Begoña Huegun: «Esaten duzuna sinesten ez baduzu, zail da ikusleek sinestea»


2021eko uztailaren 19an
"Begoñaren Etxean" saioaren aurkezlea den Begoña Huegun-ekin
Begoña Huegun: «Esaten duzuna sinesten ez baduzu, zail da ikusleek sinestea»
Urritik aurrera ETBk eguerdiro saioa eskaintzen du. Etxekoandreei zuzenduriko aldizkari eta saioak gorakada jasan duten honetan, ETBk etxerako kontseiluak eskaintzen dizkigu bost minutuan zehar. Begoña Huegun da saioaren aurkezlea. Hamar urtez bikoizketa munduan aritu ondoren kamara aurreko bere lehenengo lana da hau.
ARGIA. Nola sartu zinen saio honetan?
BEGOÑA HUEGUN. Lagun batek esan zidan saio hau egingo zutela. Froga bat egitera joatekoak ginen 13 bat pertsona eta lehenengo egunean telefonoz deitu eta ez nintzela joango esan nien. Errealizadoreak berriro ere animatu ninduen eta froga batzuk egin nituen. Ondoren ni izan nintzela aukeratua adierazi zidaten eta momentu horretan beldur izugarria sentitu nuen. Lehenengo lana zen telebistan niretzat eta. Sei hilabeteko geldiunea egon zen, saioaren babeslea lortzeko arazoak medio, baina azkenean gidoiak prest zeudela esan zidaten eta hasi ginen. Bikoizketa munduan ibilia nintzen eta erronka moduko bat zen saio bat egitea.
A. Zein izan da orain arte aurkitu duzun zailtasunik nagusiena?
B.H. Hasiera batean saioa erdaraz bakarrik egiten genuen eta hau zaila izan zen niretzat. Bikoizketa ia erabat euskaraz egin dut eta zaila zen erdaraz egitea. Euskaraz hasi ginenean gustorago sentitzen nintzen. Bestetik, euskarari bultzada ematea ere bazen.
A. Zer iruditu zaizu kamara aurrean egoteak?
B.H. Hasieran oso urduri, baina jende aparta daukat inguruan eta oso gustora nabil. Jendearekiko harremana erabat positiboa izan da.
A. Saio hau etxekoandreei zuzendua egiten al duzu?
B.H. Uste dut era guztietako jendeak ikusten duela. Orduak ere kontuan izan behar dira. Euskarazkoa 12.50etan emititzen da eta uste dut ordu horretan etxekoundreek ikusten dutela, baina guztiei zuzendua dago.
A. Zein izan da aurkitu duzun zailtasunik nagusiena?
B.H. Zailtasunik nagusiena gidoiak ikastea izan da. Testoari lotu nahi nintzaion. Batzuetan ez naiz ados egon esaten nituen gauzekin, baina eutsi egin behar da. Askotan, zuk esaten duzuna sinesten ez baduzu, zaila da ikusleek sinistea.
A. Telebistan beste zerbait egiteko asmorik ba al duzu?
B.H. Oraingoz nire mundutxoa bikoizketa da eta nahiago nuke bertan aritzea. Baina hau har txiki baten modukoa da, sortzen da eta haziz doa, gero eta gehiago atsegin duzu.
AITZIBER YARZA
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazHUEGUN1
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude