argia.eus
INPRIMATU
«Zinemagile berriengan ere kalitatezko zinema bilatzen saiatzen gara»
2021eko uztailaren 19a
Donostiako Zinemaldiaren zuzendariari elkarrizketa
Donostiako Zinemaldiaren atarian ikusmin handia sortu da
«Zinemagile berriengan ere kalitatezko zinema bilatzen saiatzen gara»
Irailaren 17tik 26ra bitartean burutuko da zinemaldiaren edizio berria. 120 filme pantailaratzearekin batera, mundu osotik ekarritako filmeak sail desberdinetan lehiatuko dira. Bertako zuzendaria den Koldo Anasagastik eman digu horren berri.
ARGIA. Badirudi aurtengo zinemaldian zinema independientearen aldeko apustua egiten dela .
K. ANASAGASTI. Uste dut independientea ez dela hitz egokiena. Normalean egile zinemari buruzko zinemaldia dela aipatzen dut, bai independienteak baita multinazionalak ere sartzen bait dira. Azken hauek ere erizpide komertzialetatik kanpo filme onak egiten dituzte, leku guztietako zinemari irekitako zinemaldia da, baita bide normaletatik erakusten ez den zineari ere. Zinemaldi honek oso filme desberdinei ematen die aukera beraz. Aukeraketa egitean, ez ditugu izenak bakarrik begiratzen beste zinemaldietan normalean egiten den bezala izen handien azken filmeak bakarrik emanez.
Mundu osoan zehar hamabost begirale ditugu merkatua ikertzen dute, eta ikerketa horretatik agertzen dira hainbat filme. Aurrez aukeraketa bat egiten da, filmeak ikusten dira, baina beti ere kalitateari begira, eta hor ospetsuak eta ezezagunak ere sartzen dira, guri berdin zaigu.
A. Zeintzuk dira aurteng Edizioaren bereizgarriak?
K.A. Iaz hasi ginen begiraleen sistema honekin, eta aurten hobetu egin dugu aukeraketa prozedura. Iazko Zabaltegi saila bikoiztu egin dugu, aurten Opera prima eta Zabaltegi sailak izanik, eta azken honetan bertan ere beste bi zati daude: beste zinemaldietatik pasa diren filmeak, eta guk kontsideratu ditugun filme onak baina gero sail ofizialean sartu ez direnak. Nere iritziz hau litzateke berrikuntza nabarmenena.
Bestetik, Auzoka ere badugu; saltzaileei halako plataforma eskaintzen diegu, banatzaileekin harremanetan jartzeko modua izan dezaten. Hautagai diren filme guztiak bideoteka batean ikus daitezke, eta hauekin batera ikus daitezkeen guztiak azken hamabi hilabete hauetan egindakoak dira. Oso 'auzoka' gaurkotua da, beraz, eta hau ere beste zinemaldietan ez da egiten.
A. Beste zinemaldien aldean, non dago Donostiakoaren berezitasuna?
K.A. Zinemagile berriengan eta sail ofizialean. Zinemagile berriengan ere kalitatezko zinema bilatzen saiatzen gara. Bestalde, aurtengo aurre aukeraketan ere lehengo urtean baino filme gehiago kontuan izan ditugu, seirehun inguru. Honek ere asko esan nahi du. Gero eta maila hobea ematen saiatzen ari gara iaz hasitako bideari jarraituz.
Donostia sariarekin ere halako zerbait lortu nahi da. Aurtengoan Lauren Bacall-i emango diogu, oso emakume ospetsua da, nolabaiteko izar mitologikoa bere 68 urterekin; eta bere karrera luzearen halako errekonozimendua egiten zaio sari honen bidez. Sari honek ere Zinemaldiari halako berezitasuma ematen diola ezin da ukatu.
A. Epaimahaikideen aukeraketa nola egiten da?
K.A. Zuzendaritza taldeak ezartzen ditu erizpideak. Sailka izendatzen dira, eta profesio guztietakoak sartzen saiatu gara; gure aukeraketan oreka bilatzen dugu, eta erizpide aldetik homogeneitatea. Bestalde, ez da batere erraza hamar egunetarako profesional onak ekartzea gehienak oso lanpeturik izaten bait dira. Kopuruari dagokionez, bostekoa da minimoa. Hortik aurrerakoa guk erabakitzen dugu.
A. Aurrekontua eta azpiegituraren gorabeheran oso zinemaldi desberdina egin liteke, ezta?
K.A. Bai, halaxe da. Hala ere, daukagunarekin zinemaldi ona egin daiteke, maila onekoa. Erakundetatik laurehun milioi jasotzen ditugu, eta honi esponsorizazioa eta sarrerak gehitu behar zaizkio. Guztira, 450 milioi inguru. Baina beste zinemaldiekin konparatuta aurrekontu txikia da; gutxi gora bebera, Cannes-ekoak guk baino bost aldiz aurrekontu handiagoa dauka, Berlin-ek bi aldiz gehiago gutxienez, eta Venezia izango da gure parean dagoena. Azken batean, bakoitzaren garrantzia aurrekontuaren baitan izaten da. Azpiegitura ere oso garrantzitsua da, guk daukaquna txikia da (bulegoak, zinema aretoak egoitzak...) eta aurrera begira maila hobetzekotan, azpiegitura hobeak izan beharko ditugu derrigorrez. Esate baterako, Astoria-ko aretoak ere Victoria Eugenia-tik urruti gelditzen dira.
A. Zenbat lagunek osatzen duzue lan taldea: Zerbait behar bezala lotu gabe gelditu al da?
K.A. Urte guztia behar da zinemaldi on bat egiteko. Hamar lagun eta hamabost begirale ari gara urte osoan. Momentu honetan, azafata eta guzti, ehun eta hogei bat lagun ari gara lanean, mila kontu daude lotu beharrekoak eta. Urtean zehar lagun asko izaten gara lanean zinemaldiaren inguruan, era guztietako lanak bait daude. Bestalde, zinemaren historiari buruzko erakusketa on bat geratu zaigu egiteke, baina horrek hurrengo batean izan beharko du, aurrekontu handiagoa lortzen dugunean...
Patxi Sarriegi
56-57


GaiezKulturainemainemaldiakDonostiako
PertsonaiazANASAGASTI1
EgileezSARRIEGI1Kultura