«Elkarrin beste taldeetan baino proiektu politiko gehiago daude, besteak pasiboak dira»


2021eko uztailaren 19an
Javier Sadaba filosofoari elkarrizketa Elkarriri buruz
«Elkarrin beste taldeetan baino proiektu politiko gehiago daude, besteak pasiboak dira»
Javier Sadaba, filosofoa
ARGIA. Nola erabaki zenuen Elkarri taldeari zure laguntza eskaintzea?
JAVIER SADABA. Hasiera batean eskatu egin zidatelako. Sinadurak biltzen ari ziren, eta nik azaldu nien nire kasuan sinaduraz gain babes eta laguntza ere emango niela. Eskatu zidatelako izan zen hasieran, baina bestetik oso ekimen interesgarria iruditzen zait. Ez ditut barneko datu gehiegi ezagutzen, baina oso ongi iruditzen zait abertzaleen ingurutik datorren talde bakezale bat egotea. Bestetik, nahiko independentea da. Ez dago ezer guztiz independentea, baina gizartetik dator eta ez dago instituzioen aldetik mimatu, bultzatu eta manipulatua besteak diren modura. Gainera, helburua ere oso egokia da, helburu nahiko minimoa da, ez dute negoziazioaz hitz egiten, elkarrizketaz hitz egiten dute. Euskal Herria bezalako programa batean, hori egin litekeen gutxieneko egitekoa da. Beste era batean, azkenean elkarrizketa minimoa eta negoziazio handi bat egin beharko da. Ez bakarrik biolentziarekin, guztiarekin baizik. Gehien mugitu eta kontsientzia politiko handiena azaldu duen ezkerretik datozen horrelako zenbat eta talde gehiago egon, hobe.
A. Nola eragin dezake taldearen sortzaileak giro abertzale batetik etortzeak?
J.S. Giro honetatik etortzeak susmagarri bilakatuko ditu. Hala ere, jende hau independentzia izan zuten inguruetatik dator. Inguru abertzaleetatik hurbil daude, baina autonomiaz jokatu dute. Nahiz eta lupapean begiratuko dituzten, ez daude alderdi abertzaleekin guztiz loturik. Mugimendua ongi hasi da, ideia ona da eta jende askorengana irits daitezkela uste dut. Hala ere, bere bilakaera ikusi beharko da. Benetako autonomia mantentzen badute oso mugimendu garrantzitsua izan daiteke.
A. Zer ezberdintasun ikusten duzu Elkarri eta beste talde bakezaleen artean?
J.S. Ez ditut konkretuki ezagutzen, eta ongi iruditzen zait hauek egotea, nahiz eta batzuetan beren jatorria susmagarria izan daitekeen; baina bilakaera ere izan dezakete. Hala ere, nik nolabaiteko mesfidantza badut hauengan. Ongi iruditzen zait biolentzia gaitzestea, baina urrutirago ere joan behar zirela uste dut, negoziazioa edo elkarrizketa eskatuz. Laguntza instituzionalaren usaina ere badute, eta era ez oso zuzenean bloke demokratiko deitzen duten horren jarraipena izan dira. Besterik gabe bakea eskatzeak ez du zentzurik, zerbait gehiago egin behar da. Bakezaletasunak proiektu politiko bat du eta Elkarrin beste taldeetan baino proiektu politiko gehiago daudela uste dut, besteen jarrera pasiboa da.
A. Zer ekar diezaioke zu bezalako pertsona batek Elkarriri?
J.S. Ez dut uste nik edo letra munduan dabilen jendeak egiten duen ezerk epe laburrean zerbait ekar dezakeenik. Epe laburrean ez dugu eraginik, baina epe luzean bai. Gero ikusi beharko da zenbat denbora dudan, eta gauzak egituratzeko denbora belago uste dut ideiak direla guztiaren gainetik geratzen direnak. Arazoen ikuspegi etiko bat emango nuke, gauzak ez soilik ongi baizik eta justiziaz egiteko aukera.
Aitziber Yarza
9


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakElkarri
PertsonaiazSADABA1

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude