«HBrentzat PSOE hain garrantzitsua bada, zuzenean jo dezake bertara»

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joseba Egibar EAJko Euskadi Buru Batzarreko bozeramalea:
«HBrentzat PSOE hain garrantzitsua bada, zuzenean jo dezake bertara»
Udaldiaren ostean gauzak nahasten hasi baldin badira ere, beste patxada bat ekarri du oporretatik bueltan. Joseba Egibarri ez zaio iruditzen, esan izan den bezala, udazken beroa datorkigunik. Errespetorik galdu gabe, hitz gozorik ez du UA, PP eta HBkoentzat.
ARGIA. Ajuria Eneako Hitzarmena kolokan dagoela dirudi. Zer espero duzue datorren bilera horretatik?
JOSEBA EGIBAR. Ezer apartekorik ez dela gertatuko uste dut. Baina lehenik, bi kontu bereiz ditzagun. Ajuria Eneko Hitzarmenak jasotzen dituen helburuek indarrean jarraitzen dute. Eduki horiek bezain inportantea zen, ordea, alderdien kontsentsua, eta horrek porrot egin du.
Oraingo honetan, EAk ez du joateko asmorik. Baina kontuan izan aurrekoan ere, 1991ko azaroko bileran, ez zela agertu. Ez da, beraz, kontu berria. Bestalde, PPren ustez, Autobia dela eta, EAJk eta PSOEk beren errua aitortzen ez badute, Hitzarmenak bizi luzerik ez du izango. Hauxe aztertu beharko da datorren bilera horretan. Hain zuzen ere, iritzi hori arrazoitu egin beharko bait du PPk.
HBrekin hitz egiteagatik ere kritikatu zaigu. Ajuria Eneko azken mahaiean, alderdi bakoitzak nahi zuenarekin hitz egiteko eskubidea zuela erabaki arren. Baldintza bakarra jarri zitzaion aukera horri: inork HBrekin hitz eginda eragin instituzionala izan dezakeen akordiorik lortu nahi izango balu, gutxieneko kontsentsua beharko lukeela.
Ez da inongo akordiorik egon. Beraz, zerbait leporatu nahi izanez gero, HBrekin hitz egiteko momentu egokia aukeratu ez izana, edo tankerakoak lepora dakizkiguke. Iritzi horiek errespetagarriak dira, baina printzipioak ezin dituzte hankaz gora jarri. Edonork hitz egin dezake HBrekin.
A. Hitzarmenean EAJk eta PSOEk agintzen dutela esan izan da. Ez da jeloskorkeria bakarrik izango...
J.E. Ez dadit jeloskorkeria ote den... Arrazoiek izaten dute indarra leku guztietan. PSOEk eta EAJk ez dute sekula ezer inposatu. Errespeto guztia PPri, baina ez du inolako legitimitaterik horrelakorik esateko. Gainera, Ajuria Eneko bilera astelehenean izan, eta asteartean bertan PPk gai honi buruzko mozioa aurkeztuko du Madrilen. Nork du orduan, interes elektorala? PPk kalkuluak eginak ditu bere borroka pertsonalean. Badaki, hau ez dela momentu zariontsua PSOErentzat, eta horrelako gauzekin etekin elektorala lortzen duela.
EAJ kritikatu nahi baldin badu zuzenean kritika dezala, baina hirugarren bat kritikatzeko ez dadila gu kritikatzen hasi. Auskalo zer ekarriko duen joko honek, baina ezingo dute frogatu EAJk Ajuria Eneko Hitzarmena zapuztu duenik.
A. Esandakoari lotuta, ez al zaio EAri egurra sobera eman?
J.E. Guk ez diogu HBrekin hitz egiteko eskubidea ukatu. Beste alderdiek, kritikatzerakoan, EAJk beste momentu batean hitz egin zuela argudiatu dute; orduan atentaturik ez zegoela. Arrazonamendu horrek ez du non heldurik. Zorte txarra da zuk alderdi batekin hitz egin nahi izan eta momentu horretan atentatuak gertatzea. Sarritan esan izan dugu, guk hitz egin genuenean atentatuak bazirela, eta oraindik ere badirela; elkarrizketen helburua gogorkeria desagertzea dela. hori horrela izanda, jende xumeak ulertzen ez duena da atentatuak gertatu eta zure mahaikideak ez gaitzestea. Askotan esan izan diegu hauxe bera HBkoei.
Hauxe da EAk izan dezakeen muga. Guk ez diogu EAri oztoporik jarriko, ezta kritikatuko ere, nahiz eta atentatuak gertatu tartean.
A. Ba al duzue HBrebin berriz hitz egiteko asmorik?
J.E. Haiek proposamena luzatu dute. Guk, lehenik EArekin hasitakoari ekiteko erantzun diegu; gero, beharrezkoa izanez gero, gure artean hala erabakitzen bada bilduko garela.
Aurreko esperientzia hor dago. Badakigu bakoitza nor den eta zer helburu duen. Ez gara historia guztia berriro errepikatzen hasiko. Lehenengo fasean akordiorik lortuko ez genuela argi eduki arren, bigarren saioa egin behar bada, helburu konkretuagoei heltzeko gai izan beharko dugu. Dena den, lehenik ondo azaldu beharko digute zertarako bildu nahi duten.
Gainera, konfidantzarik ez dago gure artean, haiek ez dira gurekin fio, eta gu haiekin ere ez. Elkarrizketetan kezka sortu zitzaigun ea gauza izango ote ginen 60 ordu horietan esandakoak gordetzeko. Tamalez, bilera haietan esan zirenak eta ez zirenak bazter guztietan zabaldu dituztela ikusi dugu: Txapuren buzoian, KASeko nik dakit zer dokumentutan eta azken aldian "Egin"en faszikuluka, "hemen egurra eman diegu, halakoan argumenturik gabe utzi ditugu" eta antzekoak esaka. Eta dezepzio izugarria izan da. Hori umekeria hutsa da, politikoki onartezina. Ez dakigu gerora begira HBk zer asmo izango duen. Orain, behinik behin, gurekin ez dute hitz egingo. Zertarako argitzen denean ikusiko da.
A. Zuek zertarako bilduko zinatekete HBkoekin?
J. E. Elkarrizketei berriz ekin behar izango bagenie, aztertu egin beharko litzateke zein egoeratan gauden, baina guretzat ezinbestekoa atentaturik ez egotea. Horren inguruan gauzak mugi daitezke baina ETAk hoti sinisten ez duen bitartean zaila izango da ezer lortzea.
HBrentzat, erreferentzia alderdi sozialista da. Nere ustez, HBko hainbat kiderentzat Vera eta Corcuera Jangoikoaren hurrenak dira. Izugarrizko fede eta sinismena dute haiengan. Eta PSOE hain garrantzitsua bada, jo dezatela zuzenean bertara. Hain zuzen ere, uztailean Iñigo Iruin eta Txiki Benegas luze egon ziren berriketan Madrilen. Ez batek ez besteak, ez digute haren berri eman.
A. HBk eta EAk hitz egiten badute, Gipuzkoako Diputazioari dagokionez, akordio batera irits daitezke...
J.E. Gipuzkoan edozer gauza gerta daiteke. Zentsura mozioa egin nahi badute, bidea hortxe dute. Gutxieneko adostasuna lortu beharko dute, alde batetik programa baten inguruan, eta bestetik kandidato baten inguruan. Ni ziur naiz EAk planteamentu hori egina diola HBri, baina ez dut uste ados jarri direnik Diputatu nagusia aukeratzeko garaian, momentuz behintzat. HBk Elkoro nahiko luke jarri eta EAk Murua. Hirukotea osatzekotan, EAk EUEren botoak kontatuko ditu haren alde, eta beraz, hamasei hamabi baino gebiago direla esango zion HBri.
Bestalde, HBk bere garaian esan zion EAri diputatu nagusia nahi baldin bazuen kendutako alkatetzak itzuli behar zizkiola.
A. HBk diputatu nagusia nahi duela uste al duzu?
J.E. Ahal izango balute bai. Esperientzia instituzional historikoa ez izanda ere, HBk gaitasunik badu instituzioak gobernatzeko, udaletan frogatu duen legez. Joko instituzionalari ekin egin beharko dio noizbait, eta bide horretatik doaz.
A. Rojo jaunaren adierazpenak ikusita, zer gertatzen da Araban?
J.E. Gauza bat eskatuko nioke Rojori: arabarrentzat nahi duen eskubide hori euskaldun guztioi ere gorde diezagula Espainiarekiko.
Nere argumentua akaso sineskaitza irudituko zaizu. Arabako PSOEkoak lehian daude. Rojo jaunak diputatu izan nahi du, baina eskuartean ditugun datuen arabera, hemendik aurrera bi diputatu beharrean bakarra aterako du. Eta bakar hori bera izan dadin protagonismoa lortu behar du. Berak badaki PSOEko Arabako militantzia abertzaleen kontrakoa dela erabat. Horiek bere ondoan nahi ditu. Bere lehiakidea, Agiriano, hamabi urtez diputatu dagoena, hor dago isilik. Azken finean, buru zein izango den axola zaie.
A. Ez dirudi lehia hori bakarrik denik. Rojoren atzetik jende esanguratsua dago.
J.E. Bai, gero Buesak erantzun zuen. Mundu guztiak zerbait esan behar izaten du. Egia da badela horren azpian gogoeta. UA fenomenoa ikusita, benetan arriskutsua da hainbat alderdik lokalismo eta probintzialismoaren aldeko diskurtsoa hartu izana. Horregatik inoiz baino beharrezkoagoa da alderdi homogeneo bat izatea. Baten batek esango du badabilela berriz EAJ hegemonia nahian, baina EAJ sendo bat behar dugu hemen sakabanaketarik gerta ez dadin.
Arabarena konponduko da denboraren poderioz. Okerrena dena da, arabatarrak, gipuzkoarrak edo bizkaitarrak konplexu baten barruan bizitzea. Batzuek emandakoa baino gutxiago jasotzen dutela esatea; lehen hobeto bizi zirela edo tankerakoak. Horiek konplexutik egindako planteamentuak dira, eta behingoan frogatu beharko da herri bat garela, nazio bat.
Lokalismotan erorita, Unidad Vizcaina asmatu zuten nahiz eta ez doazen inora. Donostian ere, Gregorio Ordoñezek saioak egin zituen bere garaian, akaso mugimenduren bat egingo du aurki. Horrela hasten bagara, hemen zer herri ikuspegi geldituko da? Hauxe da, tamalez, gertatzen dena.
A. Euskararen esitentzia apaldu beharra dagoela esan duzue zuek ere. Horren beldurrez al da?
J.E. Ez. Felix Ormazabalen deklarazioei buruz ari bazara, EAJkook argi dugu Euskararen Normalizaziorako legea dela markoa, eta euskara lege horren arabera gestionatu nahi horretan oso zuhurrak izan behar dugula, erne jokatu behar dela. Hizkuntza ezin da inposatu, eta hedatu nahi baldin bada, maitatua behar du izan. Arabako hainbat lekutan, legea ez da behar bezala aplikatu. Baina hor gertatu izanak ez die eskubiderik ematen euskara sekula maitatu ez dutenei euskararen politika guztia hankaz gora jartzeko, horixe da UAk egin duena, eta baita PSOEk ere, hainbat tokitan.
Araban, kontua hau dela eta, politika zikina egin da. UAk euskararen kontra egindako politikagatik bildu ditu botoak. Euskara eta lana krisi garaian lotuta edo ezkonduta, sekulako inpaktoa lortzen dute. Zuhurrak izan behar dugu. Helburuak ahantzi gabe, euskara maitatu egin behar du jendeak. Maitatuz gero, erabili egingo du.
A. Estatu espainiarreko hauteskundeen atarian gaude ia. EAJ asko aipatzen da gai honen inguruan.
J.E. Inkestek diotenaren arabera, PSOEk gehiengo absolutua galduko du, eta beste alderdiekin konpondu beharko du. Guretzat horixe da eskenatokirik onena, egia esanda. Oposizioan dagoen edozein alderdiri bezala, guri ongi datorkigu ahalik eta gobernu ahulena osatzea. Ikusiko dugu gero, emaitzak ezagututa, zer komeni zaigun, baina guri ez zaigu ezer galdu Madrilen.
PSOE urduri dago Felipe Gonzalezek bere burua aurkeztu nahi ez duelako. Ordezkoa aurkitzeko arazoa dute. Ez dakit hala ote den, ala esamesak ote diren. Baina horrelako arazoak sortzen dira alderdiaren pisua pertsona baten gain dagoenean.
A. Ordezkotza aipatu duzularik, Arzalluzek datorren urtean karguak utzito dituela esan izan da, eta haren "delfina" zeu zarela...
J.E. Horrelako planteamenturik ez dago. Ni EBBko bozeramalea naizenez, maiz agertzen naiz publikoan. Jendeak, gehiegi pentsatu gabe akaso, gehien azaltzen dena ordezkoa dela uste du. Zorionez, ni baino jantziagorik bada gure alderdian Xabierren ordezko izateko, baina momentuz ez du uzteko asmorik. Lau urtetako konpromisua du.
Garbiñe Ubeda
8-10


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazEGIBAR2
EgileezUBEDA1Politika

Azkenak
2024-11-25 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude