argia.eus
INPRIMATU
"Euskal kulturaren peregrinazioan, Durangoko Azoka, utzi ezinezko zitada»
2021eko uztailaren 19a
Jon Irazabal, Gerediaga elkarteko kideari elkarrizketa
Jon Irazabal, Gerediaga elkartekoa:
"Euskal kulturaren peregrinazioan, Durangoko Azoka, utzi ezinezko zita da»
ARGIA. Zein berrikuntza dakarzue aurtengo edizioari begira?
J. IRAZABAL. Gogogorik badugun arren, berrikuntzarik ez da izango dauden diru murrizketak direla medio. Garai batean ohizkoa izan zen Azokako katalogorik ezin dezakegu argitaratu kondizio hauetan, adibidez. Publizitatea bestalde, erabat murriztu dugu, kartel batzuk jartzera mugatuz.
Aldaketa stand-en kopuruan dator batetik, iaz baino hamaika gehiago bilduko baititugu, 171 guztira. Honetaz gain, liburu nahiz diskoen aurkezpenak edota mahainguruak egiten diren aretoa aldatu beharra izan dugu.
A. - Euskal liburugintzan batipat, Durangoko Azokak duen garrantzia azpimarratu ohi da. Zertan datza horren klabea?
J.I. Alde batetik, euskal kulturaren peregrinazioaren barruan, Durangokoa, utzi ezinezko zita bihurtu da. Euskal Herriko mutur batetik bestera biltzen ditugun argitaletxe nahiz disketxeen; eskaintzak erakarrita datorren jendeak liburu eta diskoak erosten ditu bertan. Saldu egiten da, beraz. Horra hor bigarren klabea, krisi garai honetan oso kontuan hartzekoa. Batzuek besteek baino gehiago baina denek saltzen dute. Promozio gune garrantsitsua ere bada, azken batean stand bat publizitate orrialde bat baino merkeago ateratzen baita.
A. Zer leku betetzen du euskarazko liburugintzak, eta zehazki Iiteraturak, azokaren helburuetan?
J.l. Garrantzitsuena, dudarik gabe. Bezero gehien duen arloa da eta jendearen buruan Liburu Azoka bezala ezagutzen dena literaturarekin lotzen da. Aurkezpen eta mahainguruetan ere, alorrik jorratuena gertatzen da. Liburu salduenak literatura alorrekoak dira. Honekin batera, eta Iiburugintza oro har hartuta, natura eta bidaiei buruzko produkzioak azpimarra daitezke, irabazi duten lekuari bagagozkio.
34


GaiezKulturaEkitaldiakAzokakDurangoko A
PertsonaiazIRAZABAL1