«Soinu ezberdina lantzen baduzu mundu guztiak kopiatzen zaitu»


2021eko uztailaren 19an
Def Leppard taldea Donostian
«Soinu ezberdina lantzen baduzu mundu guztiak kopiatzen zaitu»
Maiatzaren 22an jo zuen Donostian Def Leppard taldeak
Anoetako Belodromoan jo zuen maiatzaren 22an Def Leppardek, 70eko hamarkadaren bukaeran sortu zen talde ingelesak. Boskote heavy honek bira ugari egin ditu eta milioika disko saldu, baina atseginak ez diren ezusteak ere izan ditu: Steve Clark gitarrajolea hil zenean edo istripu baten ondorioz Rick Allen bateriajoleak beso bat galdu zuenean.
ARGIA. Grabatzeko garaian, badirudi zuen asmoa beti izan dela diskoak ondo lantzeko nahiko denbora izatea. Sortu zinetenetik bost disko besterik ez dituzue argitaratu.
DEF LEPPARD. Gure asmoa, berez, ez da gauzak horrela egitea baina zirkunstantziak medio horrela ateratzen zaizkigu. Lehenik, birak oso luzeak izaten direlako; eta bigarrenik, denok ezagutzen ditugun aurkako gertakariak izaten direlako.
Beste diskoen grabaketetan soberan gelditu ziren kantuak bilduko dituen lan bat plazaratu nahi dugu, pieza akustikoekin... Aurten argitaratuko da disko hau.
A. Asko landu dituzue gitarrak «Adrenalize» azken diskoan.
D.L. Ez zitzaigun ezer kostatu gitarrak sartzea grabaketan. Hori da gure lana. Gainera, erraz egin genuen lan hau. Errazago «Adrenalize» azken diskoan «Hysteria» aurrekoan baino, esperientzia handiagoa baitzegoen. Hala ere, asko hunkitu gintuen grabaketak. Steve Clark gitarrajolearekin oso ondo moldatzen ginen, eta grabatzen ari ginela denbora pasatu ahala konturatzen ginen jadanik ez zegoela eta ez zela gehiago egongo. Oso zaila egin zitzaigun grabaketa. Gitarrak sartu baino, azken hau izan zen gehien kostatu zitzaiguna.
A. Pertsona horren heriotzak eragin handia izan zuen taldean. Kantu batean hori adierazten duzue.
D.L. Steveren heriotzak eragin handia izan zuen guregan. Baina taldea indartsuago bilakatu da, eta mota honetako gauzen bitartez gehiago estimatzen duzu daukazuna.
A. Zer diozue bere ordez taldean sartu zen Vivian Campbell gitarrajole berriari buruz?
D.L. Ongi aukeratu genuen, Vivian Campbellek ongi jotzeaz gain batidanik izan garelako lagunak. Taldean, lehenik lagunak gara eta gero musikariak. Bere izaera dela medio, biran urtebete egin ondoren argi ikusten dugu ondo aritzen dela gure talde egituran.
A. Azken lana da, beharbada, Def Lepparden diskorik melodikoena.
D.L. «Hysteria» aurrekoa da azken hau baino melodikoagoa.
A. Zer gelditzen da «On trough the night» Def Lepparden lehenengo diskotik lan berrian.
D.L. Taldearen norabidea mantendu egin da. Baina soinu ezberdina eginez arrakasta izaten baduzu mundu guztiak kopiatzen zaitu. Soinu mota hau lantzen hasi eta gero sortu ziren Bon Jovi eta horrelako taldeak. Disko bat plazaratzen dugun bakoitzean, kopiatzen gaituztenek zer egiten duten jakin nahi izaten dugu beraiek jorratzen duten soinu bera guk ez lantzeko.
A. Azken diskoan aurrekoetan baino gehiago aritu zarete ekoizpenean.
D.L. Ezberdina izan zen disko honen grabaketa. Robert John «Mutt» aurreko ekoizleak ideia ugari zituen eta soinu ezberdina lortuko genukeen seguruenik bera izanez gero, baina ezinezkoa zen berak estudioan parte hartzea Bryan Adamsen azken diskoa grabatzen ari baitzen.
A. Zer ikus daiteke Def Lepparden bira honetan?
D.L. Suedian egin genituen lehenengo kontzertuak nahiko arraroak izan ziren, aurretik Amerikan jo baikenuen oholtza biribil baten gainean. Europan erabiltzen ari garen eszenatokia txikiagoa da, baina badu abantaila bat: barrutik hobe entzuten dugu, gitarrak eta abar. Oholtza biribilean soinua galdu egiten baita pixka bat.
Kontzertu on batzuk egin ditugu. Aldatu baino trinkatu egin ditugu piezak kontzertu osoa dinamikoagoa izan dadin. Entzuleen erantzuna Parisen oso ona izan zen. Dena ondo ateratzen den aldi horietako bat izan zen. Gainerako emanaldiak horrelakoak izan daitezen espero dugu.
Sergio G. Cruzado
50-51

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakDEF LEPPARD
EgileezCRUZADO1Kultura

Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude