«Musika da hizkuntza unibertsala»


2021eko uztailaren 19an
Junior Marvin, The Wailers taldeko buruari elkarrizketa
«Musika da hizkuntza unibertsala»
Junior Marvin, The Wailers taldearen burua
The Wailers taldearen inguruan mitoak dira nagusi, eta ondorioz pentsa daiteke Bob Marleyren itzalak pisu handiegia izan duela beraiengan. Ez da horrela ordea, Waylersen buru den Junior Marvinen iritziz guztiak baitira anaia eta Jainkoaren seme. Bakea eta amodioa aldarrikatu eta heriotzan sinesten ez duen jamaikar honekin hitz egiteko aukera izan genuen Lekeition,The Waylers taldeak abenduaren 18an jo zuen egunean.
ARGIA. Zer egiten du zuena bezalako talde ospetsu batek gurea bezalako herri txiki batean?
JUNIOR MARVIN.
Herri honen historiagatik etorri gara. Gure herriak ere historia berdintsua dauka; horra Jamaika, horra Afrika, beti askatasunaren alde borrokan.
A. Aldaketa dexente ezagutu ditu taldeak: Bob Marley eta Peter Toshen heriotzak, Bunny Livingstoneren aldegitea... Izan al du eraginik guzti horrek zuengan?
J.M. Ez dugu heriotzan sinesten. Maitatzen zaituen jendeak sekula ez zaitu uzten.
A. Bob Marleyk hil aurretik taldea elkartuta mantentzeko esan omen zizuen. Zuek lortutakoaz harro egongo litzatekeela uste al duzu?
J.M. Bobek ikusten du zertan ari garen, bera ere musikaren unibertsoaren bidez bizi baita eta guk jotzen jarraitzen dugun artean gure musikak bizirik mantenduko du. Bestalde, ez daukat Bobek jarraituko zukeen bidea jarraitzeko asmorik; nire lanarekin berea osatuko dut.
A. Reggae musikaren alderik izpiritualena eta zentzurik transzendentalena defendatzen duzue. Alegia, erritmoa oso garrantzitsua dela zuen musikan, baina horren azpitik zerbait badagoela.
J.M. Musika hizkuntza unibertsala da. Lehenbizi neure burua ezagutzen saiatzen naiz, baina era berean besteei bere burua ezagutzen lagundu nahi diet. Jendeak bere burua beharko luke, mezua berdina baita: maitasun bakar bat.
A. Reggae-a musika unibertsal gisa ulertzen duzuela esan duzu, baina musika hau toki eta herri konkretu batean sortzen den sustraidun musika da, herri baten izaerarekin lotura estua daukana. Nola igaro, beraz, partikulartasun horretatik unibertsaltasunera?
J.M. Haurra zarenean inork ez dizu erakusten dantzan, barre edo negar egiten, baina guzti horiek egiten dituzu. Era berean, musika entzuten duzunean ez duzu lengoaia entzuten, musika sentitu egiten duzu. Beraz, begibistakoa da: Bobek zioen bezala, musika haur batek ere uler dezake. Guk ere berdin uste dugu. Horregatik edonork uler gaitzake.
A. Munduan zehar bakea eta maitasuna aldarrikatzea duzue helburu. Mundua nola dagoen ikusita, ez al duzue gogorik sentitzen mezu horretatik salaketara pasatzeko?
J.M. Gure mezua jende guztiak ulertuko balu, ez legoke gerrarik. Jendeari on egingo lioke «War» kantuaren hitzei aditzeak. Kantu hau mundua baketzeko gakoetariko bat da. Honetaz gain, jendeak Biblia ikasten ere saiatu beharko luke. Pazientzia izan, Biblia ikasi eta egunerokoaren aginduak errespetatzen saiatu behar gara. Beraz, Espainiako erregeari bibrazio positiboak bidali behar zaizkio. Zuria, beltza, euskalduna edo kataluniarra izateak ez du garrantzirik. Erabateko komunikazioa da funtsezkoena, planeta berdinean bizi beharra baitaukagu. Zerua lurrean baitago.
Mikel Lizaso
Aitor Zuberogoitia
Mikel Lizaso / Aitor Zuberogoitia
64,65


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTHE WAILERS
PertsonaiazMARVIN1
EgileezLIZASO3Kultura
EgileezUBEROGOIT3Kultura

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude