"Honelako ekimenen bitartez aurreratzen da askotan"
2007ko otsailaren 21
Gerardo Markulela, idazlea
"Honelako ekimenen bitartez aurreratzen da askotan"
ARGIA. Vox Europae bezalako topaketetan besteen egoerak gertutik ezagutzeko modua izaten da...
G. MARKULETA. Hizkuntza desberdinetako egoera aztergai duten era honetako kongresu eta jardunaldi hauen betebehar nagusia, nere ustez egunoroko jardunetik irten eta norberaren hizkuntzatik atera eta elkar ezagutzeko aukera ematea da. Elkar ezagutzeko bidea ematen duten neurrian positiboak dira. Gure eguneroko eztabaidetan askotan gehiegi nahasten gara, eta honelakoetan besteen egoerak gertutik ezagutzeko aukera baliagarria izaten da.
A. Hizkuntza minorizatu batzuetan hizkuntz kontzientziazioa oso apala izaten da...
G.M. Batzuetan bai, hizkuntza minorizatuen kasuan beste hizkuntza nagusien menpean norbere hizkuntzarekiko autoestima zenbaitetan ia ez da garatzen, Asturias-en esate baterako. Hizkuntza minorizatu batean idaztea, norberearen aldeko aukeraketa bat da, zentzu honetan beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen bezalakoa. Norbera bere munduan aritzea bezala da. Batzuetan, kanpotik begiratuta, galdutako erronka batean aritzea dela eman lezake, baina ez; txikia izateaak beste aldeko faktore asko ere baditu.
A. .Non egon daiteke, idazle bezala, beste hizkuntza minorizatu horiekiko interesa?
G.M. Bakoitzaren egoeraren arabera. Batzuk aurrerago doaz, eta kalitatezko lanak argitaratzen dituzte. Beste batzuk ez hainbeste. Baina sortzen den elkartasuna handia izaten da, eta horrek animatu egiten ditu idazleak; bidean goazela elkarri begiratu eta besteen intereseko gauzak ikusteko, batez ere.
A. Vox Europae bezalalo ellarteen garrantzia nola baloratuko zenuke, testimoniala huts hutsik:
G.M. Honelako ekimenen bitartez aurreratzen da askotan. Era honetako elkarteak beharrezkoak dira, loturak indartzeko eta baita Administrazioarekiko nolabaiteko loturak ezartzeko ere. Era honetako ekitaldiak bultzatzeko ere balio dute eta baita proposamen zehatzak bideratzeko ere.
Patxi Sarriegi
50
Gaiez\Kultura\Literatura\Topaketak\Vox Europae
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\MARKULETA1
Pertsonaiaz\MARKULETA1