argia.eus
INPRIMATU
Pernan Goñi: «Napartheid berrian mugaren arazoa azpimarratu nahi izan dugu»
2021eko uztailaren 19a
Pernan Goñiri elkarrizketa Napartheid-i buruz
Pernan Goñi: «Napartheid berrian mugaren arazoa azpimarratu nahi izan dugu»

ARGIA. Zer darabilzue eskuartean Napartheid komikiaren ale berrian?
PERNAN GOÑI. Betiko komiki fresko eta martxosoaz aparte, oraingoan oparitxo bat dugu guztientzat. Komikiaren ale bakoitzarekin single bat. Bertan, alde batean Negu Gorriak taldeak Iruñean zuzenean grabatutako «Napartheid» kantua, eta Kojon Prieto Azabache y Los Huajalotes koadrilak kantatutakoa beste aldean.
A. Zein gairen inguruan jorratu duzue azken ale hau?
P.G. Komiki berri honetan mugaren problematika azpimarratu nahi izan dugu. Gai honen inguruan egin ditugu gure irudi eta kontakizunak; pertsonen arteko mugak eta nola ez, Iparraldea eta Hegoaldearen arteko muga. Aipagarria iruditzen zait Iparraldeko neska batek egindako lana, bertan bikote baten harremana plazaratzen du, neska Iparraldekoa eta mutila, aldiz, Hegoaldekoa. Oso komiki polita eta esanguratsua. Badugu New Yorketik bidalitako lantxo bat ere.
A. Diru aldetik zer moduz?
P.G. Kristoren zuloa dugunez gero, harpidetza kanpaina bati eman diogu hasiera, horrela komikia ateratzen dugun bakoitzean ziurtasuna eduki ahal izateko. Azken zenbaki honetan publizitatea ere zertxobait igo da. Lehen euskararen inguruko publizitatea genuen batez ere; oraingo honetan tabernak eta liburudendak lortu ditugu. Azkenik, banaketa sarea ere hobetu egin dugu, Euskal Herriko toki gehienetara heldu asmoz.
J.J. Petrikorena
69


GaiezKulturaArteaKomikigintzArgitalpenaNapartheid
PertsonaiazGOÑI5