"Atlantarako bidean geratzen baldin banaiz hori onartzen jakingo dut"


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maite Zuñigarekin Joko Olinpikoak eta atletismoari buruz
MAITE ZUNIGA
"Atlantarako bidean geratzen baldin banaiz hori onartzen jakingo dut"
Zango azkarrak ditu, eta mingaina ere ez du jario motelekoa. Bartzelonako Joko Olinpikoetan 1.500 metroen finalean seigarrena, aurreko Seulekoetan 800 metroetan zazpigarren... Espainiako emakumezko korrikalarien podiumaren goren gorenean dago. Entrenamentuei tartetxo bat kendu, eta grabagailuaren aurrean jarri dugu Maite Zuñiga gasteiztarra.
ARGIA. Noiz hasi zinen korrika egiten? Zein oroimen duzu garai haietaz?
MAITE ZUÑIGA. Bederatzi urterekin hasi nintzen, Gasteizko eskolan. Hor hogeitabat urte bete nituen arte aritu nintzen. Marka onak egiten hasi nintzenean, Espainiako selekzioko entrenadoreak deitu zidan. Gero Seuleko Olinpiadetakoa etorri zen, eta han 800 metroetan zazpigarren geratu nintzen finalean. Horren ondoren atletismoari serio ekin nion.
A. Hasiera haietan zer esaten zizuten entrenadoreek? Joko Olinpiko batzuetan finalista izatera iritsito zinenik ez zuten amestu ere egingo.
M.Z. Nire ezaugarri fisikoak ez ziren atletismorako onenak. Ezaugarri horiek denborarekin eta asko entrenatuz hartu ditut. Karrera azkarretako korrikalari a izateko jaio egin behar da, norberaren giharren ezaugarriek zerikusi handia baitute tankera horretako lasterketetan. Fondista edo medio fondista bat, berriz, lana eta entrenamenduaren bitartez lor daiteke. Kilometro asko eta asko eginda. Hori, nolabait, nire kasua izan da. Gogoratzen naizenez, txikitan korrikan hasi ginen neska koadrilan, ni nintzen denetan txarrena. Haietako askok nik baino ezaugarri fisiko egokiagoak zituzten atletismorako.
A. Ezaugarri fisikoena, beraz, ez da erabat erabakiorra. Erdi mailako fondoko korrikalaria entrenamenduetan ere egiten da.
M.Z. Ezaugarri fisiko egokiak baldin badituzu, emaitza onak hamazazpi urterekin lortzen has zaitezkeela esaten da. Baina horrelakoetan, gerta daiteke hogei urterako dena emanda egotea, eta hortik aurrera gorantz baino beherantz hastea. Nire kasua ezberdina da, nire garaipen garrantzitsuenak hogeitahiru eta hogeitalau urterekin lortu baititut. Bitartean tirriki tarraka aritu naiz, oinarrizko lana eginez. Horrek goi mailako txapelketetan aritzeko adorea eman dit, aurretik egindako lan isil guzti horrek.
A. Zuk zeuk espero al zenuen sekula atletismoan profesionalismoa lortzea? Iritsi zaren lekura iristea?
M.Z Nik hau hasieran ez nuen serio hartu, ez nuen uste niretzat ogibidea bihurtuko zenik. Gauzak ondo ateratzen hasi zirenean ekin nion serio. Atletismoa ez da futbola bezalakoa, non jubeniletan dagoeneko diru pixka bat irabazten hasten diren eta gerorako espektatiba batzuk sortzen. Atletismoan, gora iritsi arte, ez duzu sosik ikusten. Ez da gauza erraza ikasketak edo lana alde batera utzi eta honetan buru belarri hastea.
A. Bartzelonako Joko Olinpikoetan zazpigarren geratu zinen 1.500 metroetan, hala ere, zuk 800 metroak korritzeto asmoa zenuen... Zer gertatu zen?
M.Z Espainiako Atletismo Federazioko lehendakaria den Jose Luis Odriozolaren erabakia izan zen hori; berak Ordiziako Amaia Andres korrikalaria jarri baitzuen nire partez froga hartan. Federazioan, urte osoan, Amaia Andresek erakustaldiko 800 metro guztiak korri zitzan saiatu ziren eta nik ezin izan nuen horietako batean ere aritu. Federazioan berekoikeriak egoten dira, ni ez naiz isiltzen denetakoa, eta alde horretatik mendekua hartu zutelakoan nago.
A. Dena den, finalera iritsi eta zazpigarren geratu zinen. Ia eskertu egin beharbo zenieke federaziokoei nahi ez zenuen lasterketa horretan zu sartu izanagatik.
M.Z. 1500 metroetarako eraman ninduten, eta tira, 800erako gogor prestatzen ari baldin bazara, gerta daiteke horretan ere lasterketa ona ateratzea. Zer postu lortuko nukeen, ordea, nire izena 800 metroen frogarako eman izan balute? Hori ezingo dugu jakin. Hemendik aurrera. gainera, 1.500 metroak korrituko ditut barartik. Dena den, Estatu espainiarreko lehen emakumezkoa naiz bi final olinpikoetara iritsi dena. Alde horretatik, jaramon gehiago egin beharko lidaketela iruditzen zait.
A. Baina horrek badu bere arriskua; zerorrek esan duzun bezala Estatu espainiarreko leben emakumezkoa zara Joko Olinpiko batzuetan bi finaletara iristea lortu duena. Txapeldunen Olinpora igo ondoren latza izango da hortik jaistea.
M.Z. Seulera hogeitahiru urterekin joan nintzen, eta finalean sartzea ustekabe handia izan zen niretzat. Komunikabideak gainera etorri zitzaizkidan orduan, hainbeste lortutako lehenbiziko emakumezkoa nintzelako. Horrelakoetan nahitanahiez, harrotu egiten zara, horretan arrazoi duzu. Dena den, Seuleko Olinpiadaren ondorengo bi urteak oso txarrak izan ziren niretzat, aldarte nahiko txarrean ibili bainintzen. Bi urte horiek irakaspen handia izan ziren, oso zaila delako goitik erori eta berriz ere gorantz hastea. Hor asko ikasi dut. Kirolaren alde garratza ezagutu nuen, eta oso aberasgarria izan zen
A. Kirolaren beste aurpegi garratzetako bat dopínarena da. Zure entrenatzailea den Victor Clemente horrelako kasu batzuetan nahasturik ibili izan dela argitaratu izan da.
M.Z Victor Clemente nire entrenatzailea da hemeretzi urte nituenetik, hogeitazortzi ditut eta ez dut sekula nire inguruan horrelakorik ikusi. Herri honetan bekaizgo handia duen jendea dago, eta aurrikusia dagoen langatik pixka bat gorago ateratzen den guztia gaizki ikusia izaten da. Nik milaka kontrol pasa ditut, eta ez dut sekula positiborik eman. Dopina ote dagoen? Nire kasuan ez, nire ingurukoenean ere ez. Baina harria botatzea oso erraza da. Zu beste batzuen mailara ez bazara iristen, oso erraza da beste horiek drogatu egiten direla esatea.
A. Aste osoan entrenatzen, etxekoekin egoteko denborarik ez duzula... Damutu al zara sekula kirol profesionalaren bidea hartu izanaz? Ba al duzu beste esperientzia asko galdu duzuneko susmorik?
M.Z. Gauza batzuekin pena sentitzen duzu, baina ez dira asko ere, astebukaera bat bera ere libre ez edukitzea adibidez. Bidaiatzea gorrotatzen hasia naiz, eta benetan, maite dudan gauza bat dela esan behar dut. Nire bidaiak tximista bezalakoak dira, atletismo pistak eta hotelak besterik ez ditut ikusten. Hala ere, atletismoan 30-31 urte ditudan arte arituko naiz... eta orduan hasiko naiz tarte honetan egin ez ditudanak egiten. Noski gaztetan horrela ibiltzea bizimodu gogorra dela, baina poz handiak ere ematen dizkizu. Nazioarteko txapelketetan aritzen zarenean, errekorren bat egitean.... horrelakoetan sentitzen dena ezin da hitzez azaldu.
A. Goi mailako kirolariak ez al zarete oxigeno barbula moduko batean bizi? Ez al zaudete kaleko jende arruntarengandik urrun sentitzen?
M.Z Nik beste korrikalari batzuen kasua ezagutu dut, bizitza guztia kirola egiten pasa dutenak, lagun guztiak kirolaren ingurukoak geratu zaizkienak... Nahiago dut bizitza normalera ohitzen hastea, kirola uzten dudan egunean horren gogorra izan ez dadin. Baina egia da maila pertsonalean ez duzula bizimodu sozialik.
A. Atletismoan aritzen zareten emakumezkoen lana gizonezkoena adina baloratzen al da? Klubetan, federazioan... gizonezkoak bezala tratatzen al zaituzte?
M.Z. Ez dut uste baloratzen denik. Espainiako selekzioan emakumezkoak eta gizonezkoak ia maila berean gaude. Haiek froga onetan jendea dute, baina emakumezkoak erregularragoak gara. Hara, ni Seulen finalista izan nintzenean, klub askotatik eskaintzak izan nituen, eta horrelakoetan galdetu egiten nien: "Aizu eta nik zer egin behar dut Jose Luis Gonzalezek adina diru irabazteko?" eta erantzun hau jaso izan nuen: "Ezta munduko errekorra lortuta ere, ezta txapeldun olinpikoa izanda ere, ez duzu berak adina kobratuko" Horrek dena esaten duela iruditzen zait.
A. Atletismoa eta beste kirolak alderatuta beste hainbeste gertatuko da.
M.Z. Ni futbolistekin, esaterako, txundituta geratzen naiz. Horien profesionalismoa barre egiteko modukoa da. Zenbat entrenatzen duten, nola aritzen diren... Baina, noski, ikusleek agintzen dute, eta telebistaren audientziak. Niri futbol talde profesionalekin entrenatzea suertatu izan zait, Atletico de Madridekin esaterako, eta hura lotsagarria zen. Goizez korrika piska bat egin, gero zerbait jan, arrarsaldez beste korrika pixka bat...
Baina, jakina, bakarka aritzen garen kirolarien pentsaera ezberdina da, guk badakigu gogor entrenatzen ez badugu gure kalterako dela, futbolisten kasuan zera esaten dute: "Hamaika gara eta...". Entrenamenduetan arbolen atzean ezkutatzen ibiltzen ziren, eta benetan diot.
A. Zein helburu dituzu orain? Zein helmuga ezarri dizkiozu zure buruari?
M.Z. Lehen, azken helmuga niretzat Bartzelonako Olinpiada izan zen. Gaur egun ezberdina da, orain urtero planteatzen dira gauzak. Aurten Munduko Txapelketa daukat, hurrengo urtean Europakoa... azken helmugatzat Olinpiada dut, hura izango da nire urtea. Baina bidean geratzen baldin banaiz, ez da ezer gertatuko. Onartzen jakingo dut.
A. Pentsatu al duzu lasterketak uztean zer egin behar duzun? Atletismo profesionalera sartu aurretik ertzaina zinen, tarte honetan eszedentzia hartuta zaude. Lehengo lankidera itzuliko al zara?
M.Z. Ez nuke Ertzaintzara itzuli nahiko, ez gustatzen ez zaidalako, baizik eta azken bost urteotan asko aldatu delako, eta nahiko galdua sentituko nintzatekeelako. Nik ez dut instituzioetan egoteko balio, harriak zaintzen. Ni mugimendu askokoa naiz ez dut balio geldirik egoteko. Ezingo nukela sartu uste dut, kirola asko maite dut eta honekin loturik jarraitu nahiko nuke. Ez dakit nola, baina nolabait bai.
A. Kirol munduan jorratzerik izango ez bazenu?
M.Z. Ez dakit, harremanak galdu egin ditut, lankide ohiak ikusten ditut tarteka, baina ez dut horretaz hitz egin nahi. Orain honetan sartua nago, gero, lanik lortuko ez banu, agian kezkatzen hasiko nintzateke. Ertzaintzaz telebista eta prentsan ikusten dudana esan dezaket, ez naiz gehiago sakontzen hasiko. Ez dut batere argi bueltatu nahi ote dudan ala ez.

NORTASUN AGIRIA
1964eko abenduaren 28an jaio zen Eibarren
Guraso zamoratarren alaba, Arabara joan zen bizitzera txikitatik
Bi final olinpikoetan parte hartu duen lehen emakume euskalduna izanagatik ere, urtero, denboraldia hastean, agujetak izaten ditu
Entrenamenduak direla eta denbora gehiegirik ez izan arren, irakurtzea da gehien gustatzen zaiona
Euskalduna sentitzen da batez ere, baina horrek bere nortasun espainola ez duela gutxitzen esaten du
Billodas izeneko herri txiki batean aurkitu du Gasteizen ez zuen lasaitasuna

Ritxi Lizartza
34-38


GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazUÑIGA
EgileezLIZARTZA2Kirola

Azkenak
Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude