«Enpresa txikiok askatasun handiagoa dugu merkatuari egokitzeko»


2021eko uztailaren 19an
Patxi Noblia, Sokoako zuzendariari elkarrizketa
«Enpresa txikiok askatasun handiagoa dugu merkatuari egokitzeko»
Patxi Noblia, Sokoako zuzendaria
Azken urteotan Iparraldean sortu diren enpresen artean ikurretako bat den Sokoako zuzendaria da Patxi Noblia. Bulegoko altzarietan ari den enpresa honek lantegi berri bat dauka Hendaian eta bera da Iparraldeko ekonomia animatzen duen Herrikoa taldearen bihotza ere.
ARGIA. Lanpostuak kentzen diren une honetan Sokoak oraindik sortzen ditu. Nolaz hori?
PATXI NOBLIA. Erran behar da lanpostu gutti sortu ditugula. Azken urtean gure taldeak % 10eko emendazioa izan du. Une honetan bulegoko merkatua aski kaskar dabil eta gehien hunkituak diren merkatuak Frantziakoa eta Espainiakoa dira. Azken bi urteetan merkatuak % 30eko jaitsiera jasan du. Pastiza ttipitu da baina pastel horretatik lortzen den zatia handitu da. Zergatik? Enpresa ttikia garelako eta maila apaleko tresneria baliatzen dugulako: horri esker erraztasun handiagoa dugu modelo berriak eskaintzeko. Askatasun gehiago dugu gure merkatuari egokitzeko.
Bestalde, praktikatzen ditugun prezioak aski merkeak ditugu eta momentu honetan gehien sufritzen duen produktua maila goragokoa da. Horregatik ere gehiago saltzen dugu.
A. Mugen desagerketak zerbait aldatu ote du zure lan egiteko moduan?
P.N. Dudarik ez, baina zentzu txar eta onetan. Produktuak saltzeko eta baita erosteko ere erraztasun handi bat irabazi dugu, gastu guttiago dugu eta paper kontuak anitz arindu dira. Baina merkatuan gosez dabiltzan asko dauzkagu eta ari dira merkatuak jan nahian. Hori dena bere lekura iritsi arte ez dugu bake handirik izanen. Horrek ondorio asko ditu gure politika komertzialean. Adibide bat emateko, Italiako enpresa ttiki batek ez badu lanik prezioak jaisteko marabilak egiten hasiko da merkatuak irabazteko. Horri erantzun egokiena atzematen saiatu behar dugu.
Bestalde, buruan dauzkagun mugak ez dira oraindik desagertu. Europa berri horretan sartzeko prest ez ginen agian, bereziki Euskal Herrian uste dut egiturak falta direla eta ez da ez ekonomikoki ez politikoki ezer pentsatua. Hitz asko entzuten dira baina ekintza gutti daude.
A. Beraz, politika komertzial berria pentsatu behar izan duzue?
P.N. Gure azken urteetako politika izan da beste enpresa batzuekin elkartzea. Erosteko molde berriak antolatzeko, adibidez. Zeren oso zaila da denetan bakarrik asmatzea eta gauza guztiei buru egitea. Beraz, Hegoaldeko enpresa batekin elkartu gara eta molde bat erdi prezioan lortu dugu. Berdin egiten dugu Italiako eta Alemaniako ekoizleekin, baina praktika horiek ez dira hain erraz sartzen herri horietako ohituretan.
A. Datozen hamar urteetarako asmoak Sokoarentzat?
P.N. Bizitzea. Mundu zail honetan gure egoera nahiko ona da baina ez dakit nolakoa izanen den bost urteren buruan. Krisis latz batean gaude baina etorkizuna ona egon behar luke gure sektorean, gero eta gehiago, eserita lan egiten baita. Guk gure produkzioaren % 84 Estatu frantziarrean saltzen dugu, kanpoan exportazioko heren bat Belgikan eta laurden bat Hegoaldean. Kanpoan egindako merkatuak askotan kasualitatez egindakoak dira. Baina saiatzen gara Europa Iparraldeko herrietako merkatuak lantzen, eta zabaltzen.
A. Sokoak zeukan irudia aldatu ote da?
P.N. Irudia aldatu da, errealitatea aldatu baita. Langile kopuruaren bi herenak azken sei urteetan sartu dira eta jendeak frogatu ahal izan du eskaintzen dugun profesionaltasuna. Gure irudia saldu nahi bagenu Madrilen, arazoak genituzke oraindik, baina hemen gauzak aldatu egin dira. Gisa guztiz, gure kezka nagusia da merkatuari erantzutea, ez dugu irudi berezirik saldu nahi, ez bada gure profesionaltasuna. Ez gara marka handi bat merkatuan, beraz, gure lan nagusia da gizartearen aldaketak jarraitzea.
A. Tresna berezirik behar ote da Iparraldean ekonomia bultzatzeko?
P.N. Egoera ekonomikoa txarra dugu eta nire ustez hori aldatzeko gai den arduradun edo buruzagirik ez daukagulako, bai Iparraldean, bai Hegoaldean. Agian krisiari esker jendea konturatuko da hemengo buruzagiek hartu behar diren erabakiak ez dituztela hartzen, eta aldatu behar direla. Hori zen amets zahar bat, agian dirau oraindik.
Ixabel Etxeberria
20-21

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazNOBLIA1
EgileezETXEBERRI11Ekonomia

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude