«Labaienen antzezpenak ezagutzera eman nahi ditugu»


2021eko uztailaren 19an
Joxe Ramon Zubimendik moldatu ditu Antonio Maria Labaienen obrak:
«Labaienen antzezpenak ezagutzera eman nahi ditugu»
ARGIA. Antzerki klasikoa jorratzen du Antonio Maria Labaienek bere lanetan.
J.R. ZUBIMENDI. Klasikoak gure artean, Europako, hau da, Estatu espainiar nahiz frantziarreko edo Alemaniako antzerkiaren alboan ez da klasikoa izatera iristen, baina hori da euskarazko antzerki klasikoa. Zoritxarrez. jende askok ez du ezagutu ere egiten, eta jendeari obra hauek ezagutzera ematea da irratiz emititzearen helburua.
Gerra aurretik oso mugimendu handia izan zen Euskal Herriko antzerkian. Autore asko izan ziren, eta talde asko ere. Gipuzkoan eta Bizkaian, askotan, herri bakoitzak bere antzerki taldea zeukan. Gaur egun gertatzen ez dena. Batere beldurrik gabe esan dezakegu gaur dagoen talde bakoitzeko hamar bat bazirela gerra aurretik euskaraz egiten zutenak, eta ez da gehiegikeria. Baita antzerkigileak ere. Zenbait jendek esango du oso antzerki kostunbrista zela, eta egia da. Baina besterik ez zegoen garai horretan, eta jenero hori lantzea gauza handia da.
Geroztik 60 urte pasatu dira, antzerkiaren munduan gorabehera asko izan dira, abangoardiak etorri dira, abangoardia hauek beste jokatzeko molde batzuk ekarri dituzte, beste ikuspegi batzuk, bai gidoi aldetik, bai interpretazio aldetik, baita ikusle eta egileen arteko harreman mutuaren eta sinbiotikoaren aldetik ere, eta guzti horiek gurea baino aurreratuagoak zeuden antzerki batzuen haritik etorri dira. Guregana eginda etorri dira. Guk ez ditugu gure ondaretik, euskal antzerkiaren ondaretik jaso, baizik eta ezagutu ditugun beste antzerki batzuen ondaretik. Hori ez da txarra. Txarra da hori horrela egitea eta guk zer dugun ez ezagutzea. Gerra aurreko antzerkia kasu honetan.
Nere ustez baztertuegia edo isilduegia egon da. Bada garaia jendeari esateko munduan badirela hainbat antzerkia egiteko modu. Bada Lindsay Kemp, bada antzerki japoniarra eta beste asko, baina guk ere badugu gurea. Ez da gure antzerkia ala horiena aukeran, baizik eta horien antzerkia eta gurea. Bakoitzak bere etxekoa ezagutu behar du eta kanpokoa ere. Biak ezagututa, hortik etorriko da aberastasuna.
Joxi Goikoetxea
49


GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaAntzerkia
PertsonaiazUBIMENDI1

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude