argia.eus
INPRIMATU
«Imajinazioa lantzeko aukera eskaintzen dute irrati nobelek»
2021eko uztailaren 23a
Maite Iturbe idazleari elkarrizketa
Laster emitituko da "Maite, maite, maitea", Arantxa Iturbek idatziriko irrati nobela:
«Imajinazioa lantzeko aukera eskaintzen dute irrati nobelek»
ARGIA. "Maite, maite , maitea" ez da zuk idzten duzun lehen irraiti nobela.
ARANTXA ITURBE. Orain dela bost urte, "Goizean behin" saioa egiten hasi ginenean, saiakera bitxi bat egin genuen euskaraz irrati nobelarik ez zegoela ikusirik. Horrela, "Kake kontuak" egiten hasi ginen. Irrati nobela modukoa zen, bost minutuko kapituluak zituen, eta irratiko bertako jendearekin burutu genuen. Bere garaian kritika batzuk agertu ziren, oso barregarriak, esanaz jende guztia ezaguna zela, aktoreak ez zirela eta irratiko jendeak berak parte hartzen zuela.
Ez naiz gogoratzen non agertu zen kritkLa hau, eta saiakera berezi bat egiten ari ginela erantzun genion, horrelako ezer ez zegoelako eta irratiak ez zeukalako dirurik aktoreak ordaintzeko. Nik idazten nituen gidoiak, baina idazteko modu oso berezia zen. Kaleko kontuak ziren, familia baten inguruan sorturiko istoriak, topikoz beteta. Betiko muntaia zen, oso gauza etxekoak, baina irrati nobela gisa idatzi nuen.
Ondoren, beste urtebetez, "Odriozola Hotela" egin genuen. Bost minutuko kapituluak ziren, kontu arruntez beterik, eta hau ere beste irrati nobela txiki bat zen. Aurrekoak bezala kapitulu asko zeukan, berrehunetik gora. Ez ziren inoiz bukatzen, beti zuten jarraipenik. Dena den, irrati nobela bezala planteatuta, `Maite, maite, maitea' da lehenengoa.
A. Azároaren hasieran emitituko da lan hau.
A.I. Etxe batean gertatzen diren kontu arruntak dira. Pasadizuak , ez da istorio biribila. Bertan hiru ernakume bizi dira: amona bat, bere semearen andrea izandakoa –bananduta bait daude–, eta azken honen alaba. Hirurak dira Maite: Maria Teresa , Maritere eta Maite. Maritereren senar ohia da beste protagonista. Ez nuke esango umorezkoa denik baina saiatu naiz elkarrizketetan ironia puntu bat sartzen. Gauza asko gertatzen zaie, oso luzea bait da. Beren eguneroko bizitza da; trama pila dauzka. Dena etzean kokatzen hasi nintzen, baina profesional moduan burutuko zela jakin ondoren, protagonistak kalera irtetea erabaki nuen.
A. Euskadi Irratian ari zarete egun jenero hau lantzen.
A.I. 1970eko hamarkadan, Herri Irratian saiakera batzuk egin zituztela uste dut. Badakit serie moduko bat egon zela. Euskadi Irratia orain arte ez da arlo honetaz arduratu lan handia suposatzen duelako. Irrati nobelak euskaraz egiten aritzen den inor ez dut ezagutzen. Neri asko gustaten zait jenero hau. Imajinazioa lantzeko aukera eskaintzen dute, pertsonaia bakoitza nahi dugun bezala imajinatzeko aukera izaten duzu. Bizitza guztia pasatuko nuke irrati nobelñak egiten
Joxi Goikoetxea
50


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURBE7
GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
PertsonaiazITURBE7