Gontzal Mendibil: "Iparragirreren mezua gaurkotu nahi izan dugu"


2021eko uztailaren 19an
Gontzal Mendibil kantariari elkarrizketa
"Iparragirre hegalaria" disko eta bideoa plazaratu berri dtu
Gontzal Mendibil: "Iparragirreren mezua gaurkotu nahi izan dugu"
Lan oparoa burutu berri du Gontzal Mendibil kantariak. «Iparragirre hegalaria» izenburua duen udan Zeanurin izandako herri antzerki musikalaren kantuak disko berri batean bildu ditu, eta baita bideoz jaso ere, Euskal Telebistak abenduaren 25ean eskainiko duena Guzti honetaz gain, Gandiagak idatzitako hainbat letrarekin gabon kantuez osatutako beste disko bat ere laster kaleratuko du, eta beste hainbat proiektuez ere mintzatu zaigu ondoko elkarrizketan.
ARGIA. Momentu honetan lanean bete betean omen zabiltza.
GONTZAL MENDIBIL. Egia esan, gauza askotan ari naiz. Aspaldidanik lana pilatuz joan zait, eta azkenik, «Iparragirre hegalaria»ren musika grabatu berria dugu. Udan Zeanurin egindako herri antzerki horren musika diskoratzea pentsatu genuen; horretarako, Iparragirreren hamabi kantu ezagunenak hartu eta beste batzuk ere musikatu genituen. Dokumentu gehienetan galdutzat emandako Iparragirreren kantu eta olerki pila errekuperatu ditugu, antzerkiari-begira ideia berri batzuekin, eta bere poesia musikatu egin dugu.
Dakigunez, Iparragirrek berak kantuak ez zituen partituretan idazten, eta ziurrenera, garai haietan Iparragirrek beste modu batera egingo zituzkeen, baina nola gaur egun hainbat galdutzat ematen diren, ahalegina bilketa lanean egin nahi izan dugu. Diskoa bikoitza da; 26 kantu biltzen ditu eta, azken batean, guk eskaini nahi izan duguna ez da Iparragirre soil soilik, bere bertsio asko eginak baitaude, baizik eta "Iparragirre hegalaria", Zeanurin egindako antzerki musikal horretan bildutakoa.
A. Bilketa lanaz aparte, beste zerbalti ere garrantzia berezia emango zenioketen?
G.M. Karakter berezia eman nahi izan diogu diskoari. Orkestrazioan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak parte hartu du, eta ez dakit inoiz egin den horrelako orkestrazio handi batekin Iparragirreren musikarik. Gainera, hirurogei laguneko abesbatzak ere parte hartu du, eta Zeanuriko ekitaldian, guztira, 150 antzezle izan ziren "Iparragirre hegalaria" egiteko.
A. Zein da kantuetan agertzen den gaiaren ardatza?
G.M. Hau egitean, Zeanurin egindako herri antzerkia izan da gure erreferentzia bakarra. Jose Migel Elbira, Getxoko Antzerki Eskolako zuzendaria, eta bion artean gidoia eta ia estrukturazio osoa egin genuen. Zortzi hilabeteko lana izan da egindakoa, eta Iparragirre gaurkotu nahi izan dugu. Zentzu honetan, gure asmoa, oraindik bizirik dagoen Iparragirreren mezua berreskuratu eta indartzea izan da. Iparragirre mitifikatua ere egon da eta, gure lanean, bere biografia erabat errespetatu dugu. Euskal literatura eta arte mailan ibilitakoak eliz kutsukoak izan direneko kontua ere apurtzera dator Iparragirre. Horretaz gain, beste askok ez bezala, euskaraz egin zituen bere idazki ia guztiak. Nazionalismoa, kontzeptu bezala, sortu aurretik ere deskubritu zuela esan daiteke. Nazioen Ligaren alde ere egin zuen, eta hori Sabino Arana sortu aurretik egin zuen. Gaur egun ere begira zer aipatzen den Euskal Herrian.
A. Bere garaiaren aurretik ibili zen, beraz...
G.M. Nik uste profeta izan zela bere garaian, aitzindaria. Nazionalismoaren harriak jarri zitnen. Euskaldunon arteko batasun kutsua beharrezkoa ikusten zuen orduan, beste hainbat gauzen artean, eta hori ere gaurko gaia da.
A. Zein beste lanetan ari zara epe motzari begira?
G.M. Musikatik bizitzea oso zaila da, gure merkatua oso mugatua delako. Horregatik, beti proiektu berrietan sartuta ibili beharra dago. Eguberrietarako, gabon kantuak biltzen dituen disko bat ere aterako dugu Bitoriano Gandiagak idatzitako hainbat letrarekin. Arantzazun izan nintzen orain hilabete batzuk, eta "lparragirre hegalaria"ren muntaiaren prestaketaz aspertzen nintzenean horri ekiten nion. Zortzi kantu dira, Gandiagaren hitzak dituztenak, eta beste lau, dagoeneko ezagunak direnak. Hurrengo urteari begira, bestalde, nire sorkuntza lanez osatutako disko bat atera nahi nuke.
A. Disketxe berri bat sortzeko astia ere ba omen duzu.
G.M. Konpetentzia ona dela uste dut. Betidanik izan dut nire gauzak neure kontura egiteko gogoa. Norbere lanean sinestean dago gakoa. Keinu izena jarri diogu, eta lehenengo produkzioa Iparragirrerena izan da. Hankak, hala ere, lur gainean dauzkat, eta badakit zaila gertatuko dela proiektu hau aurrera eramatea, baina gogotsu nabil. Esate baterako, euskal kantautoreak Keinun grabatzea nahi nuke..., gehiago elkartzeko bidea eman lezake.
Aurten adibidez, oso kantaldi gutxi izan dira, eta gehienak kexu direla ematen du; soluzioak behar dira. Gure artean ere baterago ibil gintezke. Bakoitza bere bidetik doala ematen du, eta hori aldatzera jo beharko litzateke. Harreman sendoagoak beharko genituzke eta horretarako ahalegina egin. Protestak dauden artean behintzat!
A. Euskal komunikabideek euskal musikarekiko duten tratamendua egokia al da?
G.M. Bi norabide bereizi behar dira; batetik, guk eskaintzen dugun lana ea zer nolakoa den. Eta bestetik, ea laguntza handiagorik eman al daitekeen. Nire ustea da guk eskaintzen dugun musika, oro har, nahiko maila onekoa dela. Bestetik, nahiz eta jakin gure produktua minoritarioa dela, badago irratietan oihartzuna... gehiago batzuetan besteetan baino. Telebistak, egia esan, tratamendu oso eskasa ematen digu. Noizbait zerbait atera, baina oso gutxi. Nik uste, ez eskaparate moduko flash batzuk bota, baizik eta euskal musikaren mugimenduan gehiago sartu beharko lukeela. Bertsolaritzarekin egiten duen bezala, esate baterako. Zeren eta azken batean, eskaria eskaintzen denaren araberakoa izaten baita... Beste proiekzioa eduki dezaketen programak behar dira, ez flashak botatzea. Ez bakarrik kantari, kantuak nondik datozen azalduz eta abar, nork ez luke entzungo edozein kantariren ordu erdiko saioa?
Telebistak euskal kulturarekiko ardura bat baduela uste dut, eta hori eskatu behar zaio. Eta kultura bizia dena gehiago indartu beharko luke, egiten duena baino gehiago. Gainera, jendeak ondo hartuko lukeela uste dut. Baita prentsan ere, euskal kultura minoritorioa dela ikus daiteke, oso gutxi dira salbuespenak.
A. Geroari begira nondik jo beharko luke euskal musikak?
G.M. Jendea erakarri behar dugu, kantaldi gehiago behar dira eta entzuleekin komunikazio hurbilago bat lortu behar dugu hori "Iparragirre hegalaria"k lortu duela uste dut. Jendea hunkitu egin da, hori izugarria da; hori da arrakasta azken batean! Eskaintza hotzetatik ihes egin behar dugu, ez bakarrik kantatu, gure burua gehiago inplikatu behar dugu kantariok.
Patxi Sarriegi
42, 43


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaBideoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakMENDIBIL1
PertsonaiazMENDIBIL1
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude