argia.eus
INPRIMATU
Ramon Etxezarreta: «`Berbaguren"en, kultur gaiei buruz hitz egin nahi dugu»
2021eko uztailaren 19a
Ramon Etxezarretari elkarrizketa
Ramon Etxezarreta: «`Berbaguren'en, kultur gaiei buruz hitz egin nahi dugu»

Urrestilar hau ez da gaur goizekoa idazte mundu honetan. Hala ere «Euskararen hiztegi erotikoa», Marino Lejarretaren biografia argitaratzeko ideia, eta hainbat aldizkari eta egunkarietan idatzi izanagatik ezaguna badugu ere, «Berbaguren» saioa medio, asteartero gure etxeetan sartzen da. Hizkuntz teknikaria eta itzultzaile izateaz gain, telebistako erronka berri honi gogotsu eutsi dio. Pogramari buruzko iritziak direla eta, Ramon Etxezarretak, «Egunkaria»n azaltzen direnei buruz zera dio, «Berbagurenek, Ines Intxaustiri muxu handi bat zor dio».
ARGIA. Nola sortu zitzaion Ramon Etxezarretari «Berbaguren» programa egiteko aukera eta zein dira bertako helburuak?
RAMON ETXEZARRETA. Euskal Telebistatik dei bat izan nuen eta kultura munduko programa bat aurrera eramateko aukera eman zidaten. Baietz erantzun nien eta ondorioz, asteartero aireratzen gara. Zeuden baliabide teknikoei ez nien inongo baldintzarik jarri. Helburuei dagokionean, kultura alorrean lan bat egitea litzateke. Hau lortu nahian, zenbait gai jorratzen ditugu, kultura gai ez hain lehorra egiteko esperantzez. «Berbaguren»en asmoa, ahalik eta emanaldirik atseginena aurrera ateratzea da.
A. Astearteroko emanaldia nola deskribatuko zenuke?
R.E. Elkarrizketaren formula zuzena iruditzen zait eta bi pertsonaia eraman ohi ditugu. Bi gonbidatuek kulturaren inguruko alorren batekin duten lotura baliatuz, gai bati buruz solasean jarduten dugu. Hasieran gonbidatu bakoitza banan-banan elkarrizketatzen dut, saioko partaideen aurkezpen gisara edo.
A. Tarteka , bertsolari bat, biolontxelista baten laguntzaz, gaiaren inguruan bertsotan jarduten da.
R.E. Musika tresnaren inguruan, pentsatzeko denbora gutxi neukan eta segurura jo nuen. Bertsoak hitzarekin duen erlazioa medio, bertsolari bat eramatea erabaki nuen. Bertsoak botatzeaz gain, bertsolariak askatasun osoz, elkarrizketa eteteko eta bere iritzia emateko aukera dauka.
A. Saioaren inguruan zer azpimarratuko zenuke? Ikusle kopuruak kezkatzen ahal zaitu?
R.A. Lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Baina, gainontzeko gonbidatuak mespretxatu gabe, Kaki Arkarazo azpimarratu nahi dut, nire «inpertinentzia» primeran agoantatu zuelako.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazETXEZARRET1
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid