Yurre Ugarte: «Gogorra iruditu zait nik idatzirikoa beste batek errealizatzea»


2021eko uztailaren 19an
Yurre Ugarte, ETBko gidoilariari elkarrizketa
Yurre Ugarte: «Gogorra iruditu zait nik idatzirikoa beste batek errealizatzea»
Lehengo hilean hasi zen ETB <> umorezko saio emititzen. Saio honen gidoilaria dugu Yurre Ugarte, eta hau telebistarako egiten duen lehen lana da. Orain arte laburmetraiak egin ditu formato ez profesionalean, baina gidoilari soil bezala egiten duen lehen lana da hau.
ARGIA. Nola sortu zen "Penelope Enea"ko gidoia egiteko ideia?
YURRE UGARTE. Neri produktore batek deitu zidan ETBk serie bat egiteko ideiak behar zituela eta neure ideia aurkeztu nuen. Ideia gustatu zitzaien eta onartu egin zuten. Nere helburuetan ez zen sartzen serie bat idaztea. Nik produktorea luzemetraia bateko gidoia erakutsi nionean ezagutu nuen eta hau dela eta nitaz pentsatu zuen serierako gidoia egiteko, baina ez da nik bilatutako zerbait izan.
A. Gaur egun "Penelope Enea" ikusten duzunean, zuk hasieran pentsatuta zenuena bezalakoa al da?
Y.U. Nik uste emaitza inoiz ez dela hasierako ideia bezalakoa, hau agian hobe izango da, baina desberdina dela argi dago.
Oso zaila da kasu honetan emaitza ideia bezalakoa izatea, errealizadorea eta gidaoilaria ez bait da bera izan, errealizadorea ez naiz ni izan. Hau neretzat oso zaila izan da orain arte nik idatzi ditudan gidoi guztiak nik errealizatu bait ditut. Orain arte lanek nere ikuspegia izan dute, oraingoan berriz, ideia beste batek errealizatu du. Alde handia dago nik nola ikusiko nukeenetik oraingo errealizadoreak nola ikusi duenera.
A. Umorezko gidoiak egiten al dituzu normalean edo bestelakoak?
Y.U. Beti esan izan didate umorezko zerbait dutela, baina umorea dutela esateak ez du esan nahi barregure erraza sortzen dutenik. Oso zaila egiten zait neronek hau aztertzea, besteek esan beharko dute.
A. lzaten al dituzue hemen gogidoilariek lanak aurrera eramateko aukerak?
Y.U. Gidoilarientzat aukera gutxi daude eta orain askoz ere gutxiago, produktoreek oso gutxi arriskatzen bait dute arlo guztietan dagoen krisia dela eta. Jende asko dago mundu honetan sartuta, eta aldiz, lan gutxi burutzen dira. Baina hau toki guztietan gertatzen da ez soilik Euskal Herrian.
A. Hau izan da zure lehenengo esperientzia telebistan, zer iruditu zaizu?
Y.U. Oso gogorra iruditu zait. Batez ere neretzat paper berria delako idaztea soilik, errealizatu gabe. Esperientzia berria izan da eta ongi dago baina gogorra iruditu zait nik idatzirikoa beste batek errealizatzea.
AITZIBER YARZA
Yurre Ugartek <> umorezko saioaren gidoia idatzi du. Lehenengo aldia da telebistarako lan egiten duela.
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBGidoigileak
PertsonaiazUGARTE3
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude