Iñaki Altunari elkarrizketa Euskadiko Sokatira Selekzioari buruz
Iñaki Altuna: «Selekzioen arazoa ez dugu kirolariek konpondu behar»
ARGIA. Euskadiko Sokatira Federazioak, orain txirrindulariek bezala, egina du selekzio bezala ofizialki lehiatzeko saioa. Ez duzue lortu.
IÑAKI ALTUNA. Gure kirola pixka bat berezia da. Euskadikoaz gain ez dago sokatira federaziorik, Espainian alegia. Urtero saiatu izan gara Euskadi bezala lehiatzen, Nazioarteko Sokatira Federazioaren bilkura nagusira gure eskaera eramanez. Duela lau urte egin zen azken bozkaketa eta galdu egin genuen. Erdiak baino gehiagok baiezkoa eman zigun, baina bi heren behar zirela eta, ez genuen neurririk lortu. Federazioko lehendakariak, holandar ordezkariak, Olinpiadetara eraman nahi du soka-tira. Hori dela eta, Euskadi bezala lehiatzea ezinezkoa dela diosku beti. Azkenean, Espainia izenpean aritzen gara nazioarteko lehiaketetan.
A. Konponbiderik ikusten al diozu arazoari?
I.A. Ez da erraza, oraingoz behintzat. Jokalari asko sartzen dira joko horretan. Gainera, ez dut uste kirolariek konpondu beharko genukeenik. Gure lana ahalik eta ondoen prestatu eta aritzea da, ez besterik. Politikariek ere zer esanik izan beharko lukete. Baina ez dute ezer esaten. Horretaz arduratu beharrean, beste gauza batzuk lantzen dituzte. Ez dakit zertan dabiltzan.
A. Txirrindularitzan fundazio bat sortzea erabaki dute. Horrek bidea ireki al diezaieke beste kirol batzuei?
I.A. Horrelakoak beti onuragarriak dira. Zaletuen laguntza dute, agian guk ez duguna, askoz ere jarraitzaile gutxiago izan baitituzte Euskadiko selekzioa osatzen saiatu diren beste kirolek, futbolak ezik.
Amagoia Iban
33
Gaiez\Kirola\Euskal sele
Pertsonaiaz\ALTUNA10
Egileez\IBAN1\Kirola