Zenbait galdera Euskal Banku Publikoaren gainean


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Banku Publikoari buruzko elkarrizketa M.Fernandez eta M.Alvare
Zenbait galdera Euskal Banku Publikoaren gainean
Azken berriek diotena gauzatuz gero, eta horretarako EAJ eta PSOEren arteko akordio politikoa behar da, Euskal Herrian Euskal Banku Publikoa izango dugu. Honen eremua EAE izanagatik ere, Mario Fernandez abokatu ekonomilaria, J.R. Goikoetxea «Ardotxi» «Egin»eko kazetaria eta Manu Alvarez ekonomilariarekin aritu gara banku hau zer izan daitekeen jakiteko.

ARGIA. Zertarako behar dugu Euskal Banku Publikoa?

MARIO FERNANDEZ. Izan daiteke kreditu institutu ofiziala, eta honen bidez Administrazio publikoaren finantz jarduera bideratu. Bigarren urrats batean, euskal banku erakundeek gaur egun Madrilen jartzen dituzten koefizienteen jarlekua izan daiteke. Eta azkenik, une honetan aurrikusten ez den banku zentrala izan daiteke, hau da, edozein herrialdek duen banku zentrala. Azken hau burutzeko gaur egun ez dugun subiranotasuna beharko genuke eta horregatik posibleenak lehenengo bi aukerak dira.
MANU ALVAREZ. Nire ustez ez dugu horrelakorik ezertarako behar. Banku publiko bat edozein banku bezalakoa da, baina kasu honetan Eusko Jaurlaritza eta diputazioen esku egongo da. Alde teoriko batetik, honek beteko dituen funtzioak Administrazioko beste sail batek bete dezake: Hazienda sailak, esaterako, eta funtzio hauek banku egitura behar badute aurrezki kutxak egin dezakete, Administrazioak bertako administrazio kontseiluak kontrolatzen dituelako.

A. Nork izan beharko luke banku honen ardura? Eusko Jaurlaritzak ala Madrileko Gobernuak?

M. F. Argi eta garbi, euskal instituzioek. Posible da bien arteko koordinazio irizpideak ezartzea finantz politikari dagokionez. Baina, hala ere koordinazioa berdinen arteko negoziazioa da.
J.R. GOIKOETXEA. Eusko Jaurlaritzak. Baina une honetan ez badauka gaitasunik politika ekonomiko bat egiteko, edo bertan dauden enpresa publikoetan parte hartzeko, are gutxiago euskal banku publikoa lortzeko. Ez dut uste gauzatuko denik.

A. Zer diru izango luke? Nola jokatu, burtsan, salerosketetan?

M. F. Kreditu industrialeko institutu ofiziala bada, eta honen bidez finantz jarduera koordinatzen bada, Eusko Jaurlaritza eta diputazioetako aurrekontuetatik dirua jaso beharko luke. Bestetik, bertako banku erekundeek gaur egun Espainiako Bankuan jarri behar dituzten koefizienteak Euskal Bankuan jarriko balituzte, bigarren diru iturria izango genuke. Banku bezala, diru horrekin trafikatu beharko luke diru hori errentagarria egiteko eta horrela ere diru sarrera gehiago lortu.
M. A. Helburu nagusia Espainiako Bankuan dauden kutxa koefizienteak erakartzea litzateke. Baina duela urte gutxi jarritako sistemaren arabera, koefiziente hauek gero eta gutxiago dira eta hamar urteren buruan, agortu egingo dira. Hala ere, banku zentralek mugiarazten dituzten gainerako koefizienteak laster Europa mailako banku zentral batera pasatu beharko dira, diru eta ekonomia batasunaren ondorioz. Beraz, kutxa koefizienteen atal bat desagertu eta bestea Europara joaten bada, ez du zentzurik gehiago deszentralizatzea Euskal Bankua sortuz.

A. Zer ekarriko lioke euskal ekonomiari?

J.R. G. Aztertu beharko litzateke gestioa eta duen gaitasuna gestio hori aurrera eramateko. Argi dago estatuak badituela karta politiko batzuk, eta esku sartzen ez badu ikusi behar zer gertatuko litzatekeen. Hala ere, eragina izango luke, batez ere sektore publikoan, baina euskal ekonomia bizkortzea ez dut uste posible denik banku publiko batekin, gauza asko aldatu beharko lirateke.
A. Benetako bultzada ala suntsipena ekar dezake Euskal Banku Publikoak?

M. F. Ez du zertan suntsipena ekarri behar, finantz erakunde berria baita. Oso desberdina da erabilpen ona edo txarra egitea, baina ez du ondorio txarrik ekarri behar. Diru kopuru garrantzitsu baten bideraketa administrazio publikotik egitea ez da ezkorra, baikorra baizik. Hau da, une honetan Madrilera doan dirua hemen gelditzea esanahi du.

A. Nazioarte mailan, diruen gorabeherak direla eta, ez al zaigu bankua handiegi gelditzen?

M. F. Ez, zergatik? Azken batean, banku horrek edozein diruzaintza saileko irizpide berberak erabiliko ditu eta horren arabera merkatuan jarriko dirua, beste herrialde baten zor publikoan edo atzerriko txanponetan edo errentagarria iruditzen zaion beste inbertsio batean.
M. A. Europako Diru Sistemak ezarriko du txanponen balioa eta, zentzu honetan, Euskal Banku Publikoak ez du aukerarik izango eskua sartzeko, Estatutuak ez baitio eskubiderik ematen. Eta, bigarrenez, Europako diru motak desagertzeko zorian daudenean diru bakarra sortzeko, ez du zentzurik Euskal Bankuak.
J.R. G. Argi dago une honetan finantzen mundua oso nazioartekoa dela, eta erabakiak Japonian, Estatu Batuetan eta Alemanian hartzen direla. Euskal Herriko finantz `etxolak' ez luke gauza handirik erabakiko.

A. Diruarekin espekulatzeko sortuko den bankua da?

M. F. Honek diruarekin egingo duena lege baten bidez zehaztuko da eta enpresen laguntzarako, kreditu eta beste gazua batzuen artean, diru horrekin negoziatu beharko luke.
J.R. G. Ikusi egin behar zer egiteko asmoa duten. Burtsan jokatu, espekulazioa, maileguak zabaldu sektore publikoarentzat, zor publikoan inbertitu...

Myriam Gartzia
20-22

Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Banka
Gaiez\Politika\Estatuak\Espainia\Erakundeak\Autonomiak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Jaurlaritza
Pertsonaiaz\ALVAREZ5
Pertsonaiaz\GOIKOETXE10
Egileez\GARTZIA3\Ekonomia

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude