"Komentzituta nago Nafarroatik sortuko dela Euskal Herria"


2021eko uztailaren 23an
Miren Egaña, Iparraldeko HBko arduradunari elkarrizketa
Miren Egaña HBko Ipar Euskal Herriarekiko harremanen arduraduna:
"Komentzituta nago Nafarroatik sortuko dela Euskal Herria"
Baztan eta Iruña artean bizi izan da ttikitatik 35urteko emazte gazte hau. Euskara itzultzalle eta teknikari lanbidez, HBko arduradunetarik ezagunena bihurtu da Iparraldeko militanteen artean. Espetxean bost urte igaro zituen, Yeseriasen, eta bertan ukan zuen bere alaba.
ARGIA. Ardura hori, Iparraldearekiko harreman arduradun kargu hori hartu baino lehen zer nolako loturak zenituen Iparraldeko jendearekin?
M. EGAÑA. Iparraldearekiko harremanak ttikitatik bizi izan ditut agian familiaren aferengatik. Espainiako Gerra pasatuta, nire aita mendizain egon zen eta Aldudera, Urepelera, eramaten ninduen. Gero Baztanen ere bizi izan naizenez, badakizue Baztango jendeak lotura estuak dituela Baigorrikoekin, alde horretako jendearekin, beraz niretzat hori gauza arrunta izan da beti.
Gero espetxetik aterata Baztango dantza taldearekin, nire lagunekin Iparraldera joaten nintzen eta errekuperatu nituen galdutako kontaktuak.
A. Zure ustez zargatik izendatu da pertsona berezi bat Iparraldearekiko harremanez arduratzeko?
M.E.Urrats Berri prozesua burutu eta gero, Iparraldeak nazio proiektuan zeukan garrantzia agerikoa zen. Gertakizunek, azken urteetan, garapen desberdina izan dute hemen eta han eta sumatzen zen arduradun bat behar zela egoera hau hurbiletik segitzeko. Nolabait ere, orain arte egindako lana berplanteatu, sakondu eta Europaren aitzinean daukagun erronkaren barruan bide berriak ireki. Horregatik garrantzia duelako, arduradun horrek, Mahai Nazionaleko kidea izaten jarraitu du azken aldaketen ondotik.
A. Zer lan baltzatu nahi zenuke?
M.E. Nik badakit, urte askotan Iparraldeko eta Hegoaldeko harremanetan denetarik izan dela, bolada onak, ez hain onak eta txarrak ere. Nik buruan proiektu anitz ditut, afera da proiektu horiek aitzina nola eraman, gure buruetan dauzkagun zailtasunengatik. Lehen momentutik inportantea iruditu zait bertako giroa ezagutzea eta jendearekin harremanetan sartzea. Ez baita jada ordua estrategiaz edo taktikaz hitz egiteko baizik eta batez ere jendea ezagutu eta nolako gauzak gertatzen diren ikusi eta hortik abiatuz, lan komuna hasten ahal dugun ikusteko. Tenore ezin hobea dugu batez ere Europaren aitzinean herri bat garela adierazteko. Uste dut garai bateko problemak gainditzen ahal ditugula.
A. Norekin dituzu kontaktuak?
M.E. Ofizialak ezker abertzaleko taldeekin, EB, EMA, Patxa-Oldartzen; eta horretaz aparte kultura eta euskara inguruan ari direnekin ere ari naiz kontaktuan.
A. Nola ikusten duzu Iparraldeko panorama politikoa?
M.E. Uste dut Maastricheko aferarekin aukera ederra galdu dugula. Benetan komentzitua nintzen ezker abertzaleak jarrera baterakoi bat erakutsiko zuela erreferendumaren aitzinean, eta gainera denetarik ikusi dugu. Arrunt inportantea zen kanpoari begira nazioa garela aldarrikatzea. Panorama konplikatua da baina bideak posibleak dira lanean aritzeko.
A. Konpara al daiteke Nafarroa Iparraldearekin?
M.E. Ziur naiz, eta Nafarroa mailan lan egiten dugunok hala pentsatzen dugu, benetako lan komuna Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Nafarroatik sortuko dela. Nafarrok izan dugu horrelako lotura bai sentimentuzkoa, baita fisikoa ere, bi aldeetan lan komuna egiteko gogoa, nahiz eta muga hor egon. Komentzituta nago Nafarroatik sortuko dela Euskal Herri berria.
A. Aste honetan, besteak beste, nafar batzuk kondenatuak izan dira Parisen, zer balorazio egiten duzu horretaz?
M.E. Uste dut epaiketa hau adierazgarria dela, agerian gelditu da ez dituztela bakarrik militante horiek kondenatu, baizik eta populu oso bat kondenatu nahi izan dutela. Frantses Estatua k borondaterik eza erakusten du Iparraldeko euskaldunak eskatzen ari direnari begira. Eskarmentuzko epaiketa izan da, Iparraldeko ezker abertzale guztia kondenatu dute, ezin da populu bat suntsitu. Ez dute horrela akituko ez ezker abertzalea, ez borroka armatua. Nazio guztietan eta Iparraldean ere, populu bat suntsitzen baldin bada, herri bati zor zaizkion eskubideak ukatzen bazaizkio, borroka armatua sortzen da, ez da berez sortzen. Iparraldeko ezker abertzalea kondenak ikusita gogorrago ekinen dio bere izaera borrokari.
A. Zer espazio du zuretzat IK erakundeak Iparraldeko politikan?
M.E. Erantzun gisa ikusten dut Iparretarrak erakundearen sorrera–eta hau iritzi pertsonala da, eta erantzun gisa segitzen du. IKkoek badute segimendu handia Iparraldeko abertzaleen artean, eta ni ez naiz inor hori epaitzeko, uste dut bertakoek badakitela zer egiten duten, ez du Hegoaldeko batek deus erratera etorri beharrik horri buruz Iparraldekoei.
A. Euskara izango da, ziur aski, bide komuna egiteko tresna aproposena.
M.E. Hain zuzen ere, azken bolada honetan arlo horretan ari gara lanean, Hegoaldean euskararekin afera handia badugu ere, Iparraldean areagotzen da. Lotsagarria da legerik ez egotea, ofizialtasunik ez izatea, Europako hizkuntzen karta famatua ez izenpetzea. Uste dugu Europako Parlamentuan gure hizkuntzari buruz lan bat aurkezten ahalko dugula, horretan ari gara zeren eta hizkuntzarik gabe ez baitugu herririk izanen.
Ixabel Etxeberria
8-9


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazEGAÑA3
EgileezETXEBERRI11Politika

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude