«Jendea zaletzeko moduko liburuak behar ditugu, klabe errazekoak»


2021eko uztailaren 19an
Jose Mari Velez de Mendizabal idazleari elkarrizketa
«Yehuda», Jose Mari Velez de Mendizabalen azken lana kalean
«Jendea zaletzeko moduko liburuak behar ditugu, klabe errazekoak»
Arma salmentaren inguruan kokatu du Jose Mari Velez de Mendizabalek bere azken liburua. Mundu osoan barrena, aireportu batetik bestera garamatza. "Yehuda" da giltzarria. Zehaztapen gehiagoren bila jo dugu berarengana eta hainbat konturen inguruan mintzatu zaigu.
ARGIA. Aspaldi hasi zinen idazten.
JOSE MARI VELEZ DE MENDIZABAL. Lehenengo artikulu a 1974ean idatzi nuen, "Zeruko Argia"n, Donostiako zezen plazari buruz, umorezko klabean. Lehenengo liburua geroago etorriko zen, 1979an.
A. Nola hasi zinen azken liburu honekin?
J.M.V. Etxeko ordenagailua estreinatzean egin nuen lehenengo orria. Arkatzetik ordenagailura saltoa emateko lagundu zidan. Pretentsio handirik gabe, horrela hasi nintzen. Nik uste, kalean, autobusean... tarte libreetan irakurtzeko moduko liburua dela.
A. Lanbidez asko bidaiatu beharrak lagunduko zizun liburuko hainbat pasarte idazteto garaian.
J.M.V. Liburuan zehar islatzen ditudan hainbat esperientzia aireportuetan jaso ditut, eta gehienak bizi izandakoak dira. Esate baterako, Lyonen gainean egiten dudan deskribapena nahiko zehatza da. Bezero garrantzitsuak dauzkat mundu osoan zehar eta liburuan asko agertzen dira.
A. Idaztean ondo pasatzen duzula esan daiteke orduan.
J.M.V. Egunero ordu asko ematen ditut lantokiko bulegoan sartuta, eta etxera iristen naizenean nolabaiteko ihesbidea da idaztea. Esne txarra lumaren bidez botatzen dut. Lasaigarria da burua beste zerbaitetan jartzea.
A. Momentu honetan ba al duzu esku artean beste lanik?
J.M.V. Oraingoz lan honi jarraipenik egiteko asmorik ez daukat, atsegina izan da, besterik gabe. Beste zerbait badaukat ordenagailuan sartuta, baina kontakizun laburrak dira, askoz patxada handiagoz irakurri beharrekoak.
A. Darabilkizun kontatzeko moduari buruz, zeri ematen diozu garrantzirik handiena?
J.M.V. Bizitasuna, eta gertaerak bat bestearen atzetik ematea izan da egin dudan ahaleginik handiena. Normalean askoz astunago idatzi izan ohi dut eta oraingoan hori izan da gehien zaindu dudana. Arin idazten saiatu naiz.
A. Eleberri beltzak ba al du aparteko garrantzirik?
J.M.V. Normalean egiten diren lanak intimistagoa k dira. Beharra dago euskal literaturan gauza arinak eta errazagoak egiteko. Jendeari, eta gazteei batez ere, kontakizun irakurgarria k eskaini behar zaizkio. Klabe errazeko liburuak behar ditugu, jendea zaletzeko modukoak. Gauza errazak irakurtzeko joera bultzatu behar da, gazteen artean batez ere. Beste liburu batzuek, berriz, beldurra ematen didate. Gehiegizko zailtasuna duten liburuak, susmoa dut, aitzakia bilaka daitezke irakurle berrientzat euskaraz ez irakurtzeko. Gehiegizko zailtasun hori kontraproduzentea izan daiteke. Hizkuntza eta tematika aldetik zailtasuna neurtzea beharrezkoa dela uste dut. Momentu honetan jendea zaletzeko moduko liburuak behar direla uste dut.
A. Zer aurkitzen diozu idazteari?
J.M.V. Plazerra, zalantzarik gabe. Nire bizitza profesionaleko estuasunetik aldegiteko aukera ematen dit. Gauzak poliki egitea gustatzen zait. Duintasunez lan egitea funtsezkoa da.
A. Orain dela urte batzuetako euskal literaturarekiko zer aldutu da?
J.M.V. Argi batzuk distira bereziz ari direla ikusten da, eta hori pozgarria da. Noraezean galduta ez gabiltzan seinalea dela uste dut. Lehen gureak zertarako balio ote zuen galdezka ibiltzen ginen, gaur egun hori gaindituta dago. Dagoeneko, balizko irakurleek baldintzatzen dute literatura, eta ez produzitzeko ahalmenak. Ia denetik egitea tokatu zaigunoi ere espezializazio batera jotzeko garaia iritsi dela esango nuke. Eta aldi berean, jende gazteari aukera berriak bilatu behar zaizkie, eta asko lagundu. Idazle berriak falta dira, agian betikoek leku hori betetzen dutelako. Bide berriak jorratu behar dira, eta gazteentzako argitaletxeak eta argitalpen berrietarako bideak urratu. Gaurko zabalkundea lehengo idazleengan oinarritua dagoela ematen du, eta eskema berriak bideratu behar dira.
A. Gerora begira zar hartu behar luke kontuan euskal literaturak?
J.M.V. Kantitatetik kalitatera pasatu beharra daukagula uste dut. Eta horretarako azpiegiturak behar dira. Berehalako irtenbidea eman behar zaio jende berriari lanak argitaratzeko. Argitaletxeetatik sortu beharko luke mugimendu berriak, behar izanez gero instituzioek lagunduta.
Patxi Sarriegi
42-43


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakVELEZ DE1
PertsonaiazVELEZ DE1
EgileezSARRIEGI1Kultura


Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude