argia.eus
INPRIMATU
«Euskal Herriak eman duen kultur gizonik handienetako bat izan zen Oihenart»
2021eko uztailaren 19a
Patxi Altunarekin Oihenart-i buruz
Patxi Altuna euskaltzaina eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea:
«Euskal Herriak eman duen kultur gizonik handienetako bat izan zen Oihenart»
ARGIA. Hiru txosten aurkeztuko dituzu biltzarrean.
Patxi Altuna.- Hiru txosten prestatu ditut. 12-14 urte bait daramatzat Oihenart eta bere euskarazko obra, neurtitzak, bere 29 kantak edo olerkiak azaltzen. Bere neurtitzetako aditz sistema osoa aztertuko dut lehenbiziko txostenean. Oihenarten adiztegia interesgarria da, batez ere zuberotarra delako, nahiz eta berak zuberera soilez eta hutsez ez idatzi.
Oihenarten euskal prosodia izango da bigarren txastenaren gaia Bere euskal metrika aztertua dago, baina prosodia ez hainbeste.
Hirugarrenaren titulua "Lapurtarrak Oihenartekin haserre?" da. Badira garai horretako literaturan Ziburuko Etxeberriri bekaizko handia ziola aditzera ematen duten zenbait pasarte. Bertsogintzari buruz, oso iritzi desberdinak zituzten. Nik susmo hori dut, eta agertzen dut txostenean
A. Zer garrantzia ematen diozu Oihenartek bere garaian egin zuen lanari?
P.A. Bistan dago Nafarroako historia erakutsi nahi baldin bada nahitanahiezkoa dela Oihenart aipatzea. Gaurko ikerlariek ere, garai horretako eta aurreko Nafarroako historiaz zerbait berria esan nahi baldin badute, Oihenartengandik abiatu behar dute. "Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae, Tum Aquitaniae" liburua, gaur ere, Nafarroako historialari batek nahitanahiez eskuartean izan behar duena da.
Kultur gizon bezala ere ez da nolanahikoa. Guretzat batez ere inportantea da metrika berri bat sortu nahi izan duelako. Bertsolarien metrika eta bertsogintza nardatu eta muxindu egiten zuen. Euskara oso ongi menderatzen zuen eta atsotitz pila bildu zuen. Asko, Oihenart baino lehenagokoak, herriak gorde dituenak.
Oso antzinako euskararen arrastoak agertzen dina. Arrazoi askogatik, Oihenart Euskal Herriak eman duen kultur gizonik handenetako bat izan dela esateko kupidarik ez dugu izan behar.
Joxi Goikoetxea
54


GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazOIHENART1
PertsonaiazALTUNA1
EgileezGOIKOETXEA7Kultura