argia.eus
INPRIMATU
«Zuzentzailearen lana ez da erraza, bai beharrezkoa ordea»
2021eko uztailaren 19a
Juan Gartziarekin itzulpengintzari buruz
Juan Garzia EIZIE elkarteko lehendakaria
«Zuzentzailearen lana ez da erraza, bai beharrezkoa ordea»
ARGIA. "Literatura Unibertsala" bildumaren barruan orain arte egindako itzulpen lanen mailari zer deritzozu?
JUAN GARZIA. Epaimahaiaren esku gelditzen da lanak nori eman, eta hori deialdi publikoan eskatzen diren baldintzen arabera egiten da Aurkezten diren hamar folio horien mailaren arabera ematen dira lanak, baina gero; neurri handi batean, itzultzailearen esku gelditzen da obra osoaren itzulpenaren taiuketa bere borondate eta erantzukizunaren arabera. Edozein modutara ere, orain arte egindakoetan batez beste maila ona jaso dela esan
A. Beharrezkoa al litzateke itzulpena bukatu eta gero, eta argitaratu baino lehenago, halako kontrol formula bat ezartzea?
J.G. Logikak hala eskatzen duela ematen du. Argitaletxeak hartu behar luke lan hori. Baina, noski, tartean badira arazo ekonomikoak, erreparatu beharrekoak. Azken batean, zuzentzaile-aren lana ez bait da batere erraza, bai beharrezkoa ordea. Bere lana norberak egiten duenean baino zailagoa da, noski.
Ez dakit zenbaterainoko gastua izango litzatekeen, berrikusi beharko litzateke. Ez dakit Jaurlaritzarekin duten tratua nolakoa den, baina, kontuan hartu behar da literatur obra hauek ez direla nolanahikoak, eta oro har hizkera zailekoak dira. Zalantzarik gabe, bitartekoak behar dira. Nere iritziz, itzulpen literarioa ezin bait da ordaindu. Beharbada, ez da sekula behar bezala ordainduko.
A. Itzulgai diren lanen zerrenda bera ere berrikusi beharko litzateke?
J G. Beharbada zein obra itzuli behar ziren zehaztean nahiko nahasia suertatu zen zerrenda. Egileen arabera egin zen gehiago, horri begiratu zitzaion gehiago, eta, azken batean, zergatik lehentasuna batzuei eman eta ez besteei? Berriz errebisatzeko puntua izan daiteke. Hala ere, inpartzialitatea zaila da, oso asunto subjetiboa bait da. Edozein aukera da subjetiboa.
Patxi Sarriegi
45


GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
PertsonaiazGARTZIA2