«Hemengo gizarteak merezi dituen espetxeak ditugu»


2021eko uztailaren 19an
Antonio Beristain kriminologoari elkarrizketa
«Hemengo gizarteak merezi dituen espetxeak ditugu»
ANTONIO BERISTAIN
Filosofia, Humanitateak, Teologia eta Zuzenbide ikasketak eginda, zazpi hizkuntza baino gehiago menperatzen ditu azken urteotan Donostian bizi den bilbotar honek. Nazioarte mailan kriminologo onenetarikotzat hartzen dute. Bakea, krimena, kriminala, gizartea... bere bizitza osoan landuz joan den gaietaz hitz egin digu bere zuzendaritzapean dagoen Kriminologiaren Euskal Institutuaren egoitzan.
ARGIA. Zein dira Kriminologiaren Euskal Institutuaren sustraiak?
ANTONIO BERISTAIN. Presoekin eta Aita Barandiaranekin hitz egitean sortu zen. 1972-1973 ikasturtean Zuzenbide Penaleko katedradun kontratatu ninduten EHUn. Gai honetan oso interesatua zegoen lan talde batekin egin nuen topo. Gaitasun handiko irakasleak zeuden. Zuzenbide penala zientzia itsu bat delakoan zeuden, pertsona ikusten ez duena.
Kriminologia pertsonaren alde ona eta txarra elkarrekin daudeneko filosofiakoa da. Kriminalaren antropologia, psikologia eta soziologia lantzen ditu zientzia honek. Kriminalitatearen inguruko gaiak jorratzen hasi ziren, batez ere Francoren erregimenaren zapalkuntzaren inguruan.
Garai hartako espetxeak, bertako presoak, politiko zein sozialak, guztiekin izan genuen harremana. Politikoekin izandako harremanen adibide da Herrera de La Manchan zeuden ETAko presoekin izan nuen elkarrizketa. Gose greba bat egiten ari ziren eta etenaldi bat egin zuten nirekin egoteko. Asko eztabaidatu genuen, ez bainaiz indarkeria eta terrorismoaren aldekoa. ETAren planaren aurkakoa nintzela esan nien, ez zuela zentzurik. Beraiek baietz, etorkizuna aurrikusten zutela. Baina nire ustez etorkizuna ezin da aurrikusi.
A. Francoren agintaritzaren amaiera zen. Ordutik, aurrera jo du kriminologiak Euskal Herrian.
A.B. Hasieran erregimen horren aurkako jarrera gogorra izan genuen, baina horretaz gain, egun egiten diren legez, ikerketak ere egiten genituen. Bilbo eta Donostiako entzutegiekin harremanak genituen, eta denborarekin Gasteizekoarekin ere lortu genituen.
Pabeko Unibertsitatearekin ere harremanetan jarri ginen, eta horren ondoren hasi ginen aditu atzerritarrak ekartzen. Asko ikasi dugu frantsesengandik. Han oso desberdina da egoera. Zuzenbide penalaren ikuspegi desberdin bat eman ziguten, nazioartekoagoa. Eta horretara jo behar dugula uste dut.
A. Duela zazpi urte osatu zen hain ezaguna izan zen indarkeriari buruzko «Adituen Txostena». Osaketa horretan ez zenuen parte hartu eta kritika gogorrak egin zenizkion.
A.B. Oso interesgarria iruditzen zait hori egitea, baina bertako adituen kolaborazioaren falta sumatu nuen. Hala eta guztiz ere hor dago. Oso zaila zen txostena lortzea. Eta nik lortu egin nuen, lagun batzuen bitartez.
Gobernu guztiek egiten dituzte mota horretako argitalpenak, biztanleei ezagutarazten ez zaizkionak. Eta nik hori oker dagoela uste dut. Hausnarketarako gai izan behar dute.
A. Zer da garrantzitsuena kriminologian?
A.B. Zuzenbide penala gainditzea, eta zientziak ere bai. Gizatasunaren erroari heltzea.
A. EHUk duen Zuzenbide Fakultateak hori ahalbidetzen al du?
A.B. Dena espetxeetan pilatzen da... Zuzenbide Fakultatean antzekoa gertatzen da. Horregatik ezin dugu nahi bezain ongi lan egin. Euskal herritarrek unibertsitatea nik nahi baino gutxiago estimatzen dutela iruditzen zait. EHU bultzatzeko gauza gehiago egin beharko liratekeela uste dut.
A. Zuzenbide penala ari zara aipatzen behin eta berriro. Euskal Herrian zerbait garrantzitsua egin al da arlo honetan?
A.B. Giza eskubideen babesa eta garapena lortzea. Hemen joera hori betidanik izan dela uste dut. Gainera espetxe zuzenbideaz asko kezkatu dela uste dut. Torturaren aurkako jarrera nabarmena ere erakutsi du.
A. Zuk ere hitz gogorrak erabili dituzu torturaren aurka.
A.B. Orbain ikaragarria dela uste dut. Duela urte batzuk hitzaldi bat eskaini nien Arkauten ertzainen laugarren promoziokoei. Batek esan zidan bere arreba norbaitek bortxatuko balu egurtuta akabatuko zukeela. Euskadiri dagokion ertzain bat ez dela erantzun nion nik. Denak haserretu egin ziren, eta hurrengo galdera izan zen ea Hitler bera ere ezin al zitekeen torturatu. Hitler ere ezin zela torturatu esan nien. Duela astebeteko gauza da.
Oraindik ere hori auzitan jartzen da, eta nik oso argi daukat ezin dela inolaz ere inor torturatu. Horregatik eskaini nien nire liburuetako bat bi ertzetakoei. Bertan jartzen du: «Donostiako Zuzenbide Fakultatean irakaslea den nire lagun eta kide Juan de Dios Tovali. Donostia, 1980ko urriaren 31an. Eta Jose Arregi Izagirreri. Madril, 1981ko otsailaren 13an. Eta terrorismoaren eta torturaren beste biktimei, Justizia inteligenteago, humanoago eta anaikorrago bat lortzearen itxaropenarekin».
A. Azken asteotan torturagatik epaitutako hainbat pertsona libre utzi dituzte. Josu Muguruzaren kasuaren epaia ere atera da. Zer pentsatzen duzu kasu hauetako epaileez?
A.B. Juana Goikoetxearen kasua ez da Donostiako epaitegian epaitu. Duce eta Ynestrillasen kasua giza justiziaren itzal handi bat izan daiteke. Hala ere, eta hutsune asko izan arren, justizia egungo Gobernuak kritikatzen ari da, eta oso harro nago Zuzenbide katedraduna izateaz.
Justiziak, Euskal Herrian, eta zehazki Donostian, oso balore positiboak ditu. Oso zaila da goardia zibil bat, polizia bat, torturatzaile bat epaitzera ausartzea. Baita terrorista bat epaitzera ausartzea ere. Eta hemen guztiak epaitzen dira. Aurrera goaz. Baina giza justizia ez da perfektua.
A. Zein dira Zuzenbide penalaren hutsunerik nabarmenenak?
A.B. Legeriak, zoritxarrez, ez dio etorkizunari erantzuten. Legeria guztiak atzeratuta daude. Kazetarien kode deontologikoa dela, medikuen kode deontologikoa dela, eutanasia, abortoa, autodeterminazioa, tortura edota terrorismoarekiko erabakien arloan... Beti atzeratuta dago. Baina horrelakoak gara. Idaztzia izan behar du, baina idatzi bezain pronto fosilizatu egiten da. Hala ere, beharrezkoa da idaztea, gurariak ekiditearren.
Beste faktorea interpretazioarena da. Epaile batek idatzitako legeria interpretatu egin behar du. Pertsona gisa. Horren arrazoirik garrantzitsuena gizartearen gogo eza da. Oinezkook eta zuzenbideko ikasle zein irakasleok oso gutxi joaten gara espetxeetara. Horrek esan nahi du oraindik ez dugula sinetsi zehapen instituzioek oinezkoen laguntza behar dutenik. Egia da, halaber, askotan instituzio horiek ateak ixten dizkigutela, baina berriro deitzea besterik ez dago. Gizarteak merezi dituen espetxeak ditugu. Prentsan gehiago hitz egingo balitz, ulerkorragoak bagina delikuenteekin...
A. Baina zer egin krimen basatiak egiten dituztenekin? Jendeari oso zaila egiten zaio horrelako gauzak egiten dituztenei barkatzea.
A.B. Alcasserreko krimena, guztion ahotan duguna egun, adibide garbia da. Zer eskatzen du jendeak? Espetxe zigorra. Eta gogorra. Nire ustez 15 urtetik gorako espetxe zigorrik ez luke egon beharko. 15 urte pasatu ondoren pertsonen batek arriskutsua izaten jarraituko balu, neurriren bat ezarri beharko litzaioke, baina ez espetxe zigor gehiago.
Espetxea guztion interesekoa izan beharko luke. Oinezkoena eta komunkabideena batez ere. Egun Euskal Herrian bolada zaila jasaten ari gara hil dituzten bi funtzionariak direla eta. Logikoa dela uste dut, baina gainditzen ari da. Presoen alde tajuz lan egin nahi duenak, lan egin dezake.
Ezin da ahaztu gainera egungo presoak, zorionez, duela 40 urte baino askoz ere egoera hobean daudela. Egon beharko luketena baino askoz ere okerrago, egia da, beren egoera infrahumanoa delako, baina horretan ere hobetzen ari gara.
A. Gizarteak merezi dituen espetxeak dituela esan duzu. Egun hain ugariak diren krimenak ere mereziak al ditu?
A.B. Ez dut uste egun lehen baino krimen gehiago daudenik ezta bortitzagoak direnik ere. Kazetariei esker, gertatzen denaren berri gehiago izaten dugu, eta horren ondorioz indarkeria gehiago dagoela uste da, baina ez nago ados. Indarkeria gutxiago dagoela uste dut. Dena aukeratzen den ikuspegiaren araberakoa da. Zergatik egiten dugu delikuenteei buruzko aurriritziez baliatuz eraikuntza sozial guztiz ezkorra? Aurriritzi sozial horiek aldatu behar ditugu. Albokoez arduratu behar dugu. Ezin duguna da Yugoslavia ohian edota Peruko kaleetan edota hainbat lekutan gertatzen ari dena gertatzen utzi.
A. Jesuita zara. Elizak guzti hauen inguruan erakutsi duen jarreraz zer deritzozu?
A.B. Herri batzuetan lan asko eta ona egiten du elizak, baina Euskadin egiten duena baino dexente gehiago egin beharko luke. Eta zer egiten duen ere esan beharko luke. Erlijioa oso sustraitua dago oraindik Euskal Herrian, eta ongi deritzot, baina zientifikoagoa izatea eskatuko nioke. Teologo gehiago izan zitzan ere nahiko nuke. Nazioarte mailako teologoak. Ez baititugu. Aita Ellakuria da salbuespen bakarretako bat. Puntu horretan ere Euskal Herriko elizgizonak politizatuegiak daudela deritzot, ez giza eskubideen arazo handietan, baizik eta alderdien arazo txikietan.
A. Katixima berriaren aurkako kritika gogorrak ere egin dituzu.
A.B. Eliza katolikoak, mundu mailan, irekiagoa izan beharko luke. XIX. mendeko aurriritzi batzuk ditu oraindik. Konkretuki, ez ditu bultzatzen nire ustez bultzatu beharko lituzkeen hainbat gauza. Jaiotzen kontrola, adibidez. Uste dut Hirugarren Munduko txirotasuna herri garatuen errua dela, baina txirotasun horrengan eragina dute jaiotze tasa oso altuek.
Aldiz, ez luke sartu beharko berak ongi ezagutzen ez dituen gaietan. Horietakoak izan daitezke abortoa eta eutanasia. Elizak bi gai hauei buruz kaleratzen dituen txostenetan aditu ez erlijiosoen iritziak faltan botatzen ditut.
Amagoia Iban
36-40

GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazBERISTAIN1
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude