik ere ez dute askok.
A. Europako futboletik urrun da, beraz, oraindik.
X.A. Behin zelaira irtenda ez dago desberdintasunik. Orain, zelaitik kanpora, hemengo futbolariek duten ospea, estatusa eta bizimaila oso urruti daude hangoentzat. Baina, berez, egiten den futbola berdina da. Hango hainbat futbolari hona ekarriko balira, oso ongi jokatuko lukete.
A. Clementek Espainiako selekzioa entrenatzen du. Zuk Boliviakoa. Biak jokalari ohiak zarete. Parekotasunik ikusten al duzu zuek bien artean?
X.A. Ez, izenean bakarrik gara pareko. Biak Xabier gara. Bestela, bai pentsatzeko moduan, bai izakeran, oso desberdinak garela uste dut. Horrek ez du esan nahi bat bestea baino hobea denik, baina bai oso desberdinak garela.
A. Espainiako Entrenatzaile Eskolako irakaslea zara. Irakatsi al daiteke entrenatzaile izaten?
X.A. Bai.
A. Edozein izan daiteke, beraz, entrenatzaile?
X.A. Ez. Uste dut, hain zuzen ere, horretan datzala erru handiena. Zenbaitek pentsatzen du futbolari ona izateagatik entrenatzaile ona izango dela, eta ez da maisu onena gehien dakiena baizik eta hobetoen erakusten duena. Jokalari askok pentsatzen dute bere lana bukatu eta gero ezertxo ere ikasi gabe izan daitezkeela entrenatzaile, beraiei egin dietena egiteko. Eta ez da berdina. Are nabarmenago gaur egun, entrenatzaile batek beste gauza asko egiten ikasi behar duelako.
A. ETBn ere aritu zara. Mikrofonoa edota aulkia nahiago?
X.A. Aulkia, dudarik gabe. Hori bai, futbolari lotuta segitzeko modu ona da medikuntza zein komunikabideekin harremana izatea.
A. Zer moduz tratatu zaituzte kazetariek?
X.A. Ongi. Ez naiz nire burua gehiegi saltzen duen pertsona, baina ezta gutxiegi saltzen duena ere. Beti nire tokian egoten saiatu naiz.
A. Zeintzuk dituzu etorkizunerako proiektuak?
X.A. Orain artean behintzat Mundu Txapelketarakoa dakit. Futbolak irakatsi didan gauza bat da oso zaila dela luzerako planak egitea. Ondorengoa ikusiko dugu. Guztiz irekia nago edozein proposamenetara, baina ez naiz inorengana joango atea ireki diezadan.
A. Futbolean bizitzan bezalaxe jokatu behar dela esan duzu lehen. Hori kontuan hartuta, zein izan da zure bizitzako jokaldirik zailena?
X.A. Boliviara joatea.
A. Nork sartu dizu golik politena?
X.A. Zalantzarik gabe, nire emazteak.
A. Zein arlotan sentitzen zara jokoz kanpo?
X.A. Dantzan.
A. Zein izan duzu arbitrorik gogorrena?
X.A. Neure bizitza.
A. Jokalari hotza ala beroa zara bizitzan?
X.A. Beroa, beti beroa.
Amagoia Iban
22-26

GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
PertsonaiazAZKARGORTA3
EgileezIBAN1Kirola

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude