argia.eus
INPRIMATU
«Mesfidantza eta beldurrez dakusat hainbat jokaera»
2021eko uztailaren 19a
Xabier Kintana,hiztegigile eta EHUko irakaslea
«Mesfidantza eta beldurrez dakusat hainbat jokaera»
ARGIA Oinarrizko hiztegigintzaren mugak zeintzuk dira?
X. KINTANA. Gurea kasu, publiko orokorrari zuzendua dago, batez ere ikasten ari den jendeari. Unibertsitatean ere balia garri gerta daiteke, jakina, oso lexiko berezia denean ez baina. Horretarako dunde hiztegi teknikoak 18 urte bitartekoa da. Irakaskuntza munduari lotu gabeko pertsonari dagokionean bizitza osorakoa. Azken batean, kaleko jende arruntak ez du lexiko bereziaren beharrik izaten.
ARGIA. "Hiztegia 2000" burutu zenutenean hainbat hutsune eta gabezia bizi zituen hiztegigintzaren esparruak. Zertan nabaritu duzu aldaketarik?
X. KINTANA. Falta nabarmen bat ikusten dut. Guk hiztegia egin genuenean beti aipatzen zen kontsentsuaren kontua. Euskararen batasunaren inguruan urtetan ibilitako idazle eta irakasleen artean,arazoa zein zen ondo ezagutzen genuen eta guztien gogoko izango ziren konponbideak bilatzen saiatzen ginen. Horrek gure hiztegian funtzionatu izan du, baita hainbat proiektutan ere. Orain, ordea, mesfidantza eta beldurrez dakusagu beste hiztegigile batzuk ezarri duten bidea.
ARGIA. Zehaztuko al zeniguke, izen eta abizenez zertan datzan zure salaketa?
X.KINTANA. Erabiltzaileekin inongo harremanik izan gabe aginduak goitik ematen dituztenez akademia edo dena delakoaren izenean ari naiz erabaki batzuk oso itsuki hartzen dituzte, gero bete behar dituztenen egiazko problematika zein den ez dakitela. Badakit, erabateko demokrazia ezinezkoa dela, bain beti ere askoz hobea da ahalik eta jende gehienaren eritziak bildu eta ausnartzea, horrek azken finean, gehiengoan finkatutako onarpena dakarrelako.
Aldiz, Sarasola eta bestek darabilten bidea guztiz kontrakoa da. Goitik egiten dituzte azterketak, eta besteok, Euskaltzaindiak boturik ez dugunez isilik egon behar. Eta jakina, ni ez nago bide horretatik joateko prest. Gehienok, orain artean, bizkaitarrak izan gara hiztegigintzan baina ez dut uste bizkaieraz abusurik egin dugunik. Orain, gipuzkera gauza guztien gainetik jarri da eta besteok hutsaren hurrengatzat jo gaituzte, geure euskarak ezertarako balio ez duelakoan. Honetan nabari dut akats larria, berandu baino lehen konpondu beharrekoa.
J.J. Petrikorena
45


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHiztegiak
PertsonaiazKINTANA1