argia.eus
INPRIMATU
Iñigo Zubizarreta: «Umeak bideojokoen munduan gero eta murgilduagoak daude»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Iñigo Zubizarretarekin ETBko "Galakt-Hika" saioaz
Iñigo Zubizarreta: «Umeak bideojokoen munduan gero eta murgilduagoak daude»
ETBko neguko programazioarekin batera "Galakt-Hika" izeneko saio berri bat ikusteko aukera dute umeek. Saioa berria bada ere Iñigo Zubizarreta aurkezlea guztiok ezagutzen dugu. Sei urte daramatza ETBn lanean, eta umeen saioez egin ditu ETB1 eta baita ETB2n ere.
ARGIA. Nola sortu zen saio hau egiteko ideia eta zu nola sartu zinen?
IÑIGO ZUBIiZARRETA. Umeen saioekin jarraituz ni hasi nintzen hau aurkezten. Saioan aldaketa bat izan da baina itxura aldaketa. Edukia ere aldatu da, bideojokoak, musika eta antzekoekin beste irudi bat eman zaio. Proposamen hau aurkeztu zen eta aldaketak egin dira.
A. Umeak gero eta sartuagoak daude ordenagailu eta bideojokoen munduan. Onuragarria iruditzen al zaizu?
I.Z. Gauza guztiek dute bere neurria, baina argi dago umeak mundu horretan gero eta murgilduagoak daudela. Harrituta geratzen naiz umeek ordenagailu eta makinak nola erabiltzen dituzten ikustean. Bideojokoetan nik denbora dexente behar izaten dut helburua lortzeko, umeek ordea berehala lortzen dute. Askotan ez dut ulertzen duten jolasteko era, guk beste modu batera egiten genituen gauzak. Baina errealitatean ikusten da bideojokoak eta benetan atsegin dituztela.
A. Umeen nahia betetzen al du saio honek?
l.Z. Haurren nahia guztiz betetzen duela iruditzen zait neri. Eztabaidagarriagoa da beste zerbait eskaini behar ote genien, musika gehiago edo hezkuntza gehiago eta abar. Hala ere jende askok dio hezkuntzarako eskolak daudela eta familia giroa eskaintzeko familia bera, eta uste dut apustu bat egiten dela eskaini beharrekoaren inguruan. Umeak azaltzen dutenez aldaketarekin oso gustora daude.
A. Zein da saioaren helburu nagusia?
I.Z. Inolako zalantzarik gabe, helburu nagusia entretenitzea da. Musikari eskaintzen diogun tartea oso egokia dela dirudi. Musikaz play back egitea asko atsegin zaie eta honen inguruan ikastoletan eta giroa sortzen ari dela dirudi.
A. Zer suposatzen du umeekin saioa grabatzeak?
'.Z. Hainbat saio egin ditut telebistan eta umeekin lan egitea atsegina iruditzen zait. Askotan daukaten urduritasun eta azkartasuna, hasiera batean kontrakoa badirudi ere, umeek normalidadea ematen diote grabaketari. Emeak gurekiko duten harremana guztiz erraza eta sinplea da. Umeak oso lasai sentitzen dira gure artean.
AITZIBER YARZA
Iñigo Zubizarretak hainbat saio aurkeztu ditu ETBn eta hauetatik asko umeei zuzendutakoak izan dira.
71


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazUBIZARRET4
EgileezYARZA1Komunikabid