«Estatutua onartu zenetik etengabeko ekaitzean gaude»


2021eko uztailaren 19an
Joseba Zubia, Lehendakaritza Saileko kontseilariari elkarrizketa
«Estatutua onartu zenetik etengabeko ekaitzean gaude»
Joseba Zubia, Lehendakaritza Saileko kontseilaria
Duela urtebete hasi ziren berriro ere transferentzien negoziaketak, bost urteko etenaldiaren ondoren. Emaitzarik gabeko urte honek proposamen finko bat egitera bultzatu du Eusko Jaurlaritza. Gobernu espainiarrak erantzunik eman ez badu ere, egoera ez da oso baikorra. Negoziazio hauetan aritu den Joseba Zubia kontseilaria ere ez da oso baikor azaldu aurrera begira.
ARGIA. Zein izan da Legebiltzarrean egindako azken agerraldiaren ondoren alderdien aldetik jaso duzun erantzuna?
JOSEBA ZUBIA. Erantzuna espero nuen bezalakoa izan da. Negoziaketetan urritik hona zer nolako aurrerapausoak eman ziren azaltzea zen nire asmoa. Azken proposamen finkoa bazegoela azaldu nahi nuen, atzerako biderik ez duen proposamena, eta Legebiltzarrak honi buruz duen iritzia ezagutu.
Jaso dudan irudia ona izan da, Legebiltzarrean zeuden alderdiek ez baitzuten Madrileko gobernuari eginiko proposamen honekiko kritika zuzenik egin. Honek esan nahi du eztabaidan dauden transferentzien oinarriek Legebiltzarraren babesa jaso dutela.
A. EA eta EUEk Eusko Jaurlaritzako kideei kritikak egin dizkizuete.
J.Z. Ez dut uste Euskal Gobernua kritikatu dutenik. Kritikak baino gogoetak izan zirela esango nuke nik. Bi izan ziren batez ere: batetik, Madrilen borondate politiko eza, eta nik hau argi utzi nuen nere agerpenean. Alde honetatik, EA eta EUE ados azaldu ziren nik esandakoarekin. Hala ere, nik borondate politikoa ez dagoela uste dudala esan nuen eta beraiek borondate politikorik ez dagoela onar nezan esan zidaten. Nik «uste» hitza erabiltzen dut borondate politikoa subjetiboa delako.
Bigarren gogoetan, gobernuan dauden alderdiek estatutuaren irakurketa bera egin beharko luketela azaldu zuten. Ni honekin ez nator bat, gobernu programa bat badago eta hau betetzen ari delako. Estatutuaren irakurketak eta estatutua noraino garatu behar den ez ditu gobernuak erabakiko, Lwgwbiltzarrak baizik.
Batzordeak lasterrean bukatuko du bere lana eta ondoren txosten bat egin eta osozko bilkurara eramango da. Eztabaida honetan ikusiko da benetan bakoitzak estatutuaren zein irakurketa egiten duen.
A. Gobernu zentralak transferentziak emateko borondaterik baduela uste al duzu?
J.Z. Gobernu zentralaren aldetik borondate administratiboa badagoela uste dut, baina negoziatzen aritu garen urte honetan borondate politikorik ez dagoela ikusi dut. Ez dut borondate administratiboa zalantzan jartzen, eta gobernu zentralak prozesu honekin amaitzeko duen borondatea ere ez dut esanetan jartzen, baina hau ez da nahikoa. Borondate administratibotik politikora jauzia ematean gertatzen da porrota.
A. PSEk egoera ez dela dramatikoa azaldu zuen. Ez al da dramatikoa 1987tik transferentziarik ez egin izana?
J.Z. Nik ere ez nuke egoera dramatizatu nahi, hau edozein gaitan txarra baita. Errealista izan beharra dago. Egia da ez dela dramatizatu behar, baina unea larria dela ere ezin da ukatu. Hala ere, hau ez da prozesu autonomikoan bizi izan den unerik larriena. Estatutua onartu zenetik hamahiru urte igaro dira eta ekaitz asko jasan behar izan ditugu; etengabeko ekaitzean gaudela esatera ere ausartuko nintzateke. Eguzkia noizbehinka azaltzen da, baina sumendiaren erdian gaude beti. Hamahiru urteko estatutu-garapenaren ondoren gaur egungo egoera kezkagarria da.
A. PSEren jarrera honek ez al du ahultasuna sortzen Madrileko gobernua presionatzeko orduan?
J.Z. Nire ustez ez da presio arazoa, borondate arazoa baizik. PSEk jarrera bat edo beste izan, Eusko Jaurlaritzak duen politika autonomikoa bakarra da, ez daude bi gobernu. Gobernu zentrala transferentzia gehiago egin ditzan komentzitu behar dugu. 1979an lorturiko akordioak bete behar direla oroitarazi behar diogu. Itun politiko baten aurrean gaude eta beraz bide politikoetatik konpondu beharrekoa; elkarrizketa politikoa, negoziazio politikoa eta kontsentsua behar dugu. Presioak eta antzekoak alde batera utziz.
A. Negoziazioak apurtzeko mehatxua ere egina duzu. Apurtu al dira?
J.Z. Guk gutxieneko transferentzia proposamena egin diegu. Orain negoziatzen jarraitzerik ez dago, ez dago eztabaidatzeko ezer. Eztabaida bukatuta dago eta negoziatzen jarraitzen genuela esateak ez zuen zentzurik. Zortzi edo hamar eguneko epeak jarri izan ditudanean zentzu honetan jarri ditut, eztabaida amaitzeko epe bezala. Negoziazioa bukatu da eta baiezkoa edo ezezkoa ematea besterik ez da geratzen.
Negoziaketen apurtzeaz hitz egiteak ez du zentzurik. Zertarako esango duzu apurtu direla hilabete barru berriro ere horretan aritu behar bazara? Une hobeak itxaron eta gobernu zentrala gure jarrera zuzena dela konturatzea nahi dugu. Argi daukagu ez dugula estatutura egokitzen ez den transferentziarik onartuko. Politikoki oso egokia litzateke epe motzean transferentzia kopuru altu bat lortzea, baina epe luze edo ertainera iruzurra dela jakingo litzateke.
A. Madrileko Gobernuaren aldetik ez duzula borondate politikorik ikusi esan duzu, baina ekonomikoki aztertzeko orduan ere ez duzue akordioa lortu. Zein izan da oztoporik garrantzitsuena akordioa lortzeko?
J.Z. Niretzat garrantzitsuena ez da ez bat ez bestea, arazoa autonomi estatuaren eredua da. Estatutua eta autogobernua geratzen diren transferentziak baino askoz gehiago dira, eredu baten barnean daude. Eredua ez dago itxita eta zalantzak daude ereduaren inguruan. Federalismoaren aldeko bideak daude; baina, bestetik, zentralismoaren aldekoak ere badaude. 1978 79an eredu baten alde egin zen apustu, baina hau itxi baino lehen beste proposamen abstraktoak sortzen baldin badoaz, prozesu osoa aldrebestu egiten da.
Borondate politikoak ere bere eragina du: 1979an eraiki asmoa zegoen eredua egiteko borondatea behar da. 1979. urtea gero eta urrutiago dago, eta orduan erabakitakoa ahazteko joera dago. Estatu homogenoa egin nahi dute eta honek bere eragina du.
Balorazioak badu garrantzirik, baina garrantzi handiegia ematen zaio. Estatu persa baten itxura zabaltzen ari da, Madrilek hainbeste ematen duela eta guk hainbeste eskatzen dugula. Badirudi diru kopurua jarri dugula negoziazio politikoaren gainetik. Gu ez gara ezer erosten ari. Transferentziak hainbat osagai ditu, eta hauen arabera itun ekonomikoa aplikatuz kantitate bat ateratzen da.
A. Zer nolako eragina dute hauteskundeek transferentzien prozesuan?
J.Z. Uste duguna baino handiagoa. Hau esperientziak erakusten digu. Prozesu honetan ez dago objetibaziorik, akordioak lortzea edo ez jarrera politikoek behar duten laguntza edo babesaren araberakoa da. Esperientziak erakusten digu hauteskundeak dauden bakoitzean geldialdi bat egoten dela. Geldialdi hau gehiago nabari da hauteskunde orokorrak badira, eta areago hauteskundeak gogorrak baldin badira. Hauteskunde hauetan ez dakigu zer gertatuko den eta ondorioz azken hilabeteetan geldialdi handia izango da. Hauteskundeak eta gero ere ikusi beharko dugu, alderdi batek edo besteak behar duen laguntzaren arabera. Joko honetatik atera beharko ginateke, baina hau agian ilusioa besterik ez da. Prozesua objetibatuta egongo balitz, hauteskunde eta bestelakoetatik at egongo litzateke. Baina argi dago eragin handia dutela. Prozesua, zoritxarrez, oso lotuta dago unean-uneko beharrei, alderdiko nahiei.
A. Egigurenek zuen jarrera noiz aldatuko zain dagoela adierazi izan du. Prest al zaudete negoziatzen ari zareten transferentzia hauetan jarrera aldatzera?
J.Z. Gure jarrera ez da inola ere aldatuko. Guk eginiko eskaintza gutxieneko eskaera da, hauek dira transferentzien baldintza minimoak eta, hemendik aurrera, gutxiagorako aldaketak estatutuari iruzur bat izango lirateke eta ez ditut onartuko. Aldaketak egiteko prest nago, baina inola ere ez gutxienetatik behera.
A. Akordioa lortzen ez bada azken erabakia Legebiltzarrak duela diozu; zein bide ditu honek transferentziek aurrera jarrai dezaten?
J.Z. Legebiltzarrak eskaintza bat egiten badu, honek gobernuak eginikoak baino pisu handiagoa du. Hala ere, gobernu zentralak ez badu jaramonik egiten, erabaki gogorragoak hartzea pentsatu beharko litzateke. Momentu hauetan ez du zentzurik etorkizuneko irteerak planteatzea. Denak du bere muga eta bukaera. Hamahiru urte asko dira, eta ez dut muga bat jarri nahi, baina argi dago behar dena itxarongo dugula, baina ez gehiago.
Aitziber Yarza
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazUBIA1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude