argia.eus
INPRIMATU
Fernando Zorita: «Telebistan, bigarren mailako produktutzat hartzen dituzte filme amateurrak»
2021eko uztailaren 19a
Fernando Zorita: «Telebistan, bigarren mailako produktutzat hartzen dituzte filme amateurrak»
ARGIA. Azaroaren 19 tik 21era bitarte izango da aurtengo; Barakaldoko zinema amateur lehiaketa.
FERNANDO ZORITA. 23 lan jaso ditugu aurten. Super 8-ko filme lehiaketa da; zinema bere formato txikienean. Kataluniakoak dira lan gehienak, baina Cordoba eta Salamanca-koak ere badaude. Hiru sail daude lehiaketan: argumentala, dokumentala eta animazioa. Aurten, argumentalak izan dira nagusi, eta 15etik 20ra minutuko iraupena dute gehienbat. Barakaldoko kultur etxean ikusi ahal izango dira.
A. Aurten ez da euskal lanik aurkeztu?
F.Z Gero eta gutxiago aurkezten ziren azken urteotan. Azken hau zazpigarren edizioa da, eta langarrenean hasi zen beherakada. 30.000 pezeta balio ditu ordu erdi egiteak eta hainbesteko lana suposatzeaz gain, filme hauek irtenbiderik ez dutenez, inon ez bait dira ikusten, ez da dirurik irabazten eta lanak aurkezteari utzi egin diote partehartzaileek.
Aurten 23 aurkeztu dira baina aurreko urteetan 35-40 inguru. 30.000 pezetakoa den saria batek bakarrik lortzen du eta beste guztiek ezer ere ez. Aurkeztutako batzuk, Juanma Bajo Ulloa kasu, lehiaketan parte hartu, ondoren 16mm eta 35mm-tako formatoak jorratu, eta luzemetraiak egiten bukatu dute. Baina gehienak ez dira lehiaketa honetatik ateratzen eta beste batzuek bertara aurkezteari utzi egin diote.
Telebista izan daiteke lan hauentzako irtenkidea, baina bertako produkzioa hain ona omen denez, ez dute filme amateurrik onartzen. Nahiz eta sarituak izan. Bigarren mailako produktutzat hartzen dituzte lan hauek.
Iaz bizpahiru, baina aurten ez da euskaraz egindako lanik aurkeztu gaur egun, euskarazko filme gutxi egiten bait da. Bideo lanak egiten dira normalean, epe luzera merkeagoak direlako.
61


GaiezKulturainemaLehiaketak
PertsonaiazORITA1