argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Beraetxe: «Mugimenduaren aldetik telebista erokeria iruditu zitzaidan»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Iñaki Beraetxerekin ETBz
Iñaki Beraetxe: «Mugimenduaren aldetik telebista erokeria iruditu zitzaidan»
Zortzi urte egin ditu Iñaki Beraetxek bikoizketa lanetan, eta ETBko pertsonaia famatuen ahotsa dugu. Baina ikuslearentzat duela hilabete batzuetatik hona da ezaguna, La Tojan grabatzen den "Gaugiro Park" saioan aurkezle gisa aritu bait da.
ARGIA. Nola hasi zinen ETBn lanean?
IÑAKI BERAETXE. Nik ez nuen horrelako ezertan hastea espero, baina behin Oterminek deitu zidan froga bat egiteko. Froga hau ostiral batean egin nuen eta arratsaldean apustu egin beharra zegoela eta saioa aurkezteko nahi nindutela esan zidaten. Aurkezle izateko ez nuen gogo handirik, baina Oterminek deitu zidanez, froga hori egitera ukatzea ate asko ixtea iruditzen zitzaidan. Ni hartzearen azken erabakia Jose Luis Morenoren esku zegoen eta astelehenean aurkezpen batzuk egin nituen, ongi iruditu zitzaion eta hartu ninduten. Gehien harritu nauena prestatzeko dagoen denbora falta da. Alde batetik erreparo handia ematen zidan aurkezle lanetan hastea. Zortzi urte bikoizle modura aritu ondoren, nere ahotsa entzutera ohitu naiz. Jendeak ez daki nor naizen eta atsegin dut. Baina irudiarena beste kontu bat zen, ez ninduen asko erakartzen. Guztia oso azkar joan zen eta ez nuen pentsatzeko denbora gehiegirik izan.
A. Zer iruditu zaizu telebistaren mundua barrutik ikusita?
I.B. Izugarria. Mugimenduaren aldetik erokeria bat iruditu zitzaidan. Jose Luis Morenok bere akatsak izango ditu, baina profesional bezala oso ona da. Gauza guztien gainean dago, eta guztia bere gustoen arabera egon behar da. Zu berria zaren edo arazorik izan duzun bost axola zaio. Baina agian honek ere lagundu zidan. Izan nuen arazoetako bat jendeak euskara ez ulertzea izan zen. Hizketan ari nintzen bitartean konturatzen nintzen jendeak ez zuela tutik ere ulertzen eta dcnbora osoan kamarei begiratzea zail gertatzen zitzaidan. Jose Luisi ez zaio errepikatzea atsegin eta honek lehenengoan ongi egitera behartzen zaitu.
A. Zer iruditu zaizu saioa bera?
I.B. ETBn ikusten zen saioa eta beste telebista autonomikoetan ikusten zena ez zen gauza bera. Gaztelaniaz zeuden ikuskizunen arabera ETBk saio laburragoa egiten zuen Madrildik eta askoz ere jende gehiago izan da saioan eta jendea harrituko litzateke saioa benetan zer zen ikusita. Ni ez nintzen jende gehiegirekin identifikatzen.
AITZIBER YARZA
71


GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazBERAETXE1
EgileezYARZA1Komunikabid