argia.eus
INPRIMATU
Maddalen Iriarte: "Eskerrak kamarai aurrean egoteko ohitura dudan"
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Maddalen Iriarterekin ETBko "Ados" saioaz
Maddalen Iriarte: "Eskerrak kamarai aurrean egoteko ohitura dudan"
Hasi berria den "Ados" izeneko eztabaida saioa aurkezten hasi da Maddalen Iriarte. Sei urtetan ETBko albistegietako aurpegi ezagunenetako bat bilakatu da. Orain erronka berri bati ekin dio eztabaida saio bateko aurkezle eta zuzendari moduan.
ARGIA. Nola sortu zen saio berria egiteko ideia?
MADDALEN IRIARTE. Etxe honetako zuzendaritzak eztabaida saio bat martxan jarri nahi zuen. Eztabaida hori benetan hala izatea nahi zuen. Hau ez da oso erraza izaten telebistan, besteak beste, herri honetan ez dugulako kultura telebisibo handiegia. Telebista hau, eta beraz, telebistan azaltzeko aukera, berria da. Ez dugu telebistara joan eta besterik gabe hitz egiten hasteko ohitura. Guk eztabaida bat egin nahi genuen gonbidatu butzuekin, baina baita saioa bertara ikustera joaten diren pertsonekin. Gure asmoa gauza bizi bat egitea da. Ideia polita da, baina saioa bera nola geratzen den ikusi beharko dugu. Ni jendeari apur bat akuilua sartzeko zenbateraino naizen gai ere ikusteke dago.
ARGIA. Zergatik uste duzu aukeratu zintuztela aurkezle gisa?
M.l. Nik sei urte daramatzat ETBko albistegietan lanean. Horrelako saio bat egiteko beharrezkoa da aurkezleak ere nolabaiteko erraztasuna izatea kamararen aurrean. Kamarak ez gehiegi beldurtzea. Kamarak beti beldurtzen du, baina horrek nolabaiteko bizitasuna ematen duelako gauzak egiten hasteko eta indarrarekin ekiteko aldiro aldiro. Baina nik eskerrak kamara aurrean egoteko ohitura dudan.
A. Zein izango litzateke saioaren helburua?
M.l. Guk mahaigaineratu nahi ditugun gaiak, gai arruntak dira. Askotan komunikabideetan lan egiten dugunok klabija bat izaten dugu eta horren arabera politika eta antzekoak iruditzen zaizkigu garrantzitsuak. Baina pentsatzen dugu ba daudela garrantzia duten beste gai batzuk, komunikabideetan itzalean geldtzen direnak. Hauei ere tarte bat ireki nahi genieke. Edozein pertsonak parte har dezala gure saioan. Gonbidatuak batzuetan famatuak izango dira, baina gure apustua hauxe da. Hamar urte igaro dira, horregatik nago ni saio hau aurkezten eta zuzentzen. Nerekin ikasten egon zirenak gaur egun bakoitza bere lanbidean dabil, profesional onak, euskaldunak eta edozein gairi buruz euskaraz hitz egiteko gai direnak. Ez dira ezagunak eta ez dakit inoiz izango diren, baina guk hortik egingo dugu ahalegina. Honekin batera kaleko jendea, herria.
AITZIBER YARZA
Maddalen Iriartek aurkezten duen «Ados» eztabaida saio berrian eguneroko gaiei burozko elkarrizketa sortu nahi da.
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazIRIARTE3
EgileezYARZA1Komunikabid